Guarani (etnia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
- 2 categories; ± 5 categories using HotCat
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
[[Tupi]] jatorrizko [[amerindiar]]ren nazio bat dira guaraniak. Tupi-guarani hizkuntzaz mintzatzen dira.
 
[[Amerikaren aurkikuntza|Ameriketako konkista]] aurretik Atlantikoko kostaldearen eta Parana, Uruguai eta Paraguai ibaien arteko lurraldeetan bizi ziren; gaur egun, kristautu gabeko talde bakartuak geratzen dira Paraguain eta Brasilen. Guaraniak Paraguaiko biztanleen % 65 dira. [[Guaraniera]] ofiziala da Paraguai osoan eta [[Argentina]]ko probintzia batean, [[Corrientesko probintzia|Corrientesen]] hain zuzen ere.
 
Antzinako guaraniak basoetako argiuneak lantzen zituzten, eta fruitu biltzaileak, [[ehiza|ehiztariak]] eta [[arrantza]]leak ziren. Komunitate bakoitzak buruzagi bat eta horren aholkulari zen zahar taldea izaten zuen; [[animismo|animistak]] ziren eta [[xaman]]a zen jainkoekiko bitartekari lana egiten zuena. Gerretan preso hartutakoak jan egiten zituzten.
 
Konkistaren ondoren, ''encomienda'' delako sistemaren bidez esklabo hartu zituzten bertakoak; hala ere, Parana goiko aldeko eta Uruguai ibaiaren arroko leinuak [[jesuitajesusen Konpainia|jesuiten]] erredukzio babestokietan geratu ziren; herrigune horietan elkarlanean aritzen ziren, eta bizi baldintzak onak ziren. Eraso asko jasan arren erredukzio guneek aurrera egin zuten harik eta jesuitak Ameriketatik kanporatu zituzten arte.
 
== Erreferentziak ==