Alessandro Baricco: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Alessandro Baricco lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
8. lerroa:
Bariccok [[telebista]]n ere lan egin du: 1993an, [[Raitre]] telebista katean, poesiari buruzko ''L'amore è un dardo'' programa aurkezten; eta [[1994]]an, ''Pickwick, del leggere e dello scrivere'' izena zuen literatura-saioaren sortzaile eta aurkezlea izan zen, [[Giovanna Zucconi]] kazetaria laguntzaile zuela. [[1998]]an, [[Gabriele Vacis]] antzerki-zuzendariarekin batera, irakurzaletasuna bultzatzeko helburua zeukan [[Totem]] ikuskizuna aurrera eraman zuen; ikuskizun horrekin, geroago, Italiako hainbat tokitatik bira egin zuten ([[Raidue]] kateak grabatu eta telebistatik emandako ikuskizunarekin [[Rizzoli]] argitaletxeak bi bideokasete kaleratu zituen, eta [[Fandango]] argitaletxeak liburu bat).
 
Bariccok [[90eko hamarkada]]n idatzi zituen ospea eman zioten lehen eleberriak: ''Castelli di rabbia'' (1991), ''Oceano mare'' (1993) eta ''Seta'' (1996) -euskaraz, ''Zeta'', [[Koldo Biguri]]k itzulia, [[Igela (argitaletxea)|Igela argitaletxea]] (2001)-, kritikaren erabateko oniritzia lortu ez duena; ''City'' (1999) eta ''Senza Sangue'' (2002). 1994an ''Novecento. Un monologo'' argitaratu zuen, gero antzezlan bihurtu zena (1994tik aurrera [[Eugenio Allegri]] aktorea eta [[Gabriele Vacis]] zuzendariarekin, eta 2003an [[Arnoldo Foà]]rekin beste muntaia batean); pelikula bat ere egin zen, [[Giuseppe Tornatore]]ren ''[[La leggenda del pianista sull'oceano]]''. [[La Stampa]] eta [[La Repubblica]] egunkarietan idatzitako artikuluen bi bilduma (''Barnum'', 1995ean, eta ''Barnum 2'', 1998an) atera zituen Feltrinelli argitaletxean. Antzezlan bat ere idatzi zuen 1996an [[Luca Ronconi]] zuzendariarentzat: ''Davila Roa''; lan hori Erromako Teatro Argentina antzokian aurkeztu zen, baina ez zen inoiz argitaratu.
 
[[2002]]an Next (Feltrinelli) argitaratu zuen, globalizazioari buruzko saiakera laburra. [[2003]]ko otsailean [[Dino Audino]] argitaletxeak ''Partita spagnola'' gidoia kaleratu zion, Bariccok [[1987]]an Lucia Moisio idazlearekin batera idatzi zuena. Istorio hau XVIII. mendeko ahots txuriko abeslaria zen Farinelliri buruzkoa da, nahiz eta pertsonaiaren datu historikoetara ez den gehiegi hurbiltzen.