Joan Antonio Mogel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
| jaiotza herrialdea = [[Gipuzkoa]]
| heriotza data = [[1804]]ko [[maiatzaren 11]]a
| heriotza hiria = [[Markina-Xemein|Markina]]
| heriotza herrialdea = [[Bizkaia]]
}}
 
'''Joan Antonio Mogel Urkiza'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[Eibar]], [[Gipuzkoa]], [[1745]]eko [[abenduaren 6]]a - [[Markina-Xemein|Markina]], [[Bizkaia]], [[1804]]ko [[maiatzaren 11]]a) [[euskal idazle]]a eta [[apaiz]]a izan zen, euskarazko lehen eleberria (''[[Peru Abarka]]'') idazteagatik ezaguna.
 
Haren iloba [[Bizenta Mogel|Bizenta]] eta [[Juan Jose Mogel]] ere euskal idazleak izan ziren.
 
== Biografia ==
Eibarren jaio zen, bere aita bertako medikua zelarik. Lau urte zituela [[Deba]]ra joan ziren bizitzera eta han lau urte igaro ondoren [[Markina-Xemein|Markinara]]ra aldatu ziren. Aita, Joan Ignazio Mogel Almazan medikua, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea|Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko]] kidea zen. 1770ean apaiz egin zen, eta Markinako erretore izan zen 1788az gero, hil arte. Frantziako Iraultzatik ihesi Hegoaldera zetozen Iparraldeko apaizei etxean babesa eman zien. Harremanak izan zituen, besteak beste, [[Pedro Astarloa|Astarloarekin]], Peñafloridarekin, Samaniegorekin, Vargas Poncerekin eta [[Joan Batista Agirre]]rekin.
 
Filosofia eta Teologia ikasi zituen, eta [[1788]]tik aurrera Markinako abade parroko edo «arimazaina» izan zen. Idazle moduan, "sorterria eta hizkuntza" indartzeko asmoa agertu zuen. [[InkisizioInkisizioa|Inkisizioko]]ko epaile ere izan zen.
 
Bere '''''[[Peru Abarka]]''''', eleberri itxurako lehen euskal idazlana dela uste da. Mogelek [[1802]] urte inguruan idatzi zuen, baina [[1881]] urtera arte ez zen inprimatu liburu moduan, nahiz eta aurreko urtean egunkari batean epeka argitaratu. Izenburu osoa ''El Doctor "Peru Abarka", catedratico de la lengua bascongada en la Universidad de Basarte o Dialogos entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan'' da. Euskal bertute guztien jabe den baserritarraren eta harroputz bezain ezjakina den bizargile kaletarraren elkarrizketak eta bizipenak darabiltza Mogelek, euskal kulturari buruzko lan etnografiko bat idazteko. Baserri munduko lanbideak, lanabesak, animaliak eta hauen gorputz-atalak, landare-zuhaitzak,... horiek denak azalduko dizkio Peru Abarkak Maisu Juan lagunari, eta bere jakinduriarekin Maisu Juan kaletarra txundituta geldituko da. Eta horixe da idazlearen helburua: Euskal hizkuntza eta kulturaren [[apologia]] bat egitea.
50. lerroa:
* [[Bizkaiko idazleen zerrenda]]
* [[Gipuzkoako idazleen zerrenda]]
* [[Eibartar ospetsuen zerrenda|Eibartar ezagunen zerrenda]]
* [[Bizenta Mogel|Bizenta Antonia Mogel]]
* [[Juan Jose Mogel]]