«Manex Erdozaintzi-Etxart»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| jaiotza herrialdea = {{EH-NB}} [[Nafarroa Beherea]]
| heriotza data = [[1984]]ko [[apirilaren 29]]a
| heriotza hiria = [[Tolosa (Okzitania)|Tolosa]]
| heriotza herrialdea = [[Fitxategi:Flag of Occitania.svg|20px]] [[Okzitania]]
}}
 
'''Manex Erdozaintzi-Etxart''' ([[Ibarrola]], [[Nafarroa Beherea]], [[1934]]ko [[uztailaren 15]]a - [[Tolosa (Okzitania)|Tolosa]], [[Okzitania]], [[1984]]ko [[apirilaren 29]]a) [[frantziskotar]] fraidea, euskaltzalea eta [[euskal idazle]]a izan zen. Idazle gisa, artikulu eta olerki ugari idatzi zituen, eta eleberri bat ere bai.
 
== Bizitza ==
 
Filosofia eta teologiako ikasketak egin zituen. [[Akitania]]ko frantziskotarren nagusi izendatu zuten (1978), eta [[Tolosa Okzitania|Tolosako (Okzitania)]] fraidegaien komentuko nagusi izan zen. Gaztetatik, kristautasunarekiko eta Euskal Herriarekiko konpromisoa uztarturik, lan handia egin zuen euskal Elizaren eta euskal kulturaren eta gizartearen alde. Nabarmena izan da Erdozaintziren ekarpena eta eragina bereziki Iparraldean garatu diren erlijio, gizarte, kultur nahiz politika mailako hainbat proiektutan, betiere helburu berarekin: euskal Eliza berriaren eta euskal kulturaren zabaltzea eta sustatzea. Batzuetan sortzaile gisa, bestetan laguntzaile edo animatzaile, honako proiektu eta talde hauetan egin zuen lan: Anaitasuna fraide euskaldunen anaidia (1972), Fededunak kristau taldea (1972), Argi Bil elkartea (1974), Herria eta Eliza kristau mugimendua (1975), Donapaleu eta Donibane Garaziko Gau-eskolak (1976), Herriarekin apaiz taldea (1977), ''[[Herriz Herri]]'' Donapaleuko astekaria(1980), Bertsolarien Lagunak (1980), [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaska]] eta Ikas.
 
Idazle gisa, artikulu eta olerki ugari idatzi zituen, eta bi liburu argitaratu zituen: ''[[Hinki-hanka]]'' (Elkar, 1978) olerki bilduma, eta ''[[Gauaren atzekaldean]]'' (Elkar, 1982) eleberria; beste bi haren heriotzaren ondoren argitaratu ziren: ''[[Herri honen erraietan]]'' (Maiatz, 1985) eta ''[[Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia, Herri honen erraietan]]'' (Maiatz,1994), olerki liburuak horiek ere.
 
[[Euskaltzaindia#Euskaltzain urgazleak|Euskaltzain urgazle]] izendatu zuten [[1983]]an.
 
== Obra ==
Oso gaztetatik ekin zion idazteari Erdozaintzik, eta garaiko aldizkari ugaritan argitaratu zituen bere artikuluak eta gogoetak: ''[[Herria]], Gure Herria, Elgar, Basque Éclair, Jakin, Anaitasuna, Fedegintza, Herriz-Herri''. Artikuluak ez ezik, hainbat olerki ere kaleratu zituen euskal agerkari nagusietan: ''[[Euzko-gogoa|Euzko Gogoa]], [[Egan (aldizkaria)|Egan]], Gazte, Zabal, Elgar, Ager, [[Herria]], Olerki, [[Maiatz (aldizkaria)|Maiatz]]'' eta ''[[Herriz Herri]]''. Argitalpen horiek lagungarri izan zituen idazgintzan trebatzen, bere ideiak zabaltzen, ezagutzera ematen eta euskal letretan toki bat egiten Ipar nahiz Hegoaldeko idazleen artean.
Olerki-liburu bat, ''[[Hinki-hanka]]'', eta eleberri bat, ''[[Gauaren atzekaldean]]'', argitaratu zituen. Beste bi haren heriotzaren ondoren argitaratu ziren, aspalditik idatziak zituen izkribuak berreskuratuz: ''[[Herri honen erraietan]]'' (Maiatz, 1985) eta ''[[Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia, Herri honen erraietan]]'' (Maiatz, 1994).
 
252.705

edits