Elia Kazan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
 
== Elia Kazanen salaketak ==
[[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batutetako]] [[Alderdi Komunista]]ko kidea izan zen Elia Kazan epe labur batean. Hala ere, [[Iosif Stalin|Stalinek]]ek egindako sarraskiek nazkaturik, alderdia utzi zuen 30eko hamarkadan. Gainera, ez zuen Alderdikoek filmetan eskua sartzeko inolako saiorik onartzen.
 
50eko hamarkadan, halere, komunisten kontrako beldurra pil-pilean zegoenean, Elia Kazanek [[Hollywood]]-eko hainbat komunista salatu zituen Amerikar ez ziren ariketen komitearen aurrean (House Un-American Activities Committee [[ingeles]]ez). Geroago azaldu zuenaren arabera, garai horretan uste zuen horrela jokatzea herrialdearen alde egiteko modu hoberena zela. Nolanahi ere, kritika mingotsak jasan behar izan zituen Kazanek hasiera-hasieratik. [[1999]]an, Kazani ohorezko [[Oscar Sariak|Oscar]] saria eman ziotenean, polemika handia piztu zen [[Hollywood]]-en barnan. Batzuek uste zuten denbora aski zegoen igarota, eta Kazani lan artistikoak eskertzeko moduko sari merezia zela. Beste batzuk, ordea, ez zeuden ados, eta Kazanek [[Oscar Sariak|Oscar]] hartu zuenean ez zuten ezta txalotu ere egin.
 
== Filmografia ==