Ferra-saguzar mediterraneo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
8. lerroa:
'''Ferra-saguzar mediterraneoa''' (''Rhinolophus euryale'') [[rhinolophidae]] familiako [[saguzar]]ra da.
 
Ferra-saguzar mediterraneoa tamaina ertaineko saguzar errinolofoa da. Mediterranear izaera duen espeziea izan arren, [[Euskal Herria|Euskal Herri]] guztian aurki daiteke, eta kolonia asko kostatik oso gertu detektatu dira. [[Ferra-saguzar handi]]a (''Rhinolophus ferrunequinum'') eta [[ferra-saguzar txiki]]aren (''R. hipposideros'') antzeko morfologia duen arren, bi hauen tarteko tamaina du, eta badira espeziea identifikatzen laguntzen duten zenbait ezaugarri. Iberiar penintsulan [[ferra-saguzar ertain]]arekin (''R. mehelyi'') erraz nahas daiteke.
 
== Ezaugarriak ==
31. lerroa:
 
== Banaketa ==
Mediterraneo itsasoaren inguruko zonalde guztian aurkitzen den saguzar-espeziea da. Iberiar penintsulatik [[Iran]] iparralderaino hedatzen da, eta iparraldeko muga [[Alemania]] eta [[Polonia]] hegoaldean du. Afrikan, berriz, [[Maroko]]n, [[Aljeria|Arjelia]] eta [[Tunisia]]ko iparraldean agertzen da.
 
Iberiar penintsulako lurralde ia guztian aurkitu dira koloniak, nahiz eta sekula aurkitu ez den gune handiak badauden, Portugal hegoaldea, esaterako. Euskal Herrian ere banaketa orokorra du, baina gainerako errinolofidoak baino urriagoa da. Klima atlantiarreko guneetan haranen behealdeak hautatzen dituzte eta kolonia gehienak kostaldeko lurralde baxuetan lokalizatu dira<ref>{{erreferentzia| egilea= Aiharza JR |urtea= 2001 |izenburua= Quirópteros de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: distribución, ecología y conservación |argitaletxea= EHU |lekua= Bilbo}}</ref>. Hala ere, badira koloniak [[Araba]]n, [[Nafarroa]]n eta [[Ipar Euskal Herria]]n ere.
 
== Habitata ==
Bizimodua [[leizehaitzulo|leizeetara]]etara mugatuen duen espezietariko bat da. Hala ere, kobazuloez gain, era guztietako lurrazpiko zuloak erabiltzen ditu koloniak ezartzeko, izan upategi, meategi edo tunelak<ref name="Krapp"/>. Gordelekuaren inguruan landaredi natural minimoa beharrezkoa dute, zuhaixka edo zuhaitzak, batez ere.
 
Izaera mediterraneoa duen arren, klima nahiko hotzak jasateko gai den animalia da, eta itsas mailatik 1.000 metroraino aurkitu dira kumatze-koloniak. Ale ez-ugaltzaileak mendiguneetako leizeetan ikustea ohikoa da, aipaturiko altuera baino gorago.
43. lerroa:
Landaredi dentsodun inguruneetan ehizatzeko gai da eta airean esekiduran manten daiteke harrapakinak lokalizatu bitartean. Ehiza, normalean, sastrakadi eta zuhaixkadidun paisaia zatikatuetan egiten du<ref>{{erreferentzia| egilea= Goiti U, Aihartza JR, Almenar E, Salsamendi E, Garin I |urtea= 2006 |izenburua= Seasonal foraging by Rhinolophus euryale (Rhinolophidae) in an Atlantic rural landscape in northern Iberian Peninsula |aldizkaria= Acta Chiropterologica |alea= 8 |orrialdea= 141-155}}</ref><ref>{{erreferentzia| egilea= Aiharza JR, Garin I, Goiti U, Zabala J, Zuberogoitia I |urtea= 2003 |izenburua= Spring habitat selection by the Mediterranean horseshoe bat (Rhinolophus euryale) in the Urdaibai Biosphere Reserve (Basque Country) . |aldizkaria= Mammalia |alea= 67 |orrialdea= 25-32}}</ref><ref>{{erreferentzia| egilea= Russo D, Almenar D, Aihartza JR, Goiti U, Salsamendi E, Garin I |urtea= 2005 |izenburua= Habitat selection in sympatric Rhinolophus mehelyi and R. euryale (Mammalia: Chiroptera) in a rural area of southern Italy and implications for conservation |aldizkaria= Journal of Zoology |alea= 266 |orrialdea= 327-332}}</ref>, eta harrapakinak ''hawking'' zein ''gleaning'' tekniken bitartez harrapa ditzake. Ehiza-eremuak ez dira 10 km baino handiagoak izaten eta balio maximoak kumatze garaian ematen dira.
 
[[Sits]] txikiak, [[eulidiptera|euliak]]ak eta [[kakalardo]] txikiak jaten ditu batez ere, nahiz eta [[lepidoptera|lepidoptero]] gautarrak diren dietaren gehiengo handia osatzen dutenak, %90-etik gora<ref>{{erreferentzia| egilea= Goiti U, Aihartza JR, Garin I |urtea= 2004 |izenburua= Diet and prey selection in the Mediterranean horseshoe bat Rhinolophus euryale (Chiroptera, Rhinolophidae) durin pre-breeding season |aldizkaria= Mammalia |alea= 68 |orrialdea= 397-402}}</ref>.
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
50. lerroa:
Kumatze-koloniak martxoa erdialdean hasten dira sortzen eta etorrera nahiko bat-batekoa izan ohi da, bi asteren buruan koloniak ezarrita geldituz. Batzuk hibernazio-guneetatik zuzenean joaten dira; beste batzuek, ordea, beste gordeleku batzuk erabiltzen dituzte kumatze-koloniarekin bildu aurretik. Kolonia hauek ekaina erdialdera arte irauten dute. Bitarte honetan, ferra-saguzar mediterraneoek beste hainbat espezierekin partekatzen dituzte gordelekuak, talde dentsoak osatuz. Espezie ohikoenak bere generokideak, [[arratoi-belarri ertain]]a (''Myotis blythii'') eta [[Geoffroy saguzar]]ra (''Myotis emarginatus'') izaten dira<ref name="Dietz"/>.
 
Kume jaioberriek 3-4 gramo pisatzen dituzte eta 4-5 asteren buruan hasten dira lehen hegaldiak egiten. [[Sexu heldutasun|Heldutasun sexualsexuala]]a, aldiz, 2-3 urterekin lortzen dute emeek<ref name="Krapp">{{erreferentzia| egilea= Krapp F (ed) |urtea= 2004 |izenburua= Handbuch der Saugetiere Europas |argitaletxea= Aula Verlag}}</ref><ref name="Dietz">{{erreferentzia| egilea= Dietz C, von Helversen O, Nill D |urtea= 2009 |izenburua= Bats of Britain, Europe & Northwest Africa |argitaletxea= A&C Black |lekua= Londres}}</ref>.
== Bizimodua ==
61. lerroa:
 
== Kontserbazioa ==
Nazioartean ia zaurgarritzat katalogaturik du [[Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea|IUCN]] erakundeak, eta espainiar estatuan zaurgarri gisa kontsideraturiko espeziea da. Iberiar penintsulan 30.000 eta 35.000 ale izan daitezkeela estimatu da. Datu zehatzik ez dagoen arren, azken hamarkadetan populazioen beherakada gertatzen ari dela dirudi. Arrisku-faktore nagusiak gordeleku kopuruaren gutxitzea, hibernazio-guneetako gizakiak eragindako trabak eta habitataren galera dira.
 
== Erreferentziak ==