Richard Strauss: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Richard Strauss lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
[[1864]]ko [[ekainaren 11]]n jaio zen, [[Munich]]en. [[Franz Strauss]] izeneko tronpajole baten semea zen. Bere lehen [[olerki sinfoniko]]ek, Don Juan eta [[Till Eulenspiegelen barrabaskeria dibertigarrak]] arrakasta handia izan zuten, eta horrek, konposatzailea, gai heroikodun hiru olerki sinfoniko idaztera bultzatu zuen, genero honetako bere lanik ezagunenak direnak: [[On Kixote (musika)]], [[Horrela hitz egin zuen Zarathustrak]] eta [[Heroi bizitza bat]]. Hiru olerki sinfoniko hauek, [[1896]] eta [[1898]] bitartean idatzi zituen. Baina, genero honetan, berak onena zela uste zuen olerki sinfonikoa, [[1915]]. urtean idatzitako [[Alpeetako Sinfonia]] zen.
 
Programatikoak ez diren orkestrarentzako musikalanak, ez dira hain ugariak, baina hurrengo hauek nabarmen daitezke: "Metamorphosen", [[1944]]an idatzia, kordazko 24 instrumenturentzat, eta [[Ludwig van Beethoven|Beethovenen]]en hirugarren sinfonian agertzen den hil martxan oinarritua, Troparentzako bigarren kontzertua, [[1942]]. urtean idatzia eta, azkenik, oboearentzako kontzertua, 1.945. urtekoa. Azken lan honetan, [[Arrosaren zalduna]] lanean agertzen den estilo mozartarra berragertarazten du.
 
Garmisch-Partenkirchenen [[1936]]an ospatu ziren Neguko Olinpiar Jokoetako ereserkia ere, berak idatzi zuela nabarmendu behar da.
14. lerroa:
== Opera ==
 
[[XIX. mendea]]n, bere begiak operan jarri zituen. Opera arloan idatzitako lanak, oso ugariak dira Straussengan. Idatzitako lehen opera, [[Guntram]] izan zen, [[1894]]. urtekoa. Bigarrena, [[Feuersnot]], [[1901]]ekoa. Bi lehen opera hauek, hondamena izan ziren estreinatu zirenean. Arrakasta, baina, bere hirugarren operarekin heldu zitzaion. [[Salome]] izenburua zuen, eta [[1905]]. urtean idatzi zuen. New Yorkeko [[Metropolitan Opera]]n estreinatu zen, eta pasioz beterik erreakzionatu zuen jendeak. Kritika zorrotzak jaso zituen opera honek [[New York]]eko jendearen aldetik. Halere, beste toki batzuetan, sekulako arrakasta izan zuen, Garmisch-Partenkircheneko bere etxea erosteko lain diru lortzerainokoa. Bere laugarren opera, [[Elektra]] izenekoa, [[1909]]koa da. Opera hontan, lehenengo aldiz, [[Hugo von Hofmannsthal]]en laguntza izan zuen, beronek idatzi baitzuen operaren libretoa. Ordutik aurrera, askotan lan egingo zuten elkarrekin. [[1941]] arte jarraitu zuen operak idazten. Hala, Arrosaren Zalduna, [[1910]]. urtekoa, [[Ariadna Naxosen]], 1912koa, [[Itzalik gabeko emakumea]], [[1918]]koa, ''[[Intermezzo]]'', [[1923]]koa, ''[[Helena egiptoarra]]'', [[1927]]koa eta [[Arabella (opera)|Arabela]], [[1932]].ekoa, Hofmannsthalen laguntzarekin batera idatzi zituen. [[Emakume isila]], [[1934]]koa, Stefan Zweigen libretoaren arabera idatzi zuen eta [[Bakearen eguna]], [[1936]]koa eta [[Daphne]], [[1937]]koa, [[Joseph Gregor]] eta [[Stefan Zweig]]en artean idatzitako libretoaren arabera idatzi zituen. [[Clemens Krauss]] izan zen Straussek idatziriko azken bi operetako azkenaren libretista: [[1941]]. urtean idatzitako [[Capriccio]]rena. [[Danaeren maitasuna]]ren libretista, berriz, Joseph Gregor bakarrik izan zen. Opera hau [[1940]]koa da.
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
* [[Musika klasikoaklasiko]]a
 
[[Kategoria:Musika klasikoko musikagileak|S]]