Esklabotza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.142.155.103 wikilariaren aldaketak ezabatuz, CommonsDelinker wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
 
== Historia ==
[[Historia]]n zehar garai eta herri desberdinetan gertatu izan den fenomenoa da esklabotza. [[XVII. mendemendea|XVII. mendetik]]tik hasi zen eratzen eskala handiko esklabotzaren molde berri bat; esklabotza mota hori herrialde ahaltsuen beharren arabera gauzatu zen eta [[Afrika]]n harrapatutako milioika gizonezko zein emakumezko behartu zituzten [[Amerika|Ameriketako]] lur sailetan [[indarkeria|bortxaz]] lan egitera. Lehenik, [[Britainia Handia]] eta [[Herbehereak|Holanda]] eta, bigarrenik, [[Frantzia]], [[Portugal]] eta [[Espainia]] izan ziren esklabo-merkatuan jardun zuten potentziarik handienak. Esklaborik gehienak gaur egungo [[Mauritania]]n, [[Sierra Leona]], [[Togo]], [[Ghana]], [[Dahomey]] (egungo [[Benin]]) eta [[Boli Kosta]] herrialdeetako kostaldetik zetozen.
 
=== Merkataritza triangeluarra ===
[[Fitxategi:Triangular trade.png|thumb|350px|Merkataritza triangeluarraren ibilbide bat: [[berde]]z, esklabo ontziak zituzten europar erreinuak; [[gorri]]z esklaboen jatorria; [[urdin]]ez, esklaboen helmuga.]]
 
Errealitate konplexua zen esklaboen trafikoa; izan ere horretan elementu anitz sartzen zen. Hala nola, Europan produktu tropikalen eskariaren gorakada ([[kakao arbola|kakaoa]]a, [[kafe]]a, [[azukre]]a, ...) eta beraiek ekoizteko landaketak askoz eraginkor eta errentagarriago bihurtzeko beharra, eta, gainera, beltzen ustezko erresistentzia etxalde tropikaletan lan egiteko eta [[eguraldiaeguraldi]]renaren baldintzei aurre egiteko.
 
Europako potentziei aparteko onurak ekarri zizkien sistemaren barruan hiru fase bereiz daitezke:
* Lehenengoa, ontziak Europatik Afrika mendebaldeko kostalderako bandan abiatzen ziren eta han ontzietako [[upategi]]ak esklaboz kargatzen zituzten [[kauri]]en (kauriak [[diru]]aren funtzioa betetzen zuten hainbat [[itsaski]]ren oskolak ziren) edota bestelako produktu batzuen truke (oihalak, [[pattarrapattar]]ra, [[bolbora]], fusilak, bitxiak,...).
* Bigarrenik, esklaboak Ameriketara garraiatu eta bizirik heltzen ziren esklaboak saldu egiten zituzten.
* Hirugarrenik, ontziak kakaoz, azukrez edo [[kolonialismo|kolonietako]] beste merkantzia batzuez bete eta gero, Europara itzultzen ziren eta bertan merkaturatzen zuten kargamendu preziatua.
24. lerroa:
 
 
Afrikan esklaboak lortzea zen, zalantza izpirik gabe, hildako gehien eragiten zuen zeregina. Beltzak garraiatzeko ontziak iristen zirenean, eta behin bertako buruzagiekin behar ziren negozioak burutu ondoren, kostalderako bidean gizonezko eta emakumezko andana bat ikus zitekeen ilara batean [[soka]]z edo [[zur]]ezko uztarriez loturik. Pertsona haietarik gehienak harrapatzen zituzten [[tribu]] arerioen arteko hainbat borrokatan edo arpilaketetan parte hartu zutelako, hiltzaileak zein lapurrak zirelako, edo, lantzean-lantzean bizimodua aurrera atera ezinik zebiltzan familiak zirelako. [[Kate]]az eta [[girgilu]]z lotu eta barrakoietan sartu aurretik, esklaboei azterketa anatomikoa egiten zitzaien [[eritasun|gaixotasun]] edo akats fisikoren bat ote zuten ikertzearren. Horren kariaz jakina, giza merkantzia bertan baztertzea erabaki zitekeen edo baita salneurri apalago baten erostea ere. Horrela bada, prezioa adostu ondoren, ontzia kargatu ohi zuten ahalik eta lekurik gehien aprobetxatuz eta, sarri askotan, eraman zezaketen jende baino gehiago hartuta. Azkenik, ontziek Ameriketarako bidea hartzen zuten.
 
=== Bidaia eta salmenta ===
 
[[AtlantikoOzeano Atlantikoa|Atlantikotik]]tik zehar burutzen zen bidaiak makina bat heriotza ekarri ohi zuen, zeren eta, ontziaren upategietan jendea hain pilatuta eta aireztapenik gabe egonda, [[bizkarroi]]ak eta gaixotasunak erruz ugaltzen baitziren. Hori gerta ez zedin emakume eta haurrei egunean ontzi gainera irteten uzten zitzaien; gizonezkoak, berriz, egunean bi edo hiru aldiz ateratzen zituzten kateaturik zerbait jan eta [[kiro]]l pixka bat egin zezaten. [[Janari]]a, funtsean, [[arroz]], [[arto]], [[manioka]] edo [[baba|babez]] osatu ohi zen; janari-anoak gosea kentzeko bestekoak baziren ere, ez ziren sekula izaten esklaboei indarra emateko bezain ugariak; horretara beltzen tratulariak ez ziren errebolta baten beldur izaten.
 
Helmugako portura iristean, eta arauzko koarentena igaro eta gero, apaindu ohi zituzten ''makillaje'' moduko bat emanez itxura hobea eman, akatsak disimulatu prezio hobean saltzearren. Maiz salmenta multzoka gauzatzen zen; horrela bada, multzo horietan osasuntsuak eta gaixoak nahasten ziren. Salneurria, berriz, bakoitzak zeukan adin, osasun edota indarraren araberakoa izaten zen. Ordainketa truke-letra edota produktu tropikalen bitartez burutzen zen, eta oso gutxitan erabiltzen zen moneta.