Agaricomycetes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Agaricomycetes lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
{{taxotaula automatikoa
| image = Agaricales.jpg
| image caption = ''[[Kuleto faltsu|Amanita muscaria]]'' ([[Agaricales]])
| taxon = Agaricomycetes
| authority = Dowell, 2001
30. lerroa:
'''Agaricomycetes''' [[klase (biologia)|klaseak]] [[perretxiko]] izenarekin ezagutzen diren espezie gehienak barne hartzen ditu, baina horiez gain '''Gasteromycetes''' eta '''Homobasidiomycetes''' taxon zaharretako espezie asko ere biltzen ditu. Talde honetako 16.000 espezie deskribatu dira (orain arte deskribatu diren basidiomizetoen %53). [[Taxon]] honetan Hibbett eta Thorn-ek<ref>Hibbett, D.S. & R.G. Thorn,''The Mycota, Vol. VII. Part B., Systematics and Evolution''. Berlin: Springer-Verlag. 121-168</ref> definitu zuten '''Homobasidiomycetes''' taldeko espezie guztiak daude, gehi [[Auriculariales]] eta [[Sebacinales]] taldeak<ref>Hibbett, D.S., et al. (Mar 2007). "A higher level phylogenetic classification of the Fungi". ''Mycol. Res.'' '''111''' (5): 509-547</ref>.
 
Agaricomycets taldearen hasierako sailkapenetarako irizpide nagusitzat perretxikoaren ([[esporokarpo|fruitu-gorputzgorputzaren]]aren) morfologia erabili bazen ere, orain ez da horrela egiten. Esaterako, ''Gasteromycetes'' ([[astaputzotsoputz|astaputzak]]ak) eta ''Agaricomycetes'' (beste perretxikoak) taldeen arteko bereizketa jadanik ez da naturaltzat ematen: itxura batean, zenbait astaputz-espeziek modu independentean eboluzionatu dute. Haatik, onddoen gida askok oraindik ere astaputz guztiak talde berean eta gainerako perretxikoetatik aparte sailkatzen dituzte, sailkapen zaharra egokia baita fruitu-gorputzak kategorizatzeko. Era berean, sailkapen modernoek [[Lycoperdales]] ordena zaharkitua zatitu eta zati bakoitza [[Agaricales]] eta [[Phallales]] ordenetan, hurrenez hurren, sartu dituzte.
 
Klase honetako kide guztiek [[basidiokarpo]]ak eratzen dituzte, batzuk oso txikiak eta beste batzuk erraldoiak, metro bateko tamaina eta 130 kg-ko pisua edukitzera irits daitezkeenak. Bestalde, talde honetakoa da Lurreko organismo bizidunik handiena eta zaharrena omen dena: ''[[Armillaria gallica]]'' espeziearen [[mizelio]] batek 150.000 metro koadroko hedadura, 10.000 kg-ko pisua eta 1.500 urteko adina duela kalkulatu da.