Dashiell Hammett: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Dashiell hammett.jpg|thumb|Dashiell Hammett]]
'''Dashiell Hammett''' (Saint Mary, [[Maryland]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1894]] - [[New York]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1961]]) [[ingeles]]ezko idazlea izan zen. Hammett AEBetako polizia eleberri errealistaren, gerora "beltza" deitua izan den generoaren, sortzailea da. 1934an literatura egiteari utzi bazion ere, eragin nabarmena izan zuen XX. mendeko polizia gaietako eleberrigileengan. Hammettek bere garaiko gizartearen bortxakeria eta ustelkeria begirada zorrotzez islatzen jakin zuen, elkarrizketa zorrotz trebez osaturiko eleberrietan. [[MacarthismoMcCarthyismo|Macarthismoaren]]aren garaian kartzelara sartu zuten iritzi politiko aurrerakoiak zituela eta. Hammetten eleberri asko eraman izan dira zinemara; berak gidoiak ere egin zituen.
 
== Bizitza ==
13. lerroa:
1918an , Lehenengo Mundu gerraren azken urtean, sartu ziren gerran AEBak. Hammett alistatu egin zen. Urte horretan tuberkulosiak harrapatu eta, ondorioz, hurrengo urteetan oso osasun kaskarra izan zuen: sendatu eta berriro makaldu, behin eta berriro.
 
Garai honetan ezagutu zuen erizain bat: Josephine Dolan. Berarekin joan zen [[San FranciscoFrantzisko (Kalifornia)|San Franciscora]]ra bizitzera. Han jaio zen bere lehenengo alaba.
 
Bere detektibe lanetan segitu nahi zuen. Fatty Arbuckleren epaiketan lan egindakoa zela uste da. Baina 1922rako etsi egin zuen: tuberkulosiaren kontrako borroka ikaragarria zen eta, ordurako, neurrigabe edaten hasia zen.
39. lerroa:
 
=== Politika ===
Urte hauetan egoera politikoa pil-pilean zegoen: Espainian [[Gerra zibil|Gerra Zibila]], eta Alemanian [[nazismoanazionalsozialismo|nazismoaren]]ren goraldia. Horren aurrean bera antifaxisten alde jarri zen: Pinkertongo garaietatik bere ideologia ezker aldera lerratu zen.
 
1941ean, bera osasunez hobeto zegoela, AEBak [[Bigarren Mundu Gerra|II. Mundu GerraGerran]]n sartzerakoan, alistatu nahi izan zuen. Bada, hirugarrenean lortu zuen −dirudienez haren zalea zen harrerako medikua−. [[Aleutiarrak|Aleutiarretara]] bidali zuten. Bertan, beste zereginen artean egunkari bat plazaratu zuen. Hori ezin izango zuen bestela egin, hau da, armadan izan ez balitz: bizitza zibilean ordurako [[FBI]] atzetik baitzuen.
 
Gerra ostean, batetik, Mary alaba berarekin bizitzera joan zelako, eta, bestetik, alkoholarekin jarraitzen zuelako, Hellman uxatu zuen Hammettek. Azkenean, eta heriotzaren mehatxupean, utzi zion edateari, betirako. Hemendik aurrera, zintzotu eta idazten eta politikan aritu zen, eta Hellmanekin adiskidetu.
49. lerroa:
Handik atera eta Hazienda bila joan zitzaion diru eske, hainbat urtetan irabazitakoen zergak ez zituelako ondo pagatu: dena bahitu zioten. Lagun baten etxera bizitzera joan behar izan zuen [[New York]]en. Berriro azaldu behar izan zuen [[Joseph McCarthy|McCarthy senataria]]ren aurrera.
 
1961ean hil zen. ''[[The New York Times|New York Times]]''ek haren lanaren goraipamena egin zuen.
 
== Idazlanak ==
66. lerroa:
=== Euskaraz ===
* [[Gizon argala]] (''The thin man'') ([[1989]]). [[Elkar]] argitaletxea. Itzultzailea: [[Koro Navarro]].
* [[Uzta gorria]] (''Red Harvest'') ([[1996]]). [[Igela (argitaletxea)|Igela argitaletxea]]. Itzultzailea: [[Xabier Olarra]].
* [[Maltako belatza]] (''The Maltese Falcon'') ([[1997]]). Igela argitaletxea. Itzultzailea: Xabier Olarra.