Victoria Eugenia Antzokia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
20. lerroa:
'''Victoria Eugenia Antzokia''' ([[gaztelania]]z ''Teatro Victoria Eugenia'') [[Donostia]]ko [[antzoki]] bat da, [[Urumea]] ibaiaren ertzean [[1912]]an irekia.
 
[[Donostiako Zinemaldia|Donostiako Zinemaldiko]] egoitza nagusia izan da, sortu zenetik [[1999]]an [[Kursaal jauregia|Kursaalera]]era igaro zen arte. [[2001]] eta [[2007]] artean zaharberritze lanak egin dituzte, [[eraikin]]a barne eta kanpoaldetik guztiz berrituz.
 
[[Donostiako musika hamabostaldia]]k ere hemen dauka egoitza nagusietariko bat.
27. lerroa:
 
=== Proiektua ===
[[XX. mendea]]n [[Donostia]]k garai oparoa bizi zuen, bere bainuetxe-hiri ospea hedatu eta [[euskaldunakeuskaldun|euskal]], [[espainiar]] nahiz [[europa]]r [[aristokrazia]] eta [[burgesia]]ren turismogune garrantzitsua bilakatu biatzen. [[1902]]an [[Donostiako Udala]]k hiriaren izaera aristokratiko edo burges hau berreindartu asmoz, Donostiako Sustapen Elkarte Anonimoa sortu zuen, erakunde honen berehalako helburu nagusia [[antzoki]]a eta luxuzko [[hotel]] bat eraikitzea izan zelarik.
 
SBi eraikin hauek kokatzeko hainbat leku aztertu ziren. Haietako bat [[Kontxako badia]] izan zen. Azkenik, gaur egun [[Antonio Okendo|Okendo lorategia]] dagoen kokalekua hautatu zen, Donostiako Udalak lursail hau bertan eraikiko zen antzokia 70 urte iragan ondoren bere udal jabetzera igarotzeko baldintzaz laga zuen.
 
=== Eraikuntza eta inaugurazioa ===
[[1909]]an, [[Maria Cristina hotela]] eta Victoria Eugenia antzokia batera eraiki ziren. Hotela [[Charles Mewes]] [[frantzia]]r arkitektoak diseinatu zuen eta proiektuaren gauzatzea [[Francisco Urkola]] [[euskaldunakeuskaldun|euskal]] arkitektoaren ardura izan zen. Urkolak aurretik [[Viena]] eta [[Paris]] hirietako azken antzokiak eraikitzeko eskarmentua bazuen. [[1912]]an bi eraikinak amaitu ziren. Antzokia hiriko sorkuntza artistikoaren katalizatzaile bikaian izan zen, eta [[Donostia]] hiria [[Euskal Herria]] nahiz [[Espainia|Espainiar Estatuko]] ''zirkuituko'' antzoki garrantzitsuenen artean kokatu zen.
 
== Eraikina ==
Victoria Eugenia antzokia [[neoerrenazentista]] eta [[neoplateresko]] estilokoa da, eta bere atari nagusia Argetinako Errepublikaren etorbidean kokatzen da. Denera 2.400 m²-ko azalera du. Aurrealdean [[euskaldunakeuskaldun|euskal]] musikarien soinen eskulturak ditu: [[Frantzisko Xabier Munibe|Frantzisko Xabier Munibe, Peñafloridako Kondea]], [[Juan Crisostomo Arriaga]], [[Hilarion Eslaba|Hilarion Eslava]], [[Julian Gaiarre]], [[Joaquin Gaztanbide]] eta [[Jose Juan Santesteban|Jose Juan Santesteban Iraola]]. Eraikinaren kanpoaldea Donostia hiriko eraikin askotan hain ohikoa den [[hareharri]]z egina dago.
 
Areto Nagusia [[Ignacio Ugarte]] artistaren frezkoez apaindutako [[ganga]] ikusgarriez estalia dago. [[2007]]an amaitu ziren zaharberritze lanen aurretik, antzokiaren edukia 1.250 eserlekutatokoa zen. Zaharberritze lan horien ondoren, edkiera 900 ikusletara murriztu zen, eserleku zabal eta erosogoak jarri eta ikuspegi txarragoa zutenak kendu baitziren.