Auguste Comte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
Comteren filosofiak [[Francis Bacon]]ek hasitako filosofia modernoari jarraipena eman zion. Comtek orden soziala ezarri nahi zuen teoria zientifikoak aintzat hartuta. Horrela, teoria teologikoak edo metafisikoak albo batera utzi zituen.
 
[[Jean-Jacques Rousseau|Rousseauk]]k eta [[Voltaire]]k ez bezala, Comtek [[erreforma soziala]] kontserbadoreagoa eta kontrairaultzaileagoa planteatu zuen. [[Frantziako Iraultza|Iraultza Frantsesa]] oinarri hartuta, aipatutako bi autoreei Comtek haien metafisika utopikoaren bidez ezin zutela gizartean orden eta moral soziala ezarri leporatu zien.
 
Comteren oinarrizko ideia zera da; zientzia guztiak mailakatuta zeudela. Horrela, piramidearen oinarrian [[matematika]] zegoen. Horri jarraituz, mekanika, fisika, kimika, biologia. Eta gailurrean Gizartearen Zientziarekin topo egingo dugu, hau da, Soziologia topatuko dugu. Comtek [[Soziologia]]n gizartearen arazoen erantzunak ikusi zituen. [[Soziologia]]rekiko gehiegizko mirespenaren ondorioz, gizarte zientzia hori erlijio laikotzat hartu zuen, positibismoa sortuz. Positibismoak zera esaten du; zientziak ikusi ahal eta neurtu ahal ditugun gauzetan bakarrik zentratu behar duela, hau da, esperientziaren bitartez ezagutzen ditugunak.