Basileako Ituna (1795eko apirilaren 5): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
 
== Espainia eta Frantzia arteko ituna ==
Bigarren itunaren arabera, [[Espainia]] eta [[Frantzia]] artean sinatutakoa, [[1793]]an hasitako [[Konbentzio Gerra]] amaitu zen. Gerraren hasieran [[Espainiako ArmadaIndar Armatuak|Espainiako Armadak]]k garaipenak lortu bazituen ere, gero [[Frantzia]]k [[Katalunia]] eta [[Hego Euskal Herria]] konkistatu zituen, [[Miranda Ebro]]raino ere ailegatuz.
 
Garaipena ezin zuela lortu ikustean, [[Manuel Godoy|Godoyk]] jadanik [[1795]]eko [[ekain]]ean aurretiko hitzarmena sinatu zuen. Hitzarmen hartan, [[Espainia|Espainiak]] [[Frantzia]]ko errepublika onartu zuen<ref>[http://www.hiru.com/historia/historia_04800.html www.hiru.com: Errepublika gerra-garaian]</ref> gerra hasi baino lehenagoko mugak mantentzearen truke. [[Frantzia]]k jadanik okupatutako [[Gipuzkoa]] bereganatu nahi zuen. Gainera, Espainiak [[Frantzia]]n [[katolizismo]] berreratzea, [[Luis XVI.a Frantziakoa]]ren seme-alabak askatzea eta [[Ingalaterra]]rren aurkako aliantza egitea nahi zituen. Espainia bere aliatu ohiarekin minduta zegoen [[Karibe (argipena)|Kariben]]n izandako istilu batzuk zirela eta.
 
Ordezkaria [[Domingo Iriarte]] bazen ere, ituna negoziatzeagatik [[Karlos IV.a Espainiakoa|erregeak]] Godoy ''Bakearen printze'' izendatu zuen. Honek bere memorietan honela gogoratu zuen [[Konbentzio Gerra]]:
19. lerroa:
La ocupación de San Sebastián no fue un hecho de armas. Varios politicastros guipuzcoanos se dejaron seducir por el general Adrien de Moncey, quien les prometió convertir la provincia en República independiente. Estos crédulos hombres... entregaron la ciudad a los franceses...}}
 
Egun batzuk geroago bizkaitarrak eta arabarrak errenditu ziren. [[Bon Adrien Jeannot de Moncey|Monceyk]] [[Gasteiz]] [[abuztuaren 17]]an eta [[Bilbo]] [[abuztuaren 19]]an konkistatu zituen. [[Abuztuaren 26]]an [[Donostia]]ko alkateak ez zuen [[Gipuzkoako Errepublika|Gipuzkoako errepublika]] aldarrikatu baizik eta [[Frantzia]]ri menekotasuna, errepublika eskatu ziotenean [[Napoleon Bonaparte]]ren ordezkari zen [[Salbert Pinet]]ek 40 gipuzkoar atxilotu zituelako.
 
[[1795]]eko [[uztailaren 22]]an behin betiko ituna sinatu zuten, atarikoa eta 17 artikulu zituena. [[Frantzia]]k [[Espainia]]ri [[Katalunia]]n eta [[Euskal Herria]]n kendutako eskualdeak itzultzearen truke, [[Espainia]]k [[Frantzia]]ri [[Hispaniola]]n zituen lurraldeak eman zizkion (frantziarrek mendebaldeko zatia edo [[Haiti]] [[1697]]an [[Ryswickeko ituna]] sinatu zutenetik zuten kontrolpean). Gainera herrialde bion arteko harreman komertzialak berriro martxan ipini zuten. Artikulu sekretuetan [[Espainia]]k ez zituela [[frantsestu (Iberiar Penintsulako Gerra)|frantsestuak]]ak jazarriko adostu zuten, baita Luis XVI.aren alabaren askapena ere. [[Ingalaterra]]ren aurkako aliantza gerorako utzi zuten, [[San Ildefontsoko ituna]]rentzat alegia.
 
Atxilotutako 40 gipuzkoarren truke [[Espainia]]k bost urtez 150 [[Andaluzia]]ko zaldi eta 150 [[zaldi|behor]], 1000 [[ardi]] eta 100 [[ahari]] eman behar izan zizkion. Espainiako koroak ez zuen hitza bete. [[Gipuzkoako Errepublika|Gipuzkoako errepublika]] sortu zuten [[euskaldun]]ak zigortu eta hil egin zituelako<ref>[http://www.puntubi.com/dokumentuak/basileakoituna.htm www.puntubi.com: Basileako Ituna]</ref>
 
== Hessen-Kassel eta Frantzia arteko ituna ==