Edda poetikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Poetic Edda lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Edda poetikoa''' edo '''Edda Nagusia''' [[antzinako eskandinaviera]]z idatzitako olerki bilduma bat da, hasiera batean [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] islandiar eskuizkribua den [[Codex Regius]]ean mantenduak. [[Snorri Sturluson]]en [[Edda prosaikoa]]rekin batera, Edda poetikoa da [[eskandinaviar mitologia]]ri eta germaniar elezahar heroikoei buruz dagoen iturririk garrantzitsuena.
 
Codex Regiusa [[XIII. mendea]]n idatzia izan zen, baina ez zen bere kokapenari buruz ezertxo ere jakin [[1643]] arte, [[SkalholtSkálholt|Skalholteko]]eko gotzaina zen [[BrynjolfurBrynjólfur Sveinsson|Brynjolfur Sveinssonen]]en eskuetara iritsi zenean. Garai hartan Eddaren Snorriren bertsioak oso ezagunak ziren [[Islandia]]n, baina adituek beste bat zegoela susmatzen zuten, ''Edda nagusi'' bat, Snorrik bere liburuan aipatzen dituen olerki jentilak zituena. Codex Regiusa aurkitu zenean, susmo hau frogatua geratu zela pentsatu zen. Brynjolfurrek eskuizkribuaren egiletza [[Sæmundr fróði|Sæmundr jakintsuari]] eman zion, [[XII. mendea|XII. mendeko]] apaiz islandiar bat. Alabaina, egungo adituek egiletza emate hau arbuiatzen duten arren, ''Sæmundarren Edda'' izenburua oraindik noiz behinka ikus daiteke.
 
Brynjolfur gotzainak Codex Regiusa opari bat bezala bidali zion daniar erregeari, eta hortik bere izena. Mendeetan zehar ''Daniar Errege Liburutegia''n gordea egon da, baina [[1971]]n Islandiari itzuli zioten.