Pasqual Maragall: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Replace image with superior rendition (GlobalReplace v0.3)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
}}
 
'''Pasqual Maragall i Mira''' ([[Bartzelona]], [[1941]]ko [[urtarrilaren 13]]a) politikari [[katalunia]]rra da, [[Jordi Maragall]] senatariaren semea eta [[Joan Maragall]] olerkariaren biloba. [[Kataluniako Generalitatea|Kataluniako Generalitateko]] presidentea izan zen [[2003]]tik [[2006]]ra bitartean; [[PartitKataluniako dels Socialistes deSozialisten CatalunyaAlderdia|Kataluniako Sozialisten Alderdi]] politiko ezkertiarraren barnan. [[1982]] eta [[1997]] bitartean Bartzelonako alkatea izan zen. Haren agintaldian Bartzelonan [[1992]]eko [[Olinpiar Jokoak|Joku OlinpikoOlinpikoak]]ak ospatu ziren.
 
Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta New Yorken eta Parisen osatu zituen ikasketak. Irakasle gisa jardun du zenbait unibertsitatetan, baina politikan nabarmendu da batez ere. Front Obrer de Catalunya eta Moviment Febrerreko kide izan zen, eta 1975ean Convergencia Socialista de Catalunya alderdiaren sortzaileetako bat izan zen; alderdi hori Kataluniako Sozialisten Alderdiaren barruan sartu zen gero (PSC-PSOE). 1979ko hauteskundeen ondoren zenbait kargu bete zituen Bartzelonako udalean, eta 1982an alkate izendatu zuten, [[Narcís Serra]]k dimisioa eman ondoren. 1983ko hauteskundeetan berretsi zuten kargu hartan, eta orobat 1987koetan. PSC-PSOE alderdian diputatu izan zen Kataluniako legebiltzarrean (1988-1992). 1991n berriro izan zen garaile, eta bera izan zen Narcís Serrarekin batera Bartzelonak Joku Olinpikoen egoitza izateko lan gehien egin zuena. Antolaketa batzordeko kidea izan zen, eta lan handiak egin ziren ekimen hari loturik; olinpiar hiriaren egokitzea, kaiaren eraberritzea, Barceloneta egokitzea, errepide-sarea, etab. Joku Olinpikoen ondoren "Batzelona 2000" plan estrategikoa antolatu zuen. 1994an berriro aurkeztu zen alkatetzara. CIUren abertzaletasunari aurre egiteko "Plataforma siglo XXI" egitasmoaren eragile nagusietakoa izan zen. 1994an, PSCren VII Biltzarrean idazkari nazional izendatu zuten. 1995ean berriro izendatu zuten alkate, baina ez zuen gehiengo absoluturik eskuratu, eta handik bi urtera bertan behera utzi zuen kargua.