Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
| armarria = Coat_of_Arms_of_England_(1509-1554).svg
| kargua = [[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterrako]] eta [[Irlandako Erresuma|Irlandako]] erregea.
| hasiera = [[1509]]ko [[apirilaren 21|apirilak 21]]
| bukaera = [[1547]]ko [[urtarrilaren 28|urtarrilak 28]]
| aurrekoa = [[Henrike VII.a Ingalaterrakoa|Henrike VII.a]]
| ondorengoa = [[Eduardo VI.a Ingalaterrakoa|Eduardo VI.a]]
'''Henrike VIII.a Ingalaterrakoa''' (Greenwich jauregia, [[Greenwich]], [[1491]]ko [[ekainaren 28]]a - Whitehall jauregia, [[Londres]], [[1547]]ko [[urtarrilaren 28]]a) [[1509]]-1547 bitarteko urteetan [[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterrako erregea]] izan zen; horrezaz gain, 1509–[[1541]] bitartean [[Irlanda]]ko jauna, eta 1541–1547 bitartean [[Irlandako Erresuma|Irlandako erregea]] ere izan zen.
 
[[ErrenazimentuPizkundea|Errenazimentuaren]]aren garaiko errege nagusietako bat izan zen. Kanpoko politikan, [[Frantzisko I.a Frantziakoa]] eta [[Karlos V.aHabsburgokoa|Karlos V.a Espainia eta Germaniakoarekiko]] orekari eusten jakin zuen, hitzarmen politika azkar bati esker. Hala ere, sei aldiz ezkondu zelako eta [[Anglikanismo|Ingalaterrako Eliza]] [[Erromatar Eliza KatolikoKatolikoa|Erromatar Eliza Katolikotik]]tik bereizi zuelako da, batez ere, ezaguna.
 
== Bizitza ==
[[Londres]] inguruko [[Greenwich]] herrian jaio zen, [[1491]]ko [[ekainaren 28]]an. [[Henrike VII.a Ingalaterrakoa|Henrike VII.a]] eta Elisabet Yorkekoaren bigarren semea izan zen. [[1502]]an, Arturo, anaia zaharrena hil ostean, Ingalaterrako erregegai bilakatu zen. [[1509]]an Henrike VII.a hil zen, eta Henrikek Ingalaterrako tronua jarauntsi zuen<ref>[http://www.biografiasyvidas.com/biografia/e/enrique_viii.htm Enrique VIII de Inglaterra] Biografiasyvidas.com</ref>.
 
[[1509]]ko [[ekainaren 11]]n, koroatu baino aste batzuk lehenago, Arturoren alarguna [[Katalina Aragoikoa]]rekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten, baina [[Maria I.a Ingalaterrakoa|Maria Tudor]] ez beste guztiak haurtzaroan hil ziren. Katalina Espainiako [[Errege-erregina KatolikoKatolikoak|Errege-erregina Katolikoen]]en alaba zen, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] enperadorearen izeba, eta ezkontza hark indartu egin zuen Ingalaterrako erregeak Frantziaren aurka egiten ari zen politika<ref name="irazusta">Nagore IRAZUSTABARRENA: [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2204/dibortzioa-ala-zisma/osoa?ids=argia-astekaria/2204/dibortzioa-ala-zisma/osoa ''Dibortzioa ala zisma''] Argia.eus. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziarekin argitaratua</ref>. 1513an, [[Guinegatteko gudua]]n, frantsesak mendean hartu zituen.
 
[[Fitxategi:Anneboleyn2.jpg|thumb|left|200px|<small>[[Ana Bolena]], Henrike VIII.aren bigarren emaztea.</small>]]
Baina [[1525]]ean frantziarrek porrot gogorra jaso zuten [[Paviako gudua]]n. Ondorioz, Karlos V.aren botereak hazten jarraitu zuen eta mehatxu bihurtu zen Ingalaterrako erregearentzat. Henrike VIII.a Frantziarekin aliatu zen orduan. Arrazoi politikoak eta pertsonalak, bietakoak nahasi ziren erregearengan, garai hartan guztiz maitemindurik baitzegoen [[Ana Bolena]] izeneko gorteko damaz. Katalina Aragoikoak alaba bakarra eman zionez gero, Henrikek dibortzioa eskatu zion Klemente VII.a aita santuari. Espainiako koroarekin nahiz enperadorearekin zeukan lotura etengo zuen horrela eta, bide batez, Ana Bolenarekin ezkonduko zen. [[1530]]eko uztailaren 15ean gutuna bidali zuten erregea banantzeko baimena eskatuz, 85 pare britainiarrek sinatuta. Baina [[Klemente VII.a]] aita santuak uko egin zion Henrike eta Katalinaren arteko ezkontza baliogabetzeari<ref name="irazusta"></ref>. [[1532]]an, [[Thomas Cranmer]] eta [[Thomas Wolsey]] artzapezpikuen adostasunez, ezkontza hautsi eta Erromarekiko banakuntza aldarrikatu zuen Henrike VIII.ak. [[Anglikanismo|Eliza Anglikanoa]] sortu zuen eta haren buru bihurtu zen ([[1534]]).
 
Eliza berri hark, ordea, [[Erreforma protestantea]] kondenatu eta dogma katolikoaren barnean iraun zuen (''Sei artikuluen estatutua'', [[1539]]). Aita santuaren aldekoek, hala ere, jazarpen bortitza jasan behar izan zuten: erlijio ordenak sakabanatu egin ziren, katolikoak preso hartu eta hil egin zituzten ([[Thomas More]] [[1535]]. urtean hil zuten) eta gupida gabe zapaldu ziren neurri haien aurka bideratu ziren ekintza guztiak (''Graziazko Erromesaldia'', [[1536]]).
252.705

edits