Microsoft PowerPoint: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t «PowerPoint_2013.png» fitxategia kendu da, Jean-Frédéric wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
11. lerroa:
}}
 
'''Microsoft PowerPoint''' software bat da [[Diapositiba aurkezpen digital|diapositiba aurkezpenak]] egiteko, [[Microsoft]] enpresak sortua, eta [[Microsoft Office]] [[bulegotika-suite]]an doa. Berdin balio du [[Microsoft Windows|Windows]] zein [[MacOS]] sistemetan lan egiteko. Microsoft enpresaren datuen arabera, ia 30 milioi aurkezpen egiten dira egunero munduan PowerPoint erabilita.
 
Aurkezpen software horrek hiru elementu erabiltzen ditu batik bat: testua, irudiak eta soinuak. Elementu horiek elkarrekin erabiltzeari deitzen zaio [[multimedia]]. Esan daiteke, beraz, PowerPoint multimedia software bat dela.
 
[[Programa]]ren oinarrizko elementua diapositiba da, eta bertan sartzen dira testuak, irudi finkoak edo argazkiak, bideoak, edota soinuak. Gure aurkezpenak diapositibez osatuta egongo dira. Irudiak, bideoak eta soinuak [[ordenagailua|ordenagailutik]] inportatu beharko ditugu; abestiak hala ere, [[Disko konpaktu|CD]] irakurletik inportatu ahal izango dira.
 
Diapositiban elementu bakoitzak bere ordena izango du, eta elementu batetik bestera, denbora tarte bat sartu ahal izango dugu. Denbora tarteak, diapositiben artean sartu ditzakegu baita ere; azken honi trantsizio izena ematen zaio.