Sforza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Coat of arms of the House of Sforza.svg|thumb|250px|Sforzatarren armarria.]]
'''Sforza''' familia [[italia]]r [[handiki]] familia izan zen, [[Jacopo Muzio]]k sortua eta [[Milan]]en 1450-1535 urteetan agindu zuena. Jacopo Muzio (''Giacomuzzo Attendolo'' edo "Indartsua" ere deitua) Kondotiere edo soldadu mertzenarioen buruzagia zen eta [[Florentzia]]ren, [[Aita Santuasantu|Aita Santuaren]]ren eta [[Napoli]]ko Joana II.aren alde borrokatu zen.
 
Jacoporen seme Francesco Sforza [[dinastia]]ko lehen [[despotismo|despota]] italiarra izan zen. 1441. urtean Milango dukearen alabarekin ezkondu zen eta dukea hil zenean Milango duke bihurtu zen Francesco. Cosme Medici eta [[Luis XI.a Frantziakoa]]ren laguna zen, eta [[Lombardia|Lonbardia]] osoa jarri zuen bere mende. Bere agintaldiko bereizgarria egonkortasun eta oparotasun orokorra izan zen. Bere meritu ugariek ospe handia eta herriaren maitasuna eman zioten. Milandarrek, halako despota bikain batek gobernatuak izatea ohore bat zela zioten.
[[Fitxategi:FrancescoIISforza.jpg|thumb|right|200px|[[Francesco I.a Sforza]]ren erretratua.]]
Francescok [[1466]] arte gobernatu zuen, bere seme Galeazo Maria Sforzak ordeztu zuenean. 1466-1476 urteetan Milango dukea izan zen. Mertzenarioa zen eta Bramante babestu zuen. Hil egin zuten eta haren seme Gian Galeazzo Sforzak hartu zuen kargua eta alaba Bianca Maria Maximiliano I.a enperadorearekin ezkondu zen.