Frédéric Mistral: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Portrait frederic mistral.jpg|thumb|Frederic Mistralen argazkia.]]
'''Frédéric Mistral''' ([[Maillane]], [[Bouches-du-Rhône|Bouches-du-Rhone]], [[1830]]eko [[irailaren 8]]a — Maillane, [[1914]]ko [[martxoaren 25]]a) poeta [[frantzia]]rra izan zen, [[okzitaniera]]zko kulturaren pizkundean ikur nagusietakoa izan zena. [[1904]]an [[Literaturako Nobel Saria]] eskuratu zuen [[José Echegaray]] idazlearekin batera. Haren omenez, Lucila Godoy Alcayaga poeta [[txile]]tarrak bere abizena hartu zuen ezizentzat, [[Gabriela Mistral]] alegia.
 
Haurtzaroa nekazari giroan eman ondoren [[Avignon]]era joan zen bizitzera, eta bertan Roumanilleren ikasle izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen [[Aix-en-Provence]]n; zuzenean parte hartu zuen okzitanierazko literaturaren berpizkundearen aldeko higikundean, eta ''Félibrige'' eskola sortu zuen [[1854]]an. Mistralek berak itzuli zituen bere lan gehienak frantsesera. Haren literaturgintzaren oinarriak folklorea, ohiturak eta bere jaioterriko paisaia dira. [[Okzitaniera]]z idatzitako poesiaren berritzailerik garrantzizkoenetakoa izan zen. Mistralenak dira: ''Mireille ''(1859, ''Mireio,'' Orixek euskaratua), ''Calendau'' (1867),'' Nerto ''(1884), ''Lou Pouèmo dou Rose ''(1897, ''Larrosaren poema''), ''Lis Oulivados ''(1912). ''' v ''' 1905ean, Literaturako Nobel saria irabazi zuen, José Echegaray-rekin batera.