Adamen kreazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Creation of Adam lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
 
== Konposaketa ==
Jainkoa agure bizardun bat bezala irudikatua dago, gorrindol koloreko tunika aldrebestu batean bilduta, tunika hau [[aingeru|kerubin]] batzuekin banatzen duelarik. Bere ezkerreko besoa emakumezko irudi baten inguruan dago, ohi [[Eva]]tzat hartzen dena, oraindik sortua izan ez dena; irudizko zentzuan zeruan zain dago Lurrean toki bat jasotzeko zain. Jainkoaren eskuineko besoa luzatuta dago bizitzaren txinparta bere behatzetik Adanenera pasatzeko, honen ezker besoa Jainkoarenaren posizio berean dagoelarik. Ospetsua da bi behatz horiek oso distantzia txiki batez bananduta egotearen kontua. Margolan hau amaitzen hiru eta lau urte bitartean eman zituen Michelangelok.
 
Konposaketa, nabarmenki artistikoa da, eta ez literala, Adan Jainkoaren behatzera iristeko gai baita honek bizia eman aurretik ere. Era berean, Eva bere sorreraren aurretik irudikatua da. Evaren gehiketak pertsona batzuk irudikatutako emakume hori Adanen lehen emazte mitikoa izan zen [[Lilith]] dela pentsatzera eraman ditu, [[Biblia]]ren arabera, Lilith ere Adamen ondoren sortua izan zen arren.