Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
| irudia = BentoXVI-30-10052007.jpg
| armarria =Emblem of the Papacy SE.svg
| kargua = [[Aita santu|Aita Santu]] emeritua
| hasiera = [[2013]]ko [[otsailaren 28]]a
| bukaera =
| 1data2 = [[Frantzisko (aita santua)|Frantzisko]]
| armarria2 = BXVI CoA like gfx PioM.svg
| kargua2 = [[Erromatar Eliza KatolikoKatolikoa|Eliza Katolikoko]]ko [[Aita Santusantu|Aita Santua]]a
| hasiera2 = [[2005]]eko [[apirilaren 19]]a
| bukaera2 = [[2013]]ko [[otsailaren 28]]a
| jaiodata = [[1927]]ko [[apirilaren 16]]a {{adina|1927|4|16}}
| jaiolekua = [[Marktl|Marktl am Inn]], [[Bavaria]], [[Alemania]]
| erlijioa = [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katoliko Erromatarra]]
| sinadura= Pope Benedict XVI Signature.svg
}}
'''Benedikto XVI.a''' ([[latin]]ez ''Benedictus PP. XVI''), jaiotzez '''Joseph Alois Ratzinger''' (Marktl am Inn, [[Bavaria]], [[1927]]ko [[apirilaren 16]]a) [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katoliko ErromatarErromatarreko]]reko 265. Aita Santua izan zen [[2005]]eko [[apirilaren 19]]tik [[2013]]ko [[otsailaren 28]]ra arte. [[2013]]ko [[otsailaren 11]]an Vatikanoak adierazi zuen [[2013]]ko [[otsailaren 28]]an bere kargua utziko zuela.<ref name="dimisioa">[http://berria.info/albisteak/75552/aita_santuak_dimisioa_emango_du.htm Aita santuak dimisioa emango du]</ref>
 
[[1950]]etik aurrerako teologo katoliko ezagunenetarikoa da, baita idazle ekintzailea ere. Aditu gehienek doktrina katolikoaren defendatzaile ikusten dute. [[Alemania]]ko zenbait unibertsitatetan irakasle izan zen, eta [[Vatikanoko II. kontzilioa]]n parte hartu zuen laguntzaile gisa.
Aita Santu izendatzean honako hitz hauek esan zituen: "Anai-arreba maiteok, [[Joan Paulo II.a]] aita santu handiaren ondoren kardinal jaunek neu aukeratu naute, Jainkoaren mahastiko langile apala".
 
Ratzingerrek sei hizkuntza menperatzen ditu ([[aleman]]a, [[italiera]], [[frantses]]a, [[gaztelania]], [[ingeles]]a eta [[latin]]a) eta gainera [[greziera]] klasikoa eta [[hebreera]] irakurtzeko gai da. Europako hainbat zientzia akademietako kide da, eta hainbat unibertsitatetan ''honoris causa'' doktore izendatu dute. [[Piano]]a jotzen du eta bere musikari gogokoena [[Wolfgang Amadeus Mozart|Mozart]] da.
 
Bere aitasantutzan gizarteko erlatibismoa gaitzetsi du, eta [[Europa]]ri bere oinarri kristauetara bihurtzeko deia egin dio behin eta berriz. [[JainkoaJainko]]renaren maitasunean irautea garrantzitsua dela azpimarratu zuen bere ''Deus Caritas est'' (Jainkoa maitasuna da) entziklikan.
 
== Bizitza ==
[[Bavaria]]ko Marktl am Inn herrixkan jaio zen [[1927]]ko [[apirilaren 16]]an (Larunbat santua). Bere gurasoak Joseph Ratzinger aita, polizia, eta Maria Peinter (ezkondu ondoren Ratzinger abizena hartu zuen) izan ziren. Hiru seme-alabako familian gazteena, bere anaia Georg apaiz egin zen eta arreba Maria ezkongabe bizi izan zen anaia Josephekin.
 
1941ean seminarioan sartu zen apaiz ikasketak egiteko, nahiz eta gurasoen egoera ekonomikoa oso ona ez izan. [[NaziNazionalsozialismo|Naziek]]ek Gazte Hitleriarretan sartu zuten, seminarioko bere lagunekin batera. Besteak beste, lantegiak eta ikastetxeak ikuskatzea izan zen bere zeregina erakunde horren baitan.
 
[[Bigarren Mundu Gerra|II. Mundu Gerra]] amaitzear zela, desertatu egin zuen, baina soldadu aliatuek preso hartu zuten 1945ean. Urtebete geroago, askatu eta seminarioan ikasten jarraitu zuen 1951ra arte, teologia eta filosofia ikasiz.
 
=== Irakasle ===
 
[[Bonn]]eko unibertsitatean hasi zen 1959an klaseak ematen. 1963an Münsterreko unibertsitatera joan zen, ordurako teologo ezagun bihurtuta. [[Vatikanoko II. Kontziliokontzilioa|Vatikanoko II. Kontzilioan]]an parte hartu zuen [[Kolonia (argipena)|Koloniako]]ko Josef Frings kardinalaren laguntzaile. Kontzilioaren garaian aurrerakoitzat zeukaten, eta berak ere Karl Rahnerren teologia berria miresten zuela zioen.
 
1968an ''Kristautasunerako Sarrera'' liburua idatzi zuen. Elizaren gehiegizko zentralismoa gaitzetsi zuen bertan, eta [[Aita Santusantu|Aita Santuak]]ak erabaki bat hartu aurretik Elizaren barneko ahots guztiak entzun behar zituela defendatzen zuen. Liburua hainbat aldiz berrargitaratua izan zen, baina parrafo horiek kenduta, Ratzingerren arabera gaizki ulertu baitziren.
 
Tübingenneko unibertsitatean zegoen giro gero eta marxistagotik aldentzeko Bavariako Regensburg edo Ratisbona unibertsitatera joan zen klaseak ematera. Une honetatik aurrera, bere gertukoek gero eta kontserbadoreago ikusi zuten.
1981eko azaroaren 25ean [[Joan Paulo II.a]]k [[Fedearen Doktrinarako Kongregazioa]]ren buru izendatu zuen. [[Munich]]eko gotzaintza utzi zuen [[Erroma]]ra joateko, lan hori betetzera.
 
Ideologikoki [[Joan Paulo II.a]]ren gertukoa zen Ratzinger kardinala; zenbaitzuk ekumenismoaren eta erlijioen arteko elkarrizketaren aurrean kritikoa izatea leporatu diote. Besteak beste, [[homosexualitate]]aren errekonozimendu juridikoa gaitzetsi izan du hainbatetan, baita [[Askapenaren Teologiateologia|Askapenaren Teologiak]]k izandako desbideraketa batzuk ere ([[marxismo]]tik gertu daudenak, dirudienez). Teologo kritiko askori irakasteko baimena kendu die, hala nola, Hans Küngi edo Leonardo Boffi.
 
Vatikanoak eta Joseph Ratzingerrek luzaroan lan handia egin dute apaizek haurrei egindako sexu abusuak ezkutatzen eta isilarazten.<ref>[[BBC]] telebista kateak dokumental bat egin zuen gai horretaz 2006an.
[[Fitxategi:BXVI CoA like gfx PioM.svg|thumb|160px|Benedikto XVI.aren aitasantu-armarria: apezpiku [[mitra]]k aita santu [[tiara]] ordeztu du eta [[palio]]a gehitu azpian.]]
 
2005eko apirilaren 19an aukeratu zuten [[Joan Paulo II.a]]ren ondorengo izateko<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]| izenburua= Ratzinger aukeratu dute aita santu eta Benedikto XVI.a izena hartu du|url=http://www.berria.info/albisteak/9208/ratzinger_aukeratu_dute_aita_santu_eta_benedikto_xvia_izena_hartu_du.htm|data=2005-4-20}}</ref>. Askoren arabera, Ratzingerrek [[Vatikanoko II. Kontziliokontzilioa|Vatikanoko II. Kontzilioaren]]aren aurreko eliza-antolaketa ekarriko zuen eta gai batzuetan ([[abortu]]a, [[homosexualitate]]a, [[dibortzio]]a, [[eutanasia]]...) elizaren jarrera asko gogortuko zen. Hala ere, bere defendatzaileen arabera, Ratzingerrek Elizatik kanporatu zuen bakarra [[Marcel Lefebvre|Lefebvre]] gotzain ultrakontserbadorea izan zen, eta horregatik gezurtatu egiten duten Benedikto XVI.aren ustezko izaera kontserbadoreegi hori.
 
Orain arte hiru entziklika kaleratu ditu, ''Deus Caritas est'' (euskaraz, ''Jainkoa maitasuna da'')<ref>[http://www.elizagipuzkoa.org/home/dokumentuak/boletinak/Deus%20caritas%20est.pdf ''Deus Caritas est'' entziklika]</ref>, ''Spe Salvi'' (''Itxaropenak salbatuak'')<ref>[http://www.elizagipuzkoa.org/home/dokumentuak/boletinak/Spe%20Salvi-ENTZIKLIKA.pdf ''Spe Salvi'' entziklika]</ref> eta ''Caritas in Veritate''. Lehenengoan, Jainkoaren maitasuna deskribatzen du. Jainkoak bideratutako salbamen historian maitasunak izan duen eta gaur egun duen garrantzia azpimarratzen du. Era berean, gizarte justizia lortzeko karitatearen eta maitasunezko zerbitzuaren beharra adierazten du.
 
''Spe Salvi'' entziklika [[2007]]ko [[azaroaren 30]]ean argitaratu zuen. [[KristauKristautasun|Kristauen]]en itxaropena du gai nagusi. Bertan esaten denez, itxaropena duena beste era batera bizi da, bereziki bere bizitza hutsean geldituko ez dela badakielako. Teknika berriek gizakien bizitza hobetu duten arren, ez dute salbamenik ekartzen, sarri menpetasun eta gaitz gehiago baizik. Aldiz, [[Jainko]]aren justiziarengan itxaropena izateko dei egiten digu: Jainkoak ezin dio azken hitza injustiziari utzi. [[Jesus Nazaretekoa|Nazareteko JesusJesusek]]ek Aitarekin harremanetan jartzen gaitu eta harreman hori da mundua hobetzeko bide eraginkorra. Konfiantza horrek egiten du gizakia askeago.
 
[[Eskatologia]]ri dagokionez, [[Aita Santuasantu|Aita Santuak]]k [[purgatorio]] eta [[infernu]]aren izaera erreala azpimarratzen ditu. Lehenengoa mina maitasun bihurtzeko gunea da, bigarrena, aldiz, egiazko maitasunari eta zoriontasunari erabat uko egin diotenen gunea.
 
''Caritas in Veritate'' entziklika [[2009]]ko [[uztailaren 7]]an argitaratu zen. Gutun honen helburua da Elizak emandako gizarte eta ekonomia alorreko justizian sakontzea, bereziki [[Paulo VI.a]]ren ''Populorum Progressio'' entziklikatik (1967) aurrera. Batez ere, 1967tik aurrera [[globalizazioaglobalizazio]]kak ekarritako aldaketetara egokitu nahi izan du Elizaren doktrina soziala.
 
Liturgiari dagokionez, Benedikto XVI.ak [[Vatikanoko II. kontzilioa|Vatikanoko II. Kontzilio]] aurreko elizkizunak berriz egiteko baimena zabaldu zuen ''Summorum Pontificum'' izeneko ''[[motu proprio]]''-an. Ordura arte [[1962]]ko liturgia arauen arabera meza ospatzeko bete beharreko baldintzak leundu zituen dokumentu horretan. Hala ere, argi utzi zuen [[Paulo VI.a]]k argitaratutako misala zela ohiko ospakizun mota.
 
Bidaia garrantzitsuak egin ditu bere agintaldian, esaterako [[Kolonia (argipena)|Koloniara]]ra joan zen 2005eko abuztuan Munduko Gazteen Batzarrean parte hartzera, eta, horrez gain, [[Espainia]], [[Turkia]], [[Bavaria]] [[Austria]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[Australia]] eta [[Polonia]] ere bisitatu ditu, [[Italia]]ko hainbat lekuz gain.
 
== Dimisioa ==
252.705

edits