«Leonid Brezhnev»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| jaiolekua = [[Dniprodzerzhynsk|Kamenskoe]], Jekaterinoslav, [[Errusiar Inperioa]]
| hildata = {{data|1982|11|10}} (75 urte)
| hillekua = [[Mosku]], [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]]
| alderdia = [[Boltxebike|Alderdi Boltxebikea]]
| sinadura = Leonid Brezhnev Signature.svg
}}
'''Leonid Ilitx Brezhnev''' ({{lang-ru|Леони́д Ильи́ч Бре́жнев}}, {{IPA|lʲɪɐˈnʲid ɪlʲˈjitɕ ˈbrʲeʐnʲɪf}} ahoskatua; {{lang-uk|Леоні́д Іллі́ч Бре́жнєв}}; [[1906]]ko [[abenduaren 19]]a - [[1982]]ko [[azaroaren 10]]), [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuneko]] burua izan zen [[1964]]tik [[1982]] arte. Lehenengo urteetan, beste batzuekin batera partekatu zuen boterea. Alderdiko Idazkari Orokorra urte bertsuen artean izan zen, nahiz bitan Sobiet Goreneko Burua (Estatuburua alegia), [[1960]]tik [[1964]] arte, eta [[1977]]tik [[1982]] arte.
 
== Biografia ==
=== Estreinako urteak ===
Brezhnev [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista]]n [[1931]]n sartu zen. [[1935]]ean graduatu ostean, ingeniaria izan zen. Aldi berean, alderdiko maila txikiko postuetan aritzen zen, [[JosephIosif Stalin|Joseph Stalinen]]en agintaldian bere ibilbide politikoak gora egin arte. [[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[Armada Gorria|Armada Gorriko]] komisario politikoa izan zen. [[1943]]rako, [[Ukraina]]ko fronteko komisario politikoen buru bilakatu zen.
 
Gerra bukatutakoan, Ukrainako hainbat komitetako buruan aritu zen Brezhnev. [[1950]]ean, [[Moldavia]]ra bidali zuten Moldaviako Alderdi Komunistako lehenengo Idazkari Orokor, konkistatu berri lurralde horretako populazio errumaniarra sobiet sistemara egoki zezan. [[1952]]an SBAKko Komite Zentraleko eta Politburoko kidea izendatu zuten.
Estatu buruan, Brezhnevek aginte-afer andana (komunista ez ziren estatuekiko hartu-emana edo barneko garapen ekonomikoa) Kosigin eta [[Nikolai Podgorni]]ren esku utzi zituen. Brezhnevek kanpo eta militar aferak hartu zituen bere gain.
 
[[1967]]-[[1968|68an]], [[Txekoslovakia]]ko [[Alexander Dubček|Alexander Dubcek]] herrialdeko sistema komunista malgutzen saiatu zenean, Brezhnevek mendebaldean ''Brezhnev Doktrina'' deritzona garatu zuen, hots, Sobietar Batasunak beste herrialde bateko politikan sartzeko eskubidea dauka baldin eta herrialde horrek gainerako herrialde sozialisten interesak mehatxupean kokatzen baititu. Doktrina honen azpian Sobietar Batasunak zein Warsawko aliatuek burututako Txekoslovakiaren inbasioa justifikatzen zen.
 
[[1970]]eko hamarkadan, Mendebaldeko Alemaniarekiko erlazioa normaltzen saiatu zen, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBekikoa]] beratu nahian. Aldi berean, Sobietar Batasunaren ahalmen militarra modernizatu eta zabaldu zuen. Bere agintaldian, arma nuklearren parekotasuna lortu zuen AEBekin, eta bere espazio-programak amerikarra gainditu zuen. SESBko itsas-armadak munduko handiena izaten jarraitu zuen. [[Deskolonizazio]] prozesuan, mugimendu ezkertiarrei laguntza militarra eskaini zien.
[[1976]]an Sobietar Batasuneko mariskal bihurtu zen, Stalinen ondoren herrialdeko kargu militarrik handiena lortu duen estatuburu bakarra. Podgorni ere Presidiumgo burutik kendu zuen 1977ko maiatzean. Hurrengo hilean Brezhnevek hartu zuen postu hori, eta honela, Sobiet historian estatu eta alderdi burua aldi berean izan den pertsona bakarra bilakatu zen.
 
[[1979]]an, [[Jimmy Carter]] AEBetako presidentearekin arma estrategikoak murrizteko akordioa ([[SALT II]]) hitzartu zuen, baina AEBetako senatuak akordioa berresteari uko egin zion. Handik gutxira, [[1979]]ko abenduan, gainera, Sobietar Batasunak [[Afganistan]] [[Afganistango gerra (1979-1989)|inbaditu]] zuen. [[Polonia]]n, Elkartasuna (''Solidarnosk'') sindikatua bertan behera uzten lagundu zion [[Wojciech Witold Jaruzelski|Wojciech Jaruzelskiri]]ri. Sobietar Batasunean barnan disidentzia isilarazteko ahaleginek ere ez zuten zalantza izpirik erakutsi.
 
Brezhnevek boterean bukaera arte jarraitu zuen osasun arazoak gorabehera. Sobietar Batasunari egundoko botere militarra eman zion, baina zabar ibili zen gainerako ekonomia aferetan. Bizi-kalitateak ere behera egin zuen. Gainera, Alderdia ez eraberritzean, zaharkituta utzi zuen.
252.705

edits