Adolfo Guiard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-euskal margolari +euskal herritar margolari)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
11. lerroa:
| heriotza herrialdea = {{Bandera|Bizkaia}}
}}
'''Adolfo Guiard Larrauri''' ([[Bilbo]], [[1860]]ko [[abuztuaren 10]]a - ''ibidem'', [[1916]]ko [[martxoaren 8]]a) [[euskal Herria|euskal herritar]] [[margolaritza|margolari]] [[inpresionismo|inpresionista]] izan zen<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee57294|izenburua= Adolfo Guiard y Larrauri |egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]}}</ref>.
 
[[Antonio Lekuona]]rekin hasi ondoren, hasieran [[Bartzelona]]ra eta [[1878]]an [[Paris]]era joan zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Algo sobre Adolfo Guiard. Viñetas bilbaínas |izena= Alejandro |abizena= de la Sota Aburto |urtea= [[1952]]}}</ref>. [[1886]]an jaioterrira itzuli eta bertan lan egin zuen. Inpresionismoaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian, nahiz eta bere lanetan kolorea baino marrazkia, irudia eta gauzen ingurua nabarmentzen ziren.
20. lerroa:
Adolfo Guiard Larrauri, 1860ko apirilaren 10ean Bilbon jaio zen artista inpresionista izan zen. Bere gurasoak, Alphonse Guiard argazkilari frantsesa eta Juliana Larrauri izan ziren eta 11 neba-arreba izan zituen. Familia aberatsa izan ez bazen ere, maila ekonomiko ona zutela esan daiteke Guiardrek izango duen ikasketa prozesurako oso lagungarri izango dena. Hala ere, zailtasun ekonomikoak ere igaro zituzten batez ere 1865-1867 urteen artean aitaren argazkigintza estudioa erre zenean eta 1874ko Karlisten bonbardaketen ondorioz.
 
Artearekiko lehenengo hurbilketa, [[:es:Nicolás_de_Viar_y_Egusquiza|Nikolás Viar Egusquiza]]ren amari esker egin omen zituen, familiako laguna izan zena. Euskal idazle eta nazionalista honen arabera “nire amak oparitu zion Guiardi bere lehenengo akuarela kutxa. Hauekin, bi marina egin zituen nire amari oparitu zizkionak”. Hala ere, ziurtasunez dakiguna, arterako ibilbidea [[:eu:Antonio Lekuona|Antonio Lecuonaren]] estudioan hasi zuela da, [[:eu:Francisco Durrio|Paco Durrio]], [[Miguel Unamuno]] eta [[Anselmo Ginea|Anselmo Guinea]]<nowiki/>rekin batera.
 
16 urterekin, Bartzelonara alde egin zuen bere ikasketekin jarraitzeko. Zenbait datuen arabera aitaren aldeko aitonak bertan jaioa omen zen eta horrek artista erakarri zuela uste da, Erromara edo Madrilera ikastera joateak oso garestia izateaz gain bekarik edo mezenasik izan gabe. [[Manuel Losada]]<nowiki/>k esandakoaren arabera, Martin Alsina izan zuen irakasle hirian egon zen bitartean.
26. lerroa:
1878an, Parisera abiatuko da artista. Bidai hau, berebiziko garrantzia izan zuen artistaren garapenerako. Paris, momentu honetan Erromaren lekua hartzen hari da artean erdigune moduan. Elementu piktoriko berrien bila abiatu zen eta bertan ikasi eta barneratuko ditu garatzen hari den joera berria: inpresionismoa. [[Colaressi]]<nowiki/>ren akademian ikasi zuen eta Pierre-Paul Leon Glaize izan zuen tutore. Honen ustez, Guiard etorkizun oparoa izan zuen, “margotzeko jaioa” baitzen.
 
Gainera, garaiko artistekin harreman estua izan zuen Parisen egon zen bitartean, hala nola [[Claude Monet|Monet]], [[:eu:Frédéric Bazille|Bazille]] eta [[:eu:Edgar Degas|Degas]] bezalako artistekin. Azkeneko hau, eragin handia izan zuen artistaren obran.
 
1885-1886 inguruan Bilbora itzuli egin zen. Bertan Nicoár Viar, Oscar Rochelt eta Alvaro Alcalá Galianoren irakasle izan zen, eragin handia izanik, batez ere, azkenengoaren pinturan. Beste bi ikasleak, batez ere Viar, ideia politiko nazionalistengana hurbildu zuten Guiard, “Euskalerria” elkartean sartuz. Elkartea 1891ean banatu egin zenean garatu zuen Guiardek nazionalista sakonagoa, foruen defendatzaile sutsua izan baitzen. Garai honetan ezagutuko du [[Sabin Arana|Sabino Arana]] eta bere ideologiarenganako hurbilketa bat izango du, naiz eta gero liberalismoaren babesle izango denez nazionalismotik aldendu egingo den.
 
1887an Bilboko Sozietateak hiru mihise agindu zizkion (iruzkinen atalean gehiago hitz egingo dugu hauetaz). Honen ostean, Bakiora joango da eta orduan hasiko da benetan inpresionismoa lantzen kritika zorrotzak jasoz estilo erabat berria baitzen lurralde honetan. Kritika zorrotzenak D. Antonio Truebaren aldetik etorri ziren “El Noticiero Bilbaino” egunkarian. “El aldeano” koadro inpresionista kritikatu zuen estilo horrek, lantzen zuten artista eta inguruko intelektualez gain besteak ez zutelako ulertuko eta erabat estilo desatsegina bezala deskribatu zuen. Halaber, Unamuno bezalako artisten oniritzia ere jaso zuen. Aipagarria da ere urte hauetan izan zirela ere bere bakarkako lehenengo erakusketak Bilbon, 1887. Urtean Bilboko Sozietatean eta “Au monde elegant” eraikinean 1888an, baita ere oso kritikatuak.
46. lerroa:
Bilbora heldu eta berehala, ospea hartzen hasi zen eta 1887an, Sociedad Bilbainak hiru koadro eskatu zizkion. Cluba modernizatu nahi izan zuen momentu horretan presidente zen Ayarragarayk, eta horretako hiru margolan egin zituen artistak: ''La ría de Axpe'', ''En la terraza'' eta ''Cazadores en ''la Estación del Norte''. Hauetan, artistak bilboko egunereko gauzak islatzen ''saiatu zen, hala nola, zamaontziak itsasadarrean zehar, pertsonak hondartza ondoko kafetegietan, trenak, garai industrial horren kea… sortzen hari den burgesia bilbotarraren islapena egin zuen (hauek asialdiko ekintzak: ehiza, kirolak…) eta gizarte bilbotarraren errepresentazioa orokorrean.
 
Guiarden lan bikainena eta ezagunena, ''La niña del clavel'' edo ''Suburbio'' izenekoa da. [[Édouard Manet|Manet]] eta Degasen eragin nabarmena duen obra da eta koloreen erabilera guztiz delikatuan zuen maisutasunaren erakusgarri dena. Izan ere, koloreen fintasuna eta aberastasuna nabarmentzen da beti Guiarden pinturan.  Gama monokromatiko urdina da nagusi koadroan, neskak ahoan duen krabelin gorriak hausten duena.
 
Horrez gain, aire librean margotzeko joera erakutsi zuen, naturatik gertu. Horregatik, Bakiora joango da bizitzera, landa eremuko bizimodua duen herria. Bertan, pintura berri bat egingo du, non paisaia bigarren plano batean mantenduko du orain arte bezala eta arreta berezia eskeiniko dio bertako pertsonei eta bere bizimodu eta landa eremuan egiten duten lanari. Hemen, berdea izango da kolore esanguratsuena, eta apurka-apurka urdinak eta grisak ere protagonismoa eskuratzen joango dira.
52. lerroa:
Beste obra nagusi batzuk,'' La siega'' (1887),  ''La promesa'' (1877) eta  ''El ''grumete'' izan ziren eta beste koadro asko ez zituen bukatu. Nolanahi ere, ''Guiardek, bere paristar lankideek bezala, artea izan zuen beti gogoan, ez akademia edo sariak eta oro har, ez zituen koadro handiak egiten.
 
Bestalde, dekorazioko pintura ere landu zuen eta Euskal Herriko eraikuntza batzuetako beirategiak landu zituen ([[Bilboko Arte Eder Museoa|Bilboko Arte Ederretako Museoa]], [[Gernikako Batzarretxea|Gernikako Juntetxea]], Oiartzungo Rafael Pikabearen jauregia).
 
== Lan nabarmenduak ==