Aita Santuen Lurraldea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link GA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
16. lerroa:
| o2 = Preso Vaticanon
| o2 bandera = Flag of the Papal States (1808-1870).svg
| o3 = [[Vatikano Hiria|Vaticano Hiria]]
| o3 bandera = Flag of the Vatican City.svg
| o4 = [[Frantzia]]
28. lerroa:
| dirua= [[Aita Santuen eskudo]],<br /><small>(1866ra arte)</small><br />[[Aita Santuen lira]]<br /><small>(1866–1870)<small>
}}
'''Aita Santuen Lurraldea''' edo '''Elizaren Estatua''' ([[italiera]]z: ''Stato Ecclesiastico''; [[latin]]ez: ''Status Pontificius'') [[Italiako historia]]ko estatu garrantzitsuenetakoa izan zen. [[Italiar penintsula]]ren erdialdean kokatuta, [[Po]] ibaitik [[Fermo]]raino luzatzen zen [[Adriatikoa|Adriatiko]] aldean; [[ToscanaToskana|Toscanatik]]tik [[Terracina]]raino [[Tirreniar itsasoa|Tirreniar itsaso]] aldean, eta Ekialdeko [[Emilia]], [[Umbria]], Markak eta [[Erroma]] hartzen zituen. [[Erroma]] hiriburuan, [[aita santuasantu]]kak gobernadore zibilak izan ziren [[752]] urtetik ([[Pepin Laburra]]k [[ElizaErromatar KatolikoEliza ErromatarraKatolikoa|Elizarekin]] hitzarmena egin zuenetik) [[1870]] arte ([[Piemonte]]ko erresumak [[Italia]] batu zuen arte).
 
== Historia ==
[[Gregorio I.a]] Handiaren garaietatik aurrera ([[590]]-[[604]]), aita santuek, Italiako lurralde zabalena beren esku edukitzeaz gainera, autonomia handiz jokatzen zuten [[Ravenna]]ko ''exarken ''(Ekialdeko enperadoreen ordezkarien) aurrean. Lombardiarrek Ravennako exarken mendeko lurra hartu ondoren, [[Eztebe II.a]] aita santuak Pepin Laburra errege [[karolingiokarolingiar leinua|karolingioaren]]aren laguntza eskatu zuen. Hark, lombardiarrak garaitu ondoren, Erroma, [[Perugia]], Ravenna eta Pentapolis ([[Rimini]], [[Pesaro]], [[Fano]], [[Senigallia]], [[Ancona]]) ezarri zituen aita santuaren esku ([[756]]). [[Karlomagno]]k berretsi zuen emaitza ([[774]]). Ondoko urteetan, [[Spoleto]]ko dukerriaz eta [[Ferrara]]z jabetu ziren aita santuak. [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren ordezkari eta buru nagusi bihurtu ziren, eta, harrezkero aita santuek gobernatu zuten Italiako erdialdea. [[Erdi Aroa]]n zehar, tirabira handiak izan ziren aita santuen eta jaun feudalen artean, eta Erroman bertan, aita santuen arrimuan, sortu ziren familia ahaltsuekin ere izan ziren arazoak. Aita santuen eta agintari germaniarren, frantziarren eta italiarren arteko harremanak ere korapilatsuak izan ziren, eta, Erroma barneko anarkiak eraginda, Elizaren politikak gorabehera handiak izan zituen mendeetan zehar: enperadore germaniarrekiko auziak ([[X. mendemendea|X.]]-[[XII. mendemendea]]akk), Avignongo erbesteratzea ([[1309]]-[[1377]]), [[Mendebaldeko Zisma]] ([[1378]]-[[1417]]).
 
[[ErrenazimentuPizkundea|Errenazimentuaren]]aren garaian zuzendu zen Elizaren egoera politikoa, [[Borgia]] familiaren ([[Alexandro VI.a]], [[1492]]-[[1503]]; [[Cesare Borgia]], [[1507]]. urtean hila) eta [[Julio II.a]]ren ([[1503]]-[[1513]]) eskutik. [[Frantziako Iraultza]]k ekarri zuen Elizaren Estatuen hondamena, Frantziaren mendean geratu baitziren [[1791]]-[[1799]] bitarteko urteetan. [[1814]]. urtean, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]]en gainbehera hasi ondoren, berriro ere egituratu ziren Elizaren estatuak; pizkundea, alabaina, azalekoa izan zen, Italiako herriaren abertzaletasunak ez baitzuen besterako aukerarik eman. [[Gregorio XVI.a]]k eta [[Pio IX.a]]k [[Austriar Inperioa|Austria]] eta Frantziako gobernuengana jo zuten laguntza eske. [[1860]]. urtean, [[Romagna]], [[Markak|Marche]] eta [[Umbria]] Piemonteko koroaren eskuetara igaro ziren, eta Erroman zeuden oste frantsesek galarazi zuten hiria [[Viktor Emanuel II.a Italiakoa|Viktor Emmanuel II.aren]] erresumako lurralde bihurtzea. [[1870]]. urtean, Italiak Erroma bereganatu zuen, eta Elizaren Estatuak desagertu ziren. [[Pio IX.a]]k ez zuen Italiako erreinu berria onartu. [[1929]]. urtean, Gasparri kardinalak eta [[Benito Mussolini|Mussolinik]]k Letrango jauregian izenpetu zuten hitzarmenaren arabera, Vatikanoko hiriko estatua sortzearekin batera, aita santuak uko egiten zien Erromaren eta Elizaren Estatuen gainean mendeetan zehar izan zituen eskubideei eta Italiako estatuak eskubide bereziak eman zizkion Eliza katolikoari.
 
== Ikus, gainera ==