Zinema ekoizle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3282637 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Zinema ekoizlea''' [[film (zinema)|film]] bat egiteko baldintzak sortzen dituen pertsona da. Filmagintzako fase guztietan arduradun nagusia da. Finantziazioa, teknikariak eta [[aktore]]ak kontratatzea eta banatzaileekin hitzarmenak ixtea gisako eginkizunak bere gain daude.
 
Muga lausokoak izanda, arlo askotan [[Zinema zuzendari|zuzendariaren]] ardurarekin bat egiten du ekoizlearenak. Oro har, ekoizlea filmaketaren burua izaten da eta azken hitza berea du. Zuzendariaren gainetik dago, kontratatzeko edo kaleratzeko ahalmena baitauka. Zuzendaria, berriz, filma benetan filmatzen duena da.
 
[[Hollywood]]en, [[XX. mendea]]ren lehenengo erdian, film baten azken kontrol artistikoa ekoizleen esku zegoen ([[Howard Hughes]]en kasua esate baterako). Baina [[Zinema estudio|estudio sistema]] desegiten zen bitartean, erabaki artistikoa zuzendariena izaten hasi zen. [[1970eko hamarkada|1970eko]] eta [[1980ko hamarkada|1980ko hamarkadetan]], deritzon [[blockbuster|blockbuster filmafilmaren]]ren sorrerarekin (aurrekontu handiko filma, jeneralean efektu berezietan eta publizitatean nabarmenduak) boterea ekoizleengana itzuli zen berriro, banaketa eta promozioa gero eta garrantzia handiagoa hartzen joan ziren. Batzuek, [[Jerry Bruckheimer]]ek adibidez, zuzendariek adina ospe lortu dute.
 
Ekoizle betearazleak bere gain lege- eta salerosketa-alderdiak hartzen dituztenak dira, nahiz eta ekoizpen handietan konpainiaren ordezkaria izan ohi den. Ekoizpenaren arlo batez arduratzen dena ko-ekoizlea da.