Delfosko orakulua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-monastegi +monasterio)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
Pito izena, [[Piton (mitologia)|Piton]] sugearengandik (Πυθων) hartua izan zen, kobazulo batean bizi zena, eta Apolok hil zuena bere jakinduria bereganatzeko, Apolo bera izateko orakuluaren arduraduna. Mitologiak dioenez, Apolok, sugea hil ondoren, honen [[errauts]]ak [[sarkofago]] batean gorde zituen, eta honen omenez, [[Pitiar Jokoak]] izeneko hil joko batzuk sortu zituen. Beranduago, sarkofago hori ''onfalos''aren azpian, Delfosko Apoloren tenpluan lurperatua zegoelako elezaharra bolo-bolo ibili zen. Onfalos hitzak "munduaren zilborra" esan nahi du. Izen honetatik eratorri zen ''Pitia'' edo ''Pitonisa'' (Πυθια), erantzunak interpretatzen zituzten emakumeei ematen joan zitzaien izena, hau da, orakulua. Apoloren tenpluari Pition (Πυθιον) ere deitzen zitzaion, eta, Apolo berari, Delfosen, Apolo Pitio deitu izan zitzaion.
 
Delfos toponimoa Delfinetik dator (Δελφινης), orakulua zaintzen zuen herensuge mitologikoaren izena zena, Apolo heldu aurretik. [[K. a. IV. mendemendea|K. a. IV. mendetik]]tik aurrera, Piton deitzen hasi zitzaion Delfineren ordez, izatez, pertsonaia berbera zen arren. Elezaharraren jarraikako bi zati dira, Delfine toponimoa jarraituz, Apoloren tenpluari Delfinion (Δελφινιον) ere deitu izan zitzaion.
 
== [[Pitia]] edo Pitonisa ==
22. lerroa:
 
[[Fitxategi:Shining Rocks at Delphi.jpg|thumb|right|250px|[[Fedriade]] mendiak, Delfosko "Distiratsuak".]]
Kontsulta egiten zutenek, berarekin izaten zuten elkarrizketa bat orakulua baino egun batzuk lehenago. Gertaera hau, ondo dokumentatua dago [[AntzinateAntzinaroa|Antzinateko]]ko egileek ematen dituzten berrietan. Orakulua hilean behin ospatzen zen, 7an, Apoloren jaiotza eguntzat hartzen zena. Kontsulta egiten zuten pertsonak mota guztietakoak ziren, errege handietatik, jende xume eta txiroa arte. Lehenik, sakrifizio bat eskaintzen zen tenpluaren aurrean zegoen [[aldare]]an. Jarraian, zegozkien tasak ordaintzen ziren, eta, azkenik, kontsulta egiten zuen pertsona Pitiaren aurrean aurkezten zen eta bere kontsulta hitz eginez egiten zuen, uste denez.
 
Oso gutxi ezagutzen da orakuluak jarraitzen zen errituari buruz. Pitia ''aditon'' izeneko toki batean zegoen [[tripode]] baten gainean esertzen zen, Apolo Pitioren tenpluaren hondoan. Αδυτων hitzak, santutegiaren hondoa esan nahi du eta το αδυτων hitzek berriz, sarrera debekatutako toki sakratua.
30. lerroa:
Gaiaren adituek aurre egin behar dioten misterioetako bat, Delfosko orakuluak hainbeste aldiz asmatu izana da. Jendeak orakulu honengan zuen fedea erabatekoa zen, baita asmatzen ez bazuen ere, kasu horretan, hutsa, esandakoaren interpretazioa zela esaten baitzen, eta ez orakulua bera.
 
Mendeetan zehar, bolo-bolo ibili da egia historiko baten itxura duen elezahar bat, orakulua eta pitonisaren egoerari dagokiona. Aipaturiko elezahar hau, [[III. mendea|III. mende]] eta [[IV. mendemendea|IV. mendeko]]ko egileetatik hasita hedatu zen, [[Origenes]] eta [[San Joan Krisostomo]] bezala. Grezia klasikoa, jentiltasun itxi bat bezala ikusten zen garaia zen, umildu egin behar zena. Modu honetan, idazleek, mendeetan zehar arrakasta handia izan zuen zerbait asmatu zuten. Honela deskribatzen zuten:
 
''Pitonisa edo Pitiaren tripodea, harkaitzaren pitzadura oso sakon batean zegoen. Pitzadura horretatik, emakumea berehala mozkor eta desesperazio egoera batean jartzen zuten gas toxikoak isurtzen ziren, dardara handiekin, hau da, trantzean zegoen, ilerik gabe eta ahotik bitsa botatzen. Gainera, erramu hostoak murtxikatzen zituen, egoera psikosomatiko hori lortzen laguntzen zuena''.
41. lerroa:
[[Kreso]] (K. a. [[560]]-[[546]]) [[Lidia]]ko azkeneko erregea izan zen. Berataz ([[Herodoto]] ''Historia'' i.53 eta [[Zizeron]] ''Igarpenari buruz'' II, 115, 11)n, behin batean, orakuluari kontsulta bat egin ziola esaten da, persiar inperioa inbaditzeko prest baitzegoen, eta unea egokia zen jakin nahi zuen. Orakulua honela izan zen: ἤν στρατεύηται ἐπὶ Πέρσας, μεγάλην ἀρχήν μιν καταλύσειν / Croesus Halyn penetrans magnam pervertet opum vim. "Kreso, [[Halys ibaia]] zeharkatzen baduzu (Lidia eta Persia arteko muga egiten duena), inperio handi bat suntsituko duzu." Erantzuna, bere aldeko bezala interpretatu zuen, eta, inperio handi hori persiarrena zela uste izan zuen. Baina, gudu hartan suntsitua geratu zen "inperio handia" berea izan zen, eta Lidia persiarren mende geratu zen. Hau, erantzunen anbiguotasunaren adibide bat da. Horietako asko, egile klasikoek bilduak izan ziren. Egia esan, orakulua ez zen gertaerak asmatzen saiatzen, aholku onak ematen baizik, oso zaila ez zena, santutegian, ezagutzen zen munduko azken gertakizunen berri baitzuten.
 
Baita [[Jenofonte]] eta [[olerki gnomoniko]] bilduma batzuen arabera, errege beraren kontsulta baten aurrean, esaldi ospetsu hau erantzun zitzaion: εἰ θνητός εἶ, βέλτιστε, θνητὰ καὶ φρόνει. "Gizakia baldin bazara, pentsatu gizakien gauzetan". [[Maxima (argipena)|Maxima]] hau, autoestima eta zoriontasuna lortzeko, norberaren mugak ezagutu eta onartzearen ideian oinarritzen da
 
=== Sibila ===
 
Tradizio batzuen arabera, Orakuluan lan egin zuen lehenengo pitia edo pitonisa, Sibila izenekoa zen, eta bere izena orokortu egin zen. Lanbide honen izendapen bezala erabiltzen jarraitu zen. Ez [[Homero]]k, (K. a. IX-VIII. mendeak) ezta [[Hesiodo]]k ere [[K. a. VIII. mendemendea]]a) ez dituzte sibilak aipatzen. Hauen izena, lehen aldiz, [[K. a. VI. mendea]]n agertzen da eta [[Efeso]]ko [[Heraklito]] filosofoa (K. a. [[544]]-[[484]]) da pertsonaia hauek lehen aldiz aipatzen dituena. Pentsatzen zenez, Sibilak Asiakoak ziren, eta, nolabait antzinako pitiak ordeztu zituzten.
 
== Historiaurrean ==
[[Parnaso]] mendiaren goi ordokian, itsasoaren mailatik 1400 metroko garaierara eta Delfos bezala ezagutzen den toki sakratutik bi ordu t'erditara "leizezulo korzireoa" bezala ezagutzen den [[haitzulo|leize]] bat dago. Toki hau, oso sarri erabili zuen gizakiak [[Neolito]]tik, horren lekuko bezala, margoturiko ontziak, besoak gorantz altxatuta dituzten zutikako idoloak edo tripodeetan eseriak, eta indusketetan argitara ateratako [[terrakota]]zko irudiak utziz. Irudi guzti hauek, orduko garai urrunetan, jainkoenganako gurtza garatzen hasi zela frogatzen dute. Garai honetan, Delfos izango zenaren kokalekuan, ez zen inor bizi.
 
== Santutegiaren barrutia edo temenosa ==
55. lerroa:
Barruti sakratua nolakoa izan zenaren deskribapen nahiko zehatza, [[Pausanias]]ek [[K. a. II. mendea]]n emandako informazioari eta indusketa arkeologikoek idazki horiei buruz eginiko baieztapenari esker ezagutzen dira.
 
Peribola izeneko hesi sakratu batek inguratzen zuen santutegia zegoen inguru osoa. Barrutiaren hego-ekialdeko ertzean, mendian gora igotzen zihoan bide sakratua hasten zen, sigi-sagaka zihoana eta ''altxor'' izeneko eraikin txikien aurretik igaroz, estadioaren aurretik eta zenbait monumenturen aurretik ere igaroz, Apoloren tenplua zen orakuluaren tenplura iritsi arte. [[ErromesErromesaldi|Erromesa]]a, bide sakratu honen ate nagusitik sartzen zen.
 
Santutegiaren atzealdean, labar batetara jaisten doan [[malda (argipena)|malda]] handi bat dago. Haranean, landatutako ehunka olibondoak ikus daitezke, hauen hedadura, [[Korintoko golko]]ra heltzen delarik. Munduko olibadi handiena dela esaten da.
 
''Altxor'' deitutakoak (θεσαυρυς) kapera txikiak ziren, non [[exbotozinopari|exbotoak]]ak eta dohaintzak gordetzen ziren. Azken hauek, sarri, oso aberats eta baliotsuak izaten ziren, benetako bitxiak. Honako kapera guzti hauek existitzen zirela ezagutzen da:
 
* Sirakusako altxorra
71. lerroa:
* Atenastarren altxorra (zaharberritu den bakarra dena)
 
Apoloren tenpluaren aurrealdean zabaltzen zen terrazan zegoen sakrifizioen aldarea. Gainera, antzoki bat eraiki zen ([[K. a. IV. mendea]]n), baita 7000 pertsonarentzako tokia zuen estadio bat ere, pitiar jokoetarako (azken hau [[K. a. 582580ko hamarkada|K. a. 582an]]an). [[Hipodromo]] bat ere bazegoen, oraindik aurkitu ez dena.
 
Aire librean eta barruti osoan zipriztinduak [[haitzurdin]] edo brontzezko estatuak aurkitzen ziren, hiri edo erregeen opariak, orakuluak emandako zerbitzuengatik esker on bezala.
78. lerroa:
* '''Apolo Pitio''' santutegiko jainko nagusia zen. Baina, neguko hilabeteetan, [[Dioniso]] jainkoak hartzen zuen protagonismoa, Apolo iparraldeko paradisura joaten baitzen. Arrazoi honegatik, apainketa ezberdina egin zen tenplu handiko [[tinpano (arkitektura)|tinpanoetan]]. Ekialdeko tinpanoan, '''apoloren hirukoa''' zizelkatu zen (Apolo, Artemisa eta [[Leto]], eta, mendebaldekoan ''tiasoa'', Dionisoren gurtza ospatzen zuten fededunen biltzarra zena.
 
* '''Atenea Pronaia'''ren santutegia Marmariako terrazan zegoen, behealderantz. Pronaia hitzak, "tenplua baino lehen dagoena" esan nahi du. Terraza hontan, doriar ordenako bi tenplu zeuden: bata [[AteneaAtena|Atenearen]]ren omenezkoa eta beste bat [[Artemisa]]ren omenezkoa, altxor eolikoa ere bazegoen (Massaliako altxorra deitua, gaur egun [[Marseilla|Marsella]]) eta doriar altxorra. Eraikin hauekin batera, han bertan, [[K. a. IV. mendemendea|K. a. IV. mendeko]]ko [[tholos]]a zegoen. Honen hondakinek oraindik zutik diraute.
 
* [[V. mendea]]n zehar, [[Asklepios|Asklepio]] medikuntzaren jainkoaren gurtza ezarri zen.
 
=== Onfalosa ===
91. lerroa:
 
== Santutegiaren historia ==
Arkeologia eta antzinako idazkiengatik [[K. a. VIII. mendemendea]]ann Delfosko toki honetan eraikin sakratuak egon zirela ezagutzen da. [[Pausanias]]ek, [[K. a. II. mendemendea|K. a. II. mendeko]]ko historialariak, tradizioa biltzen du, eta, beste gauza batzuen artean, lehen tenpluak, bata erramuarekin, beste bat lumekin nahastutako erle argizariarekin, eta hirugarrena brontzearekin eraikiak izan zirela dio.
 
Arkeologiak, garai honetan, Apoloren izena jada ospetsua zela frogatzen du, ez bakarrik tokian, baizik eta baita lurralde urrunagoetan ere. Indusketetan argitara ateratako exbotoak, oso esanguratsuak dira: Apolo Pitioren ospea, toki urrunetan ezaguna zena, Tesaliako zaldiak, Peloponesoko tripodeak, [[Kreta]]ko edukiontzien euskarriak, etab...
102. lerroa:
[[K. a. VI. mendea]]ren hasieran, Delfosko santutegiaren eboluzioan eragin handia izan zuten bi gertaera gertatu ziren. Bata, Delfosen ''anfiktionia''ren instalakuntza izan zen, bestea, Pitiar Jokoen berrantolakuntza.
 
[[Anfiktionia]] 12 herri (ez hiriak) batzen zituen liga erlijioso bat zen. Herri horietako gehienak [[Grezia]] erdialdekoak ziren. Bere bilerak, Antelako Demeter jainkosaren santutegian izaten zituen, [[Termopilas]]etik gertu. Delfosko orakuluaren ospea, jada Demeterrena baino handiagoa zenez, hara eraman zuten konfederazio honen egoitza, baina ez horregatik beste santutegia alde batera utziz. Erabaki honek, [[gerra Sakratuak|gerra sakratuak]] direlakoak sortu zituen. Hiru izan ziren.
 
[[Pitiar Joko]]ek, hasieran, zortzi urtetik behin ospatzen ziren. Ondoren, 4 urtera murriztu zuten, eta Olinpiar jokoekin tartekatzen ziren. Proba atletikoak, hipikoak eta lehiaketa lirikoak egiten ziren bertan. Garai honetan, Delfosen, antzoki bat eraiki zen, baita hipodromo bat ere, oso garrantzitsutzat jotzen ziren joko hauek ospatzeko.
108. lerroa:
Aberaste handia egon zen lehen gerra sakratuaren ondoren, non, hiri greziar batzuk, santutegiaren kontrola eta autoritatea lortzeagatik lehiatu ziren. Honekin, gainontzeko greziar herriekiko nagusitasuna eta ospea lortzen zuten, baita atzerriko erresuma batzuekiko ere. Ekarpenak, greziarren zein barbaroen aldetik izan ziren. Une honetan, Lidiako azken errege izan zen Kresok egin zuen oparia nabarmendu behar da: urrezko lehoi bat, urre lingotezko oinarri baten gainean, eta tona laurden pisatzen zuen urrezko ontzi bat.
 
[[K. a. VI. mendea]]ren lehen erdialdean 12 altxor sortu egin ziren Apoloren tenpluaren inguruan. Tenplu zahar honek [[K. a. 540ko hamarkada|K. a. 548]]. urtean su hartu zuen, eta, sutearen ondoren, bere berreraikuntza oso motela izan zen. [[K. a. 500ko hamarkada|K. a. 505]] arte ez zen amaitu tenplu berria, aurrekoa baino handiagoa. Bere eraikuntza, [[Alkmeonidas]] izeneko familia bati esker aurrera eramana izan zen, [[Atenas]]ekoa. Herodotok dioenaren arabera, familia honek, greziar mundu osoko diru ekarpen guztia kudeatu zuen.
 
Exbotu eta ofrenda ekarpenak, gehi altxorren eraikuntza garai honetan zehar, oso handiak izan ziren:
 
* ''Sifnoseko altxorra'' [[K. a. 520ko hamarkada|K. a. 525]]. urtean, [[GnidoKnido|Gnidokoak]]koak bezalako [[kariatide]] erraldoiekin. Aro arkaikoko apaindura eta maisulanak, [[Gigantomakia]] irudikatzen duten erliebeekin. Sifnos, [[Delos]] uhartearen inguruan dagoen uharte greziarretako bat da, Antzinatean, uharte sakratua izan zena. Esaten denez, uharte honek urre meatzeak zituen, eta hondamendi baten ondoren urpean geratu ziren.
 
* ''Atenaseko edo atenastarren altxorra'': [[Maratongo guduaGudua|Maratongo guduaren]]ren ondorioz eskainia, garrantzitsuena izatera iritsi zen. Atenasek, ondoren, arkupe bat eskaini zuen, Mikalako itsasmuturrean persiarren aurka lortutako garaipena oroitarazteko, eta, [[K. a. 468]]an, palmondo bat urrezko datilekin eskaini zuen, Zimon buruzagi militarrak, Milziadesen semeak, persiarren aurka Eurmidonte ibaiaren itsasoratzean lortutako garaipenaren ondoren. Altxor honetan, ''Pitaida''ri erreferentzia egiten dion testuari buruzko epigrafia ikus daiteke, atenastarrek Delfosera bidaltzen zuten prozesio bat zena, Parnaso mendiaren tokiren batean gertaturiko gertaeraren bat oroitarazteko. Diotenez, toki horretan, tximista bat erori zen jainkotiar seinale bezala. Historia guztia harrian idatzia dago Apolorentzako ereserki bezala, musika oharrekin lerroen artean.
[[Fitxategi:aurigadelfoslou.jpg|thumb|200px|right|[[Delfosko auriga]], museoan erakusten dena.]]
* [[K. a. 480]]an, Gelon izeneko Gela eta [[Sirakusa]]ko tiranoak, kartagoarrak garaitu zituen [[Himera]] izeneko hirian, [[Sizilia]]n. Esker on bezala, orakuluari, tripode bat urrezko [[Nike (mitologia)|Nike]] (garaipena) batekin eman zion.
 
* Polizalos (edo Polyzelos) printze siziliarrak, urte batean Pitiar Jokoetan irabazi zuen. Garaipen honen ondoren, Delfosko santutegiari, oso handia izan behar zuen [[koadriga|kuadriga]] bat eman zion. Kuadriga honetatik, [[1896]]an aurkitua izan zen [[auriga]] ospetsua kontserbatzen da.
 
=== Hondamendiak K. a. IV. mendean ===
130. lerroa:
 
=== K. a. III. eta II. mendeak ===
[[Garai helenistikoa|Aro helenistikohelenistikoan]]an zehar, [[Alexandro Handia]]ren ondorengoek zabaldua, estadio berri bat eta antzoki berri bat eraiki ziren.
 
Etoliarrek (Delfosko jaunak), ofrenda asko oparitu zituzten estatua eta zutabe eran. Baina garai honetako emale eskuzabalenak, [[Pergamo]]ko erregeak izan ziren, zenbait alditan, dirua eta langileak eskaini zituztenak santutegiaren mantenurako. Pergamoko erregea zen [[Atalo I.a]]k, multzo monumental bat oparitu zuen [[galatar]]ren aurka lortu zuen garaipena ospatzeko. Dohaintza hain kalitate onekoa izan zen, Delfosko etoliarrek, anfiktioniako partaideekin batera, Atalo eta [[Eumenes II.a]]ren estatuak pilare batzuen gainean altxatzea agindu zutela, eta tenpluko fatxadaren ondoan jarri zituzten. [[Mazedoniako Perseo]]k ere bere irudia zuen estatua bat oparitu zuen, baina, beranduago, hau garaitu zuenak, Pablo Emilio jeneral erromatarrak, Perseoren estatua kentzea agindu zuen, Pablo beraren irudia zuen beste bategatik ordezkatzeko.
137. lerroa:
 
=== Gainbehera ===
Gainbehera, [[K. a. I. mendea]]n hasi zen, eta [[III. mendemendea|III. menderarte]]rarte jarraitu zuen. Denbora honetan, oraindik errespetatua zen orakulua, ospea eta bisitariak galtzen hasi zen. K. a. I. mendean izan zen Kastaliako zintzurrean harri iturri baten taila egin zen garaia, antzinatik iturburu sakratua egon zen tokian.
 
Santutegiaren, bere monumentuen eta bere altxorren mantenurako funtsak, azkar gutxitzen ari dira, belarra eraikinen artean hazten da, modu basatian, zura usteldu egiten da eta zikintasuna nabaritzen hasten da. Gainera, Apoloren tenpluan, [[Domiziano]] erromatar enperadoreak konponarazi zuena, sute bat egon zen. [[Plutarko]] idazle greziarrak ([[46]]-[[125]], gainera, bere bizitzako azken urteetan, anfiktioniako administratzaile izan zenak, garai horretan, bere ''Pitiar Elkarrizketak'' idatzi zituen, eta liburu honetan, Delfosko santutegiak ematen zion ''utzikeri itxura'' komentatu zuen.
 
Guzti hau gora-behera, anfiktioniak biltzen jarraitzen du, Pitiar Jokoak antolatzen ditu, estatua batzuk altxatzen dizkie kontsul eta enperadore erromatarrei eta orakulua, oraindik ere kontsultatua da. Baina eskakizunak, jada, beste mota batetakoak dira: jada ez zaio aholkurik eskatzen borroka, erregealdi gobernari eta antzeko gauzei buruz. Uneko kontsultak bidaia, ezkontza eta etxeko beste hainbat konturi buruzko aholkuak dira. Orakuluak, herrien etorkizunean eta politikan eragina izateari utzi dio. Bere garai gailen pixkateko azken unea, Antoninoen erregealdian ematen da, [[II. mendea]]n. Enperadoreek, orakuluarekin korrespondentzia izaten jarraitu zuten. Korrespondentzia hau, gaurko egunetara Apoloren tenpluko [[kontrahormahormabular|kontrahormatan]]tan grabatua iritsi da.
 
[[Hadriano]] erromatar enperadoreak ([[46]]-[[125]]) ere bisitatu zuen Delfos. Bertan, estatu bat eraikiarazi zuen (indusketetan aurkitua izan dena) bere gogokoena zen [[Antinoo]]ren omenez, modu misteriotsuan [[Nilo]] ibaian itota hil zena.
 
Herodes Atikok ([[101]]-[[177]], politikari eta hizlari greziarra, [[sofistak|sofista]] eta literaturaren babeslea, aberastasun handia izateaz gain, honen zati bat Delfosi eman zion estadioko harmailak berreraikitzeko. Bere familiaren estatuak eraikitzea ere agindu zuen.
 
Baina, jada II. mendean, santutegiak, fededunak baino kuxkuxeroak ziren bisitariak jasotzen zituen. Bidaiariak hara heltzen ziren kuxkuxean aritzeko eta ez barrutia toki sakratu bezala erabiltzeko. [[Pausanias]] izan zen bisitari hauetako bat, kulturadun gizon eta antiagoleko gauzen maitale bezala iritsi zena eta ondoren, bere inpresioak historialari bezala kontatu zituena. II. mendeko jendearentzat, garai gailena eta santutegia toki sakratu bezala erabiltzeko garaia, [[XXI. mendemendea|XXI. mendeko]]ko jendearentzat [[Pizkundea|Pizkunde]] garaiko gertaerak bezain urrun zegoen. Jada [[K. a. 87]]. urtean [[Luzio Kornelio Sila|Silak]]k aberastasun sakratu asko bereganatu zituen, baita metal preziatuetan eginiko ofrendak ere. Gauza bera egin zuen [[Neron]]ek [[I. mendea]]n. [[III. mendea]]n [[Konstantino I.a Handia]] enperadoreak, oraindik geratzen ziren pieza urrietako bat eraman zuen Konstantinoplara, gaur [[Istanbul]] dena. Atal hori zutabe serpentinoa zen, exentu altxatzen zena eta inork baliozkotzat jotzen ez zuena, foziarrek, 700 urte lehenago bere urrezko tripodea eraman zutenetik. Oraindik ere mantentzen da zutabe hori.
 
[[III. mendea]]n, [[herulo]], [[godo]] eta [[bastarno]]ek, kanpaina bizietan Erdialdeko [[Grezia]] osoa, [[Atika]] eta [[Peloponeso]]a zeharkatu zituzten, guztia suntsitu eta harpilatuz. Delfosen, oraindik zutik gera zitezkeen estatua batzuk suntsitu zituzten, eta gainontzekoa behera etorri zen [[Teodosio I.a Handia]] enperadorearen [[ediktu]]aren ondoren. Ediktu honekin jentiltasunaren idolo guztiekin amaitu nahi izan zen, honela, Delfosko orakulua itxiz, bere aktibitatea [[390]]ean amaitu zuena. Hondamena erabatekoa izan zen urteen igaroan, eta, antzina barrutian aurkitzen ziren ehundaka estatuetatik, bakar bat bera ere ez zen zutik geratu.