Skálholt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
32. lerroa:
'''Skálholt''' ([[antzinako eskandinaviera|antzinako islandieraz]] ''Skálaholt'') [[Islandia]] hegoaldeko toki historikoa da, [[Hvítá]] ibaiaren gainean kokatuta. [[Bláskógabyggð]] udalerriaren barnean dago.
 
Skálholt izeneko herria, nahiko handia den eliza batez eta etxe gutxi batzuz baino ez dago osatua. Baina, herrialdearen historiarentzat oso garrantzitsua izan da. [[Erdi AroAroa|Erdi Arotik]]tik [[1785]] arte, [[Hólar]]rekin batera, Islandiako bi [[gotzaindegi]]etako bat izan zen, aldi berean, gune kultural eta politiko ere bihurtuz. Herrialdeko lehen eskola Skálholten sortu zen. Eta, [[1550]]ean, azken gotzain katolikoa, [[Jón Arason]], Hólarrekoa, bertan exekutatua izan zen, bere bi semeekin batera.
 
Bere elizaren tamainak, ez ohikoa dirudi Islandiako elizen tamaina estandarrarekin alderatuz gero. Izan ere, [[1956]] eta [[1963]] bitartean eraikitako elizaren luzera 30 metrokoa da. Baina bere aurreko eliza asko, askoz luzeagoak izan ziren, batzuk, 50 metroko luzera ere izan zutelarik. Beste herrialde eskandinaviar batzuk ere lagundu dute eliza honetako egungo barnera iritsi arte.