Graziano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Gratianus lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:158 Gratianus.jpg|thumb|right|Graziano]]
''Graziano'', [[latin]]ez ''Flavius Gratianus Augustus'' ([[359]] - [[383]]ko [[abuztuaren 25]]), erromatar enperadorea izan zen 375 hil zen arte. [[Valentiniano I.a|Valentiniano I]].aren semea izan zen.
 
[[367]]ko [[abuztuaren 4]]an, aitak augusto titulua eman zion. [[375]]eko [[azaroaren 17]]an, [[Valentiniano I.a|Valentiniano I]].aren heriotzaren ostean, legioek haren beste seme bat aldarrikatu zuten enperadore, [[Valentiniano II.a]]ren izenpean.
 
Grazianok hautaketa hori onartu zuen. Galia probintzia bere esku utzita, [[Valentiniano II.a]]k Italia, Iliria eta Afrika probintziak zituen bere agindupean, ofizialki behintzat, zeren, benetako boterea Grazianok zeukan.
 
Ekialdean [[Valente]]k jarraitu zuen gobernuan. [[378]]ko [[abuztuaren 9]]an egundoko porrota izan zuen [[Valente]]k godoen kontra. Borrokan hil zenez, Grazianoren esku geratu zen ekialdeko erdia ere. Honek, ordea, uste zuen haren menpeko lurraldea zabalegia zela kontrolpean eduki ahal izateko. Hortaz, [[Teodosio I.a Handia|Teodosio I]] izendatu zuen ekialdeko enperadorea. Elkarrekin Balkanetako barbaroen aurka borrokatu zuten 382 arte.
 
Hastapenean adore handiko enperadorea bazen ere, poliki poliki gobernuko kontuak utzi eta postuak ematen zizkion plazerretan murgildu zen Graziano. Honela, Inperioa [[Merobaudes]] jeneral frankiarren eta Anbrosio Milango artzapezpikuaren esku geratu zen.