Margolaritza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.60.155.103 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Joxemai wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Jan Vermeer van Delft 007.jpg|thumb|250px|''Neska perlarekin'' (''Het Meisje met de Parel'') [[1665]] inguruan, [[Jan Vermeer|Johannes Vermeer]].]]
 
'''Margolaritza''' edo '''pintura''' [[arte]] nagusien mota tradizionaletakoa da, azal batean (horma, papera, oihala, kristala, egurra eta abar) margoa edo pintura aplikatzean datzana. '''Margolana''' izena hartzen dute arlo honetan egindako irudiek, eta '''pintorea''' edo '''margolaria''' da arlo honetan lan egiten duen artista. Margolaritzari dagokiona eta bereziki margolaritzazko lanak '''piktorikoak''' direla esaten da.
21. lerroa:
Margo geruza jatorri mineral, organiko edo sintetikoko kolore [[pigmentu]]ez osatua dago. Pigmentuek denek ez dute argia igarotzen berdin uzten, denek ez dute errefrakzio indize bera, handiagoa edo txikiagoa baizik, aglutinatzailearen arabera.
 
Hau da, errefrakzio indizea handitu ahala koloreak opakoagoak bihurtzen dira, eta gardenagoak, berriz, txikitu ahala. Argia aglutinatzailean zehar hedatzen da, eta, beraz, haren lodieraren eta duen pigmentu kopuruaren arabera aldatzen da errefrakzio indizea. Gel zeharrargi moduko bat izaten da: suspentsioan dauden pigmentuen artean argia igarotzen uzten du eta aldi berean, bernizaren antzera, babestu egiten da. [[Erdi AroAroa|Erdi Aroko]]ko olio egosiek eta akrilatozko erretxina zeharrargiek, polimerizazio bidez sortutako molekula handiak izanik, disolbatzaileak behar dituzte, baina disolbatzaile horrek ez du eraginik izan behar, pinturaren mugimendu mekanikoan ez bada.
 
Pintura lehortzeko behar den denbora gutxitzearren eta margo geruza babesgarri batez estaltzearren, margolari eta kimikariek [[berun]]ezko eta [[manganeso]]zko lehorgarriak gehitu zizkioten aglutinatzaileari, eta erretxinazko berniz natural eta sintetikoak egin zituzten.
33. lerroa:
[[Akuarela]]k eta [[gouache]]ak ur margo gomadunak erabiltzen dituzte: goma arabiarra aglutinatzaile gisa eta ura disolbatzaile gisa. Akuarelak aglutinatzaile gutxi izaten du eta gouacheak, berriz, asko. Hori dela eta, gouache teknikaz egindako margolanak opakoagoak dira eta gardentasun efektu gutxiago dute. Gardentasun efektuok, berriz, oinarrizkoak dira akuareletan. Akuarela ez da oso itsaskorra eta euskarriaren (papera) kolorearen eta egituraren efektuak azalarazten ditu. Argiak eta egurats gertakariek kalte handia egiten diote. Horregatik, kristalez babestu behar da eta argi biziak zuzenean joko ez duen leku batean jarri. Akuareletan, beraz, bertatik bertara egin behar da lan, eta damutasunik gabe, ez baitago zuzenketarako aukerarik.
 
Akuarela, hasieran, marrazkiak koloreztatzeko teknika bat baizik ez zen. [[XVIII. mendemendea]]arenren hasieran arte adierazpen autonomoa bihurtu zen [[Ingalaterra]]n, eta olio pinturaren beraren bilakaera baldintzatu zuen, [[neoimpresionismo]]aren eta [[fauvismo]]aren jarraitzaileen artean gehienbat.
 
Gouachea akuarela suerte bat da, baina hura baino dentsoagoa, margulagoa eta hitsagoa. Lehortzen denean are gehiago histen da. Erdi Aroan gai naturaletatik ateratzen zituzten gouacherako pigmentuak; gaur egun, berriz, zenbait materialen sintesiz lortzen dira, [[zelulosa]]ren sintesiz, gehienbat. [[Pastel (argipena)|Pastela]]a, berriz, pinturaren eta marrazkiaren arteko bat da. Akuarela bezala, marrazkiak koloreztatzeko erabili zen hasieran. Ez du ur beharrik margotzeko, pigmentu hautsez oretutako makilatxo moduko batzuk baitira margook. [[Italia]]n asmatu zen [[XVI. mendemendea]]arenren hasieran, odol lapitzaren marrazki teknikaren aldaera gisa. Odol lapitzak ez bezala, pastelak aglutinatzailea (ura gomarekin edo eztiarekin) behar zuen, eta baita gogortzaileren (talkoa edo kaolina) bat ere. Erantsitako kaolin proportzioaren arabera, bi pastel mota bereizten dira: gogorra, trazu zorrotzez pintatzeko, edo biguna, ikatz ziriaren edo odol lapitzaren antzera pintatzeko. Pastela erabiltzeko, euskarriak zimurtsua behar du izan, materia ongi finka dadin. Teknika honen bilakaera, beraz, paperaren bilakaeraren parekoa izan da. Teknikaren bilakaera horretan aparteko garrantzia izan zuten paper tindatuek, paperaren arabera kolore batzuk edo bestek nabarmentzeko aukera ematen zutelako. [[XVIII. mendemendea]]ann, era guztietako paper mota bereziak azaltzean, Italiako eta [[Frantzia]]ko artistek beste pintura molde bat landu zuten, pastelaren teknikan prestalan gisa egiten ziren marrazkietatik eta zirriborroetatik bereizten eta benetako pinturara hurbiltzen zirela. Nolanahi ere, pastelaren mekanikak lotura estua izaten jarraitzen du marrazkiarekin, ez baita pintzelen beharrik, eta makilatxoekin zuzenean margotzen da.
 
Pastela oso materia hauskorra da eta lizuna har dezake erraz. Lanak hondatu ez daitezen, finkatzaileak erabiltzen dira eta, koloreen edertasunari antz emateko eragozpena bada ere, margoa kristalez estaltzen da.
 
[[Tenpera pintura|Tenpera]] ere ur margoa da, pigmentua eta aglutinatzaile bat (kola, arrautza, erretxina edo olio emultsioa) uretan diluituz egiten den pintura. Gero, margoaren gainean, berniza ezartzen da eta horrek olio pintura baten itxura ematen dio.
 
Formula horren bidez edozein gainaldetan pintatzen zen: oholak, hormak, mihiseak eta, noski, pergamino eta paper gainean. Gehienetan, euskarriaren gainean, estalgarri geruza bat zabaltzen zen, pinturak hobeto hel zezan. Oholak kola eta igeltsuzko ore batean murgildutako lihozko oihal mehez estaltzen ziren. Horrela, denboraren poderioz egurra pitzatzen bazen ere margoa ez zen hondatzen. Tenpera pinturak, baina, eragozpen ugari zuen: ez zuen, adibidez, pintura geruzak bata bestearen gainean jarriz gardentasun efekturik lortzen uzten. Gainera, pintura hori berehala lehortzen da eta ezin zaio pintura freskoaz azken ukiturik eman.
 
[[XV. mendemendea]]azz geroztik pintoreen margolaritza teknika kutunena [[olio]]a izan zen.
 
Teknika hori besteak baino hobeto egokitzen zen pintura kontzepzio berrietara eta argi-ilunen efektuetan, antzeko bi tonu leuntasunez elkartzeko aukera ematen zuen. Halaxe lortu zen margoen fusioa, pintoren gehienen nahia.
49. lerroa:
Tradizioak dioenez, [[Van Eyck]] anaiek asmatu zuten olio pintura. Kontuak kontu, XV. mendeko pintore flandriar horiek olio pintura erabiltzeko modu berria asmatu zuten. Izan ere, olioa lehendik ere erabiltzen zen pinturan, baina beste osagai batzuekin nahastuta, eta berniz babesgarri gisa, gainera. Olio egosia hura baino trinkotasun gutxiagoko disolbatzaile batekin (ura eta arrautza emultsio bat edo esentzia lurrinkor bat) elkartu ahal izatean lortu zen pintura mota horri etekin guztia ateratzea. Teknika berria eta tenperan zuten esperientzia baliatuta, Van Eyck anaiek margo geruza baten gainean hura erabat ezkutatu gabe beste bat zabaltzea lortu zuten, halako moduan ezen, optikaren efektuengatik, sekula ikusi gabeko tonuak lortu ziren.
 
Teknika berri hura berehala zabaldu zen. [[Leonardo da Vinci|Leonardok]]k, adibidez, [[sfumatoesfumatura|sfumatoa]]a asmatu zuen, olioa disolbatzailean nahastuta erabiliz. [[XVI. mendemendea|XVI. mendeko]]ko pintore veneziarrek, [[Tiziano]]k gehienbat, lausotuaren teknika asmatu zuten; gero, barrokoko maisuek hobetu zuten. Handik hara pintura kolorezko orban multzoa bihurtu zen, eta lausotasunek, gardentasunek eta margo geruzaren egiturak berak sortzen zituzten efektuen bidez orbanok forma zehatza hartzen zuten behatzailearen begian.
 
Baina olioak ere bazituen eragozpenak. Denbora igarotzean horitu egiten zen eta zenbaitetan, herdoilduta, obraren jatorrizko margoak eraldatzen zituen.
70. lerroa:
 
=== Pizkundekoak ===
Margolari klasikoen artean, [[Pizkundea|Berpizkunde]] garaian nabarmendu ziren [[Leonardo da Vinci]], [[Rafael|Raffaello]], [[Sandro Botticelli|Botticelli]], [[Michelangelo]] eta [[Albrecht Dürer|Albrecht Durer]] handiak, besteak beste.
 
=== Barrokoak ===
[[Barrokoa]]n bestela [[Rembrandt]], [[Peter Paul Rubens|Pieter Paul Rubens]] eta [[Diego Velázquez]] oso nabarmentzekoak dira.
 
=== Erromantikoak ===
[[ErromantizismoaErromantizismo]]nan azpimarratzekoak dira [[Eugène Delacroix]], [[Jean-François Millet]], [[Théodore Géricault]] eta [[Francisco Goya]], besteak beste.
 
=== Modernoak ===
84. lerroa:
{{sakontzeko|Margolaritza Euskal Herrian}}
 
[[Euskal artistakHerriko artisten zerrenda|Euskal artisten]] artean, [[Aurelio Arteta]], [[Jose Luis Zumeta]] eta [[Mentxu Gal|Menchu Gal]] dira aipagai, bereziki.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Labar artea|Labar-pintura]]
 
== Kanpo loturak ==