Lisabö: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
| musika mota = [[emocore]]
[[noise]]
| urteak = [[1998]] -
| diskoetxeak = [[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]], Acuarela, [[Metak]]
| webgunea =
| taldekideak = Karlos Osinaga
Iban
Eneko Aranzasti
Aida
Ionyu
| lehenagoko taldekideak = Imanol
Javi Manterola

'''Lisabö''' [[Irun]]go ([[Gipuzkoa]]) musika talde bat da. [[1998]]an sortu zenean ez zuten diskak grabatzeko asmoa eta denborapasa bezala jotzen zuten. [[Dut]] taldeko [[Galder Izaguirre]]ren laguntzarekin kontzertuak ematen hasi ziren eta [[1999]] urtearen hasieran [[demo]] bat grabatu zuten. [[Esan Ozenki Records|Esan Ozenkirekin]]rekin sinatu ondoren [[Ezarian]] arrakastatsua argitaratu zuten. Beste 2 [[LP]] eta [[Extended play|EP]] bat argitaratu dute.

== Taldea ==
22. lerroa:
1998. urtearen hasieran sortu zen Lisabö, eta urte bereko uztailean eman zuen lehen kontzertua, Kataluniako Aina taldearekin. Hasiera hartan, Karlos Osinaga (baxua eta ahotsa; Zorrotz eta [[Kashbad]] taldeetan aritutakoa), Imanol Oiarzabal (gitarra eta ahotsa; Zorrotz eta Illusions taldeetako kide ohia), Javi Manterola (gitarra eta ahotsa) eta Ivan Zabalegi (bateria; Donut taldean ibilitakoa) ziren taldeko kideak. Hurrengo urtean beren lehen maketa grabatu zuten, eta taldea bera arduratu zen grabazioaz, diseinuaz eta banaketaz. Handik gutxira, Imanol Oiarzabalek taldea utzi zuen, eta hirukote moduan jarraitu zuten. 1999ko urrian, Fugazi taldeak Bergarako (Gipuzkoa) Jam aretoan eskaini zuen kontzertua hasteko aukera izan zuten, eta taldekideentzat une hunkigarrienetako bat izan zen hura. Aurrerago, Portobello Bones eta Sleepers taldeekin ere aritu ziren zuzenean, baina taldea ez zen erabat finkatu Aida Torres bateria jotzailearekin laukotea osatu arte. Bi bateriarekin jotzeko ideia modu naturalean sortu zen, entsegu lokalean bi bateria zeudela aprobetxatuz probatzen hasi baitziren.

[[Fermin Muguruza]]ren bitartez, [[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]] diskoetxeak lehen diskoa grabatzea proposatu zien. [[Ezarian]] (Esan Ozenki, 2000) Fugazi, Shellac eta Slint taldeen eraginpean osaturiko lana izan zen, diseinu erakargarriz aurkeztua. Taldearen ezaugarri garrantzitsuenetakoa agerian gelditzen da disko horretan: tentsio eta intentsitatez gainezka dauden kantuak sortzeko gaitasuna, Karlos Osinagak erraietatik abesteko duen erak areagotua. Bi bateriek soinu berezia eta zuzenekoetan presentzia izugarria ematen diote taldeari, talde gisa konpenetrazioa handituz. Diskoak oso harrera ona izan zuen zenbait musika aldizkaritan (Mondosonoro, Rockdelux), urte hartan Espainiako Estatuan kaleratutako onenen artean aukeratu baitzuten. Halaber, Anari, Lisabö eta Dut taldeek egindako bira urteko onena izan zen, azken aldizkari horren arabera

Bi urte geroago, [[Egun bat nonahi]] (Acuarela, 2002) kaleratu zuten, hiru abestiz osaturiko EPa. Taldea Aida Torresek, Karlos Osinagak, Maite Arroitajauregik (biolontxeloa), Ivan Zabalegik, Martxel Mariskalek ([[Beti Mugan]] taldean aritutakoa, eta hitzen egilea) eta Javi Manterolak osatu zuten. Donostiako Plaza jaialdiaren enkarguz prestatutako ikuskizun baterako sortutako musikaren zati bat jaso zuen taldeak lan horretan. Handik gutxira, Javi Manterolak taldea utzi zuen, eta [[Amodio]] izeneko proiektua sortu zuen, Aurelien Rotoreau belgikarrarekin batera. Gitarrak eta sanplerrak erabiliz, ia guztiz instrumentala zen disko bat grabatu zuten, Amodio Vol. 1 ([[Metak]]-Pil Pil Sessions, 2004).
45. lerroa:
=== Albumak ===
* Berak Ekoztua ([[1999]]).
* [[Ezarian]] ([[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]], [[2000]]). CD.
* [[Izkiriaturik Aurkitu Ditudan Gurak]] ([[Metak]], [[2005]])
* [[Ezlekuak]] ([[Bidehuts]], [[2007]]). CD eta LP