Epitelio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Epithelium lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Epitelioa''' oso estuki kokaturiko [[zelula]] geruzez osatutako [[ehun (biologia)|ehuna]] da, zelulen artean substantzia estrazelularrik gabea. Organoak estaltzen ditu [[Azal (anatomia)|azal]] eta [[heste]]en barne estaldura bezala. Ehun honek babes, jariapen eta xurgapen funtzioa ditu.
 
Odol hodi eta nerbio gabekoa da. Beti beste ehun batean gainean finkatzen da, normalean [[ehun konektibo]]aren gainean. Zelula epitelial eta konektiboaren arteko mugan [[xafla basal]]a dago, matrize estrazelular bereziz eratutako geruza fina. Epitelio ehunak odol hodirik ez duenez, ehun konektiboan kokatutako odol hodietatik [[difusio]]z irtendako [[elikagaijanari|elikagaiez]]ez elikatuko dira epitelio zelulak.
 
Epitelio ehuna [[enbrioi]]aren hiru hozi geruzetatik eratorria da:
* [[Ektodermo]]tik: [[kornea]], [[epidermi]]a, [[sudur]] eta [[aho]] epitelioak
* [[Endodermo]]tik: liseri hodi eta asoziaturiko guruinen ([[arepankrea|area]]a, listu guruinak, [[gibel]]a) barne epitelioa eta arnas bideen barne epitelioa.
* [[Mesodermo]]tik: endotelioa, mesotelioa eta [[gonada]] eta [[giltzurrun]]en epitelioa.