Ehun Urteetako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link GA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
24. lerroa:
 
== Gerrako kanpainak ==
[[Ingalaterrako normandiar konkista|Normandoek 1066an Ingalaterra beretzeak]] izan zuen ondorioetako bat izan zen Frantziako erregearen basailuetako bat aldi berean izatea Frantziako erregearen basailu eta bere erresumako errege; egoera horrek arazoak sortu behar zituen nahitaez, eta hala gertatu zen hurrengo urteetan. XII. mendean egoera hura korapilatu egin zen, Anjou eta Maineko konderriak eta [[Akitaniako dukerria]]k orobat geratu ziren Ingalaterrako errege etxeari ([[Plantagenet|Plantagênet]]) lotuta. Ingelesen arriskua saihesteko Frantziako erregeek egin zituzten ekintzak XIII. mendean zehar eman zituzten fruituak: [[Normandia]], [[Anjou]], [[Maine (eskualde historikoa)|Maine]] eta Akitaniako zati bat berreskuratu zuten. Hala ere, [[Guiena]]k ingeles erregeen mende jarraitu zuen. Frantziako erregeak Guienan zuen aginpide izenezkoak dukerri hartako auzietan tarteko egoteko aukera ematen zion; ingeles agintariek, jakina, ez zuten onartu Frantziako erregea tartean sartze hura. Gaskoiek leial jarraitzen zuten Ingalaterrako erregeekiko, Ingalaterraren eta Guienako dukerriaren arteko lotura ekonomikoek leialtasun hori indartzen zutela: Guienako eskualdea [[ardo]]a ekoiztera zegoen emana, eta ardo hura Ingalaterrara esportatzen zen gehienbat. Frantziako erregeak 1294an eta 1323an saiatu ziren dukerri hura bahitzen, baina bietan ingeles erregeek berehala berreskuratu zuten. Urte haietan beste gertaera batek ingelesen eta frantsesen arteko harremanak gaizkoatu zituen, Frantziako tronurako ondorengotzak, alegia.
 
[[Luis XI.a FrantziakoaNafarroakoa|Luis X.a]] eta [[JoanJoanes I.a FrantziakoaNafarroakoa|Joan I.a]] hil ondoren, 1316an, Luisen anaia batek agintaritza hartu eta tronura igo zen [[Filipe VII.a FrantziakoaNafarroakoa|Filipe V.a]] gisa, [[Lege Salikoa]]ren bitartez [[Joana II.a Nafarroakoa|haren iloba Joana]] bazterturik. Filipe V.a eta haren oinordekoa [[Karlos IVI.a FrantziakoaNafarroakoa|Karlos IV.a]] semerik izan gabe hil ziren, eta 1328an ondorengotzak arazoak sortu zituen berriz ere. Hiru erregegai zeuden: Joana (1316 tronutik baztertua), [[Eduardo III.a Ingalaterrakoa]], eta [[Filipe VI.a Frantziakoa|Filipe, Valoisko kondea]]. Filipek Frantziako tronua beretu zuen, baina nafarrek (haien erregea Frantziako erregea baitzen 1285az geroztik) Joana aukeratu zuten erregina, Eduardo III.a bazterturik (adin txikikoa baitzen). 1329an Ingalaterrako erregeak Guienarekiko leialtasun zina berretsi zuen; 1330ean Ingalaterra mendean hartzeak eta eskoziarrak garaitu izanak indar handia eman zion. Gaskoien arazoa ez konpondu izanak gerrara eraman zituen bi erreinuak. 1336an Eduardo III.ak debekatu egin zuen artilea [[Flandria]]ko ehundegietara esportatzea (Flandria Frantziaren basailua zen), eta horrek liskarrak sorrarazi zituen Flandrian. Frantziak berehala erantzun zion erabaki horri, 1337ko maiatzean Frantziak Guiena bahitu zuen. Urte hartako urrian, Ingalaterrako erregeak Frantziako erreinua erreibindikatu zuen.
=== Ingelesen erasoaldia Eduardo III.aren agintepean (1337-1360) ===
44. lerroa:
Estrategia horrek erasoan datorren gudarostea zabaldi batean aurrez aurre gudukatuz gelditzen saiatzera behartzen du etsaia, eta era horretako borroketan aurreko hamarraldian [[Eskoziako Bigarren Independentzia Gerra|Eskoziarekin egin zuten gerran]] landu zituzten taktikak baliatzen zituzten ingelesek.
 
Erdi Aroko gerragintza harresitutako hirien kontrako kostu handiko setio luzeetan zetzan. Eduardo III.aren armadak Filipe VI.a ([[1350]]ean hila) eta haren seme [[Frantziako JoanJoanes II.a Frantziakoa|Joan II.a]] (1350-64) defentsan aritzera behartu bazituen ere, Ingalaterraren menpeko lurraldeak hedatzea oso motela izan zen.
 
1346an Eduardo III.ak {{lang|fr|''chevauchée''}} horietako bat jo zuen Frantziako iparraldean, [[Cotentin]]go penintsulatik Calaiseraino: Caengo hiriari [[Caengo gudua (1346)|eraso zioten]], frantses gudaroste gizonez askoz ugariagoari sekulako hondamena egin zitzaion [[Crécyko gudua|Creçyn]] eta [[Calaisko setioa|Calais setioan]] jarri zuten, harik eta 1347ko abuztuan errenditu zen arte. Gudaldi harekin ingelesek garaipen aldi bat hasi zuten: urte hartan bertan Aiguilloneko setioa altxa zuten, [[David II.a Eskoziakoa|Eskoziako David erregea]] (Frantziaren borroka kidea) garaitu eta preso hartu zuten [[Neville's Crossko gudua|Neville's Crossen]], eta Karlos Bloiskoari [[La Roche-Derriengo gudua|La Roche-Derrienen]] (Bretainian) 1347an.
60. lerroa:
Frantsesak nagusitu ziren orduan estrategiaren aldetik, du Guesclin buru zutela, aintzat hartuak eta zuzenduak baitzituzten aurreko gerra aldian jasan behar izan zituzten hondamenen arrazoiak eta akatsak. Ez zieten jaramonik egin ingelesek abian jarritako {{lang|fr|''chevauchée''}}ei, haiekin borrokatzetik begiratu ziren, eta gotorlekuak setio bidez edo azpikeriaz mendean hartzen egin zituzten ahalegin guztiak. Hala, 1369, 1373 eta 1380ko {{lang|fr|''chevauchée''}} handien bidez ingelesek ezer ez baitzuten lortu, Akitanian mendean hartuak zituzten lekuak frantsesen esku erori ziren pixkanaka-pixkanaka.
 
1380tik aurrera, bi herrialdeetan boterea lortzeko barne-borrokak egon ziren, eta bien arteko gerrak segurtasun gabeko bakeari eman zion bidea. Flandriaren gaineko menpea estrategiako pauso nagusia bilakatu zen. Ingalaterran Eduardo III.aren bilobak, [[Ingalaterrako Rikardo II.a Ingalaterrakoa|Rikardo II.a]] eta [[Ingalaterrako Henrike IV.a Ingalaterrakoa|Henrike IV.a]] poterarengatik borrokatu ziren. Frantzian, Karlos V.ak zoroaldiak nozitu behar izan zituen, gobernatzeko gai ez zela. Haren izenean gobernatu nahian, anaiak elkarren kontrako borrokan sartu ziren.
 
Frantsesek flandiarren beste matxinada bat zapaldu behar izan zuten, [[Roosebekeko gudua|Roosebeken]] (1382), baina aldi hartako ezaugarri garrantzitsuena 1384tik aurrera tregoak aldian aldiro berrestea izan zen, bi erresuma horien barnean aristokraten arteko ezinikusiek sortu zituzten borroken eraginez.
 
Hori zela eta, Frantzian gerra zibila piztu zen [[Armagnacarren alderdia|Armagnac]] eta [[Borgoinarren alderdia|Borgoinar]] taldeen artean. [[Henrike V.a Ingalaterrakoa|Ingalaterrako Henrike V.ak]], frantziarren desadostasunaz baliatuta, Ingalaterrako aldarrikapenei berriro ekin zien. Armagnacarrek Frantziako erregea hildakoan, Filipegan, honen semearengan aliatua aurkitu zuen Ingalaterrak.
 
=== Lancastertarren uhina (1411-1428) ===
 
1415ean ingelesak indar handiz itzuli ziren kontinentera; [[Harfleur]] Normandiako portua hartu ondoren, Henrike V.ak {{lang|fr|''chevauchée''}} bat abiarazi zuen Calaiseraino, eta ospe handiko garaipen bat iritsi zuen [[Agincourteko gudua|Azincourten]] (1415) askoz gizon gehiago zituen frantses gudarostearen kontra. Handik bi urtera estrategia berri batekin itzuli zen Frantziara: lurralde hura oso-osorik menderatzea, gotorlekuak eta guzti. Frantsesek Azincourt galdu izanari eta frantsesen alderdi barneko tirabirei esker, ingelesek uhin baten gisa egin zuten aurrera Normandian, [[IleÎle-de-France|Ile-de-Francen]]n eta [[Pikardia]]n barrena. [[Joan I.a Borgoinakoa|Borgoinako duke Joan]] hil zutenean, haren seme [[Filipe III.a Borgoinakoa|Filipek]] ingelesen alde jokatu zuen 1419an. Itun hari esker, Henrike V.ak frantses errege [[Karlos VI.a Frantziakoa|Karlos VI.ak]] [[Troyesko hitzarmena]] sina zezala lortu zuen (1420), horren arabera bere seme [[Karlos VII.a Frantziakoa|Karlos]] ondoregabetzen zuela eta bere alaba [[Katalina Valoiskoa (1401-1437)|Katalina]] Henrikerekin ezkontzen, biak oinordeko izendaturik. Karlos ondoretzaz gabetuak borrokan jarraitu zuen frantsesen gidari, eta Henrike V.a eta Karlos VI.a berehala hil ziren, 1422an, oinordeko gisa ume bat utzirik, [[Henrike VI.a Frantziakoa|Henrike VI.a]].
 
Erregearen ordez Bedfordeko duke [[Joan Lancasterkoa|Joan]] ari izan zen, errege zenduaren anaia; [[Cravanteko gudua|Cravanten]] (1423) eta [[Verneuilgo gudua|Verneuilen]] (1424) garaitu zituen frantsesak.
83. lerroa:
 
== Ondorioak ==
Henrike VI.a gaixorik zegoenez, Ingalaterra [[Joan Beauforteko (Somerseteko I.a dukea)|Somerseteko]] eta [[Rikardo Plantagenêt (Yorkeko III.a dukea)|York]] dukeen eskuetan geratu zen. Hauek etsai porrokatuak ziren, ideologiak baztertuak ([[Humfredo Gloucesterkoa (Gloucesterko I. dukea)|Gloucesterkoa]] preso zegoen). Bere helburu pertsonalek bultzaturik, ez zuten bakea finkatu. [[Gerra zibil]] bat hasi zuten berriz, [[Bi Arrosen Gerra|Arrosen Gerra]] izenekoa.
 
Frantzian, ostera, [[Luis XI.a Frantziakoa|Luis XI.ak]], Karlos VII.aren semeak, monarkia eta [[absolutismomonarkia absolutu|absolutismoa]]a oinarritu zituen.<ref>{{erreferentzia|abizena= Rit |izena= Nosotro |url= http://www.hyperhistory.net/apwh/essays/comp/cw07war100kings.htm |izenburua= The Effects of the Hundred Years War}}</ref> Konkista handiak (Borgoina, Akitania edo Pikardia) lortu ondoren, [[Valois leinua]] itzuli zen, [[kapeto leinua|kapetiarrei]] gertatu zitzaien moduan.
 
Eroria, politikagintzaren ikuspegitik, [[feudalismo]]arena ere bazen, hurrengo mendean agertuko ziren estatu nazionalen sorrera. Historialariek Ehun Urteko Gerra mugarritzat jotzen dute [[Europa]]ko nazionaltasunaren garapenean. Ingalaterrak, garaipen eta porroten ostean, Europan eskua sartzeko tentazioari uko egin zion urte luzez, eta horko erregeek barneko garapena zuten helburu.