== Historia ==
Unibertsitatea, [[1755]]eko [[urtarrilakurtarrilaren 25|urtarrilak 25ean]]ean sortu zen [[juliotar egutegi|juliar egutegiaegutegiaren]]ren arabera, edo urte horretako urtarrilak 12an [[gregoriotar egutegia]]ren arabera, Petri I.a Handiaren alaba zen Elizaveta Petrovna enperatrizaren dekretu baten bidez. Ordutik, urtarrilak 25, ''Ikasleen eguna'' bezala ospatzen da Errusia osoan. Gainera, egun horretan, unibertsitateko udazkeneko seihilabeteko azterketak amaitzen dira, eta, Tatyanaren urtemugarekin bat egiten duenez, egunak, Tatyanin Dyeñ izena ere jasotzen du. [[KatalinKatalina II.a Errusiakoa|Katalin II.a Errusiakoaren]]ren erregealdian, unibertsitatea, Mojovaya kaleko eraikin neoklasiko batzuetara eraman zen.
[[1905]]ean, erakunde sozial demokratiko bat sortu zen unibertsitatean [[tsar]]ra boteretik bota eta herrialdea errepublika bihurtzeko. Tsarraren gobernuak, erantzun bezala, zenbait alditan itxi zuen unibertsitatea. [[1911]]n, protesta handiak egon ziren tsarraren tropak unibertsitateko kanpusean sartu zirenean zenbait irakasle atxilotuz. 130 zientzialari et irakaslek modu masiboan dimititu zuten, horien artean, [[Nikolai Dmitrievitx Zelinski]], [[Piotr Nikolayevitx Lebedev]] eta [[Serguei Alekseyevitx Chaplygin]] bezain azpimarragarriak. Zenbait milaka ikasle ere, unibertsitatetik kanporatuak izan ziren urte horretan.
== Eraikin nagusia ==
[[1953]]tik, Unibertsitatearen aretorik garrantzitsuenak Vorobyovy Goryn daude ([[Vladimir Lenin|Leninen]]en muinoak [[1935]] eta [[1999]] bitartean). Eraikin hau, [[Lev Vladimirovitx Rudnev]]ek diseinatu zuen. [[Iosif Stalin|Stalinek]]ek, Moskun, zazpi dorre neoklasiko handi eraikitzea agindu zuen, eta Moskuko unibertsitateko dorrea guztien artean handiena zen, [[1950]]eko hamarkadan, [[Europa]] osoko eraikinik garaiena ere bazelarik. Dorre nagusiak, 240 metroko altuera eta 36 solairu ditu, alboetan, fakultate eta instalakuntza anitz hartzen dituzten lau hegal handi dituelarik. Esaten denez, 33 kilometro korridore baino gehiago eta 5.000 gela ditu. Dorrearen tontorrean dagoen izarra, gela txiki bat eta behaketa plataforma bat hartzeko bezain handia da, 12 tonako pisua duelarik. Eraikinaren fatxadak, erloju erraldoiekin, barometroekin eta termometroekin apainduta daude, baita estatua eta sobietar ikurrekin ere. Dorrearen aurrean, bi ikasleren estatuak daude, bata mutila eta bestea neska, etorkizuna itxaropenez begiratzen dutenak.
{{commonskat}}
|