Atonismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Aten disk.jpg|thumb|220px|thumb|Akenaton faraoiak eta bere familiak Eguzkia gurtzen.]]
'''Atonismoa''', [[Tell al-Amarna|Amarna]]ko [[heresia]] edo Amarnako aroa, historiako lehen [[erlijio]] [[monoteismo|monoteista]] (edo [[henoteismo|henoteista]]) izan zen, [[Aton]] [[eguzkia|eguzki]] diskoaren gurtza bultzatuz. Oraindik ondo ezagutzen ez diren arrazoiengatik, baina ziur asko [[Tebas (Egipto)|Tebasko]] kleroaren kontserbadorismoa eta ezinikusiagatik, [[Akenaton]] faraoiak jainko dinastikoa zen [[Amon]]en (jainko ezkutua) gurtza alde batera utzi zuen, eta faraoi gazteak Atonen gurtza inposatu zuen, lehenik pixkanaka eta, jarraian, derrigorrean.
 
== Eguzkiaren gurtzaren aurrekariak ==
[[Gol Egipto]]gen nagusitasuna txikitzen joan zen [[Egiptoko XVIII. dinastia]]ko lehen bi faraoien erregealdiak pasa eta gutxira. Goi Egiptoko printzeek [[Egipto]] askatu eta birbateratu izanak Tebas Antzinako Egiptoko gainontzeko hirien gainetik jarri zuela gogoratu behar da, eta, ondorioz, Amon jainkoaren gurtza bere hirukotearekin batera, Amon, [[Khonsu]] eta [[Mut]] jainkoek osatua.
 
Nagusitasun hori [[Egipto Beherea|Behe Egipto]] garrantzia hartzen hasi zenean desagertzen joan zen, lehenik [[tenplu]] eta [[jauregi]] berriak eraiki eta eramanez, eta, ondoren, errege jauregia [[Menfis]]era eramanez, [[Nilo]] ibaiaren deltarako sarrera zena. Behe Egiptoren nagusitasun hau ez zen soilik XVIII. dinastiara mugatu, baizik eta ramesidar garaian ere jarraitu zuela, bere garai gailena hiriburua izateko propio eraikitako [[Avaris]] edo Pi-Ramsesera eraman zenean izan zuelarik.
 
Ohitura bezala, erregearen seme nagusia, errege bihurtu aurretik [[Ptah]] jainkoaren apaiz gorena izatea aldatu zen, [[Amenofis II.a]]ren edo honen seme nagusia zen [[Tutmosis IV.a]]ren kasuan bezala.