Bastidako judu hilerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
{{Koord|43.4284|N|1.254242|W|display=title}}
[[Fitxategi:Cimetière_juif_de_La_Bastide_Clairence.jpg|right|300px|thumb|Hilerriko sarrera.]]
'''Bastidako judu hilerria''' [[Bastida (Nafarroa Beherea)|Bastidako]] ([[Nafarroa Beherea]]) [[hilerri]] bat da, elizaren hego-ekialdean, hilerri kristauaren ondoan dagoena. Herrian egon ziren [[Espainia]] eta batez ere, [[Portugal]]go [[judu]] [[sefardi]]en hilerria izan zen, inguruko lurraldeetan eta agian, Frantzia osoan, jarritako lehena. Bertako hilobirik zaharrena 1620koa da, eta berriena, [[1785]]ekoa. [[Bidaxuneko judu hilerria|Bidaxunekoaren]] antzera, [[AgramondarAgaramontar|Agramont jaunak]] emandako baimenarekin eraiki zen.
 
Hasieran, itxuraz konbertitu ziren baina euren erlijioan ezkutuan aritzen zuten juduen hilerria izan zen, eta 1659an bihurtu zen juduen hilerri (orduan hasi ziren izen juduak agertzen hilobietan). [[XVIII. mendemendea|XVIII. mendetik]]tik aurrera, judu komunitatearen garrantzia gainbehera hasi zen, herriaren gainbeherarekin batera. [[FrantziarFrantziako Iraultza|Frantziar Iraultzaren]]ren garaian 6 judu besterik ez zen geratzen hirian. Utzita egon zen denbora askoan eta [[nazinazionalsozialismo|naziek]]ek [[1941]]ean hilerria profanatu egin zuten. 1962 eta 1964. urteen artean Gerard Nahon-ek hilerrian zeuden 62 hilobiak ikertu zituen. Horietatik hamazortzitan data egutegi hebraikoan dago idatzita.<ref>{{fr}} [http://www.flickr.com/photos/10699036@N08/2421014827/sizes/l/in/photostream/ Hilerriko informazio panela]</ref>
 
1988ko otsailaren 1ean monumentu historiko izendatu zuten eta gaur egun, edonork bisita dezake eta [[Baiona]]ko judu kontsistorioak kudeatzen du.