Bizkar Hezurra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
11. lerroa:
Bigarren diskoa, Beldurraren kultura (IZ, 1995), bi urtean kontzertuak emanez taldeak hartutako sendotasunaren eta entsegu lokalean egindako lan gogorraren emaitza izan zen, eta aurrekoak irekitako bidean sakondu zuen. Jendea halako musika entzutera ohitu gabe zegoela jakin bazekiten taldekideek: "Tipikoa denari ihes egiten saiatzen gara, saltzeko zailagoa den musika da (...) Musika hau antisistema da, komertzialtasuna lortzen duenean sistema bihurtuko da. Egiten duguna askoz erradikalagoa da, eta horrela sentitzen dugulako egiten dugu". Diskoak oihartzun handirik ez izan arren, hirugarren disko baterako kantuak egin zituen taldeak, eta lanaren izenburua aukeratua zuen: Ikuskizunaren gizartea. Haatik, ez zuen inoiz grabatu. Taldea "oharkabean hil zen, bukatu gabe", Trikuren hitzetan.
 
Bizkar Hezurraren amaieraz geroztik, taldekide bakoitzak musikari lotuta jarraitu du. Triku grabazio estudioko ekoizpen lanari emana da azken hamarkadan, bereziki Betagarri taldearekin. Mikel Irazokik hainbat musikarirekin egin du lan, Euskal Herrikoak ([[Anje Duhalde]], [[Xabier Montoia]], Mikel Erentxun, [[Juan Carlos Pérez|Juan Carlos Perez]]...) zein kanpokoak (Miguel Bose, Ana Torroja, Extremoduro...). Goar Iñurrieta Estopa taldearekin aritu zen hainbat urtez, eta Nacho Garcia Vegaren (Nacha Pop) disko bat ekoitzi zuen. Castillo, berriz, Gasteizko jazz fusion talde anitzetan ibili da: Doctor Petiot, Antigua Blue, Ideofunk, Blue Matter, Kebab, Blue Pop...
 
== Erreferentziak ==