Adelbert von Chamisso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Adelbert von Chamisso lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Chamisso Adelbert von 1781-1838.png|thumb|right|200px|Adelbert von Chamisso.]]
'''Adelbert von Chamisso de Boncourt''' edo '''Louis Charles Adélaïde de Chamissot''' ([[Boncourt]], [[Xanpaina|Champagne]], [[Frantzia]], 1781eko urtarrilaren 30a - [[Berlin]], [[Alemania]], 1838ko abuztuaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.
 
== Biografia ==
Jatorriz frantsesa zen; [[Izuaren garaia]]n joan zen Alemaniara (1792). 1815ean itsasoratu zen mundu osoan barrena izadiari buruzko ikerketak egiteko asmotan. Bidaldia amaitu eta Berlingo Botanika Museoaren zuzendari izendatu zuten. Bidaia honen fruitu, ''Reise um die Welt'' ("Munduaren inguruko bidaia") liburua eman zuen argitara geroago, 1836. urtean.
 
''Peter Schlemihls wundersame Geschichte'' (1824, "Peter Schlemihlen istorio miresgarria", [[Asun Garikano]]k euskaratua) lana erbestean dagoenaren aitorpena da, itzala galdu zuen gizon baten historia; bertan, errealitatea eta fantasia nahasten dira etengabe eta ez da bertan kutsu autobiografikorik falta. [[Olerkigintza|Poema]] ugariren egilea da: ''Frauenliebe und Leben'' ("Emakumeen amodioa eta bizitza"). 1833. urtean ''Musen Almanaka'' aldizkariko zuzendari izendatu zuten. 1828. urtean Chamissok ''Des Basquen Etcheons Klage'' ("Etxahun euskaldunaren kexua") poesia [[Pierre Topet|Etxahun Barkoxe]] [[Zuberoa]]ko [[koblakari]]ari idatzi eta eskaini zion.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}