Kolesterol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Cholesterol.svg|thumb|right|280px|Kolesterolaren egitura kimikoa.]]
 
'''Kolesterola''' gorputz-ehunetan eta [[odol-plasma]]n dagoen [[esterol]]a ([[lipido]]a) da. Batez ere, gibel, bizkarezur-muin, [[pankrea|are]] eta [[garun]]ean dago. Giza-gorputzaren funtzionamendurako ezinbestekoa, hainbat egitura eta organoetan hainbat funtzio betetzen ditu. Horien artean nerbio-zuntzen [[mielina]]zko bandena eta [[hormona]]k ekoizteko oinarrizkoak dira.
 
== Ezaugarri kimikoak ==
15. lerroa:
* Kolesterol '''endogenoa''': kolesterolik gabeko gantzen bidez gorputzetan sortzen dena (norberaren ehunek sortua). [[Gibel]]a da kolesterol endogenoa sortzen duen organoa. Kolesterol endogenoaren zati bat behazun-azido bihurtzen du gibelak. Azido horiek ahalbidetzen dute hesteetako xurgapena eta koipeen digestioa. Kolesterol horrek badu esku-hartzerik [[D bitamina]]ren sintesian, eta gorputzaren hormona esteroideen bultzatzailea da. [[Kortisona]] eta [[aldosterona]]ren sintesian esku hartzen du, baita [[giltzurrun]] gaineko guruinetako androgenoenetan ere, testosteronaren sintesian barrabiletan, estrogeno eta progesteronarenean obulutegietan. Esterifikatua badago, ez da uretan disolbatzen (hidrofoboa da), aitzitik, oliotan bakarrik disolbatzen da. Bestalde, kolesterol esterifikatua ezin da organo batetik bestera ibili molekula konplexuagoetan, lipoproteinetan, izan ezik. Era askotako [[lipoproteina]]k daude: VLDL eta LDL (dentsitate txikikoak eta tamaina handikoak) eta HDL (tamaina txikikoak eta dentsitate handikoak).
 
* Kolesterol '''exogenoa''': jakiek berez duten kolesterola da. [[Heste]]etatik [[odol]]era pasatzen da. [[Animalia|Animali]] jatorriko [[elikagaijanari|elikagaietan]]etan dago gehienbat; arrautzaren gorringo, gibel, esneki (gurina, gazta), garun, hestebete eta haragi gorrian.
 
== Funtzioak ==