Espainiako trantsizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
16. lerroa:
| gert2 data=[[1978]]ko [[abenduaren 29]]a
| gert3 data=[[1981]]eko [[otsailaren 23]]a
| a1=[[Francoren diktaduraFrankismo|Franco]]
| a1 bandera=Flag of Spain 1945 1977.svg
| o1=[[Espainia]]
23. lerroa:
| hiriburu mota=Hiriburua
| hizkuntza=[[Gaztelania]]
| dirua=[[Espainiar pezeta|Pezeta]]
| ordu eremua=
| internet=
30. lerroa:
| goiburua=
}}
'''Espainiako trantsizioa''' da [[frankismoaFrankismo|Francoren diktaduraren]] amaieratik hasi eta [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] herriek demokratikotzat onartutako estatua bihurtu zen arteko denbora. [[Espainia]]ren historialariek bi data jarri ohi dituzte mugarritzat: hasiera [[Francisco Franco]] diktadorearen heriotza eguna da ([[1975]]eko [[azaroaren 20]]a); eta amaiera, berriz, [[Espainiako LangileenLangile Alderdi Sozialista|PSOE]] hauteskunde orokorretan garaile atera zen eguna ([[1982]]ko [[urriaren 28]]a). Trantsizio horrekin kritikoak diren hainbatek '''Espainiako Borboien bigarren berrezarkuntza''' izenaz aipatzen dute (nahiz eta, berez, [[Borboi leinua]]k Espainiako erregetzan izan duen hirugarren [[berrezarkuntza]] den), eta aldia oraindik ez dela bukatu deritzote.<ref>Antonio Gómez Villar: [http://www.rebelion.org/noticia.php?id=50415 «Entrevista a Julio Anguita: "La Transición o la segunda restauración borbónica"»], ''Rebelión'', 2007-05-04.</ref><ref>Pablo Molina: [http://findesemana.libertaddigital.com/otra-restauracion-que-se-acaba-1276236294.html «Otra Restauración que se acaba»], ''Libertad Digital'', 2009-02-20.</ref><ref>Euskal Herriko ikuspegitik datak zehazteko zailtasunaz, edo euren justifikazioaz ikusi [[Fito Rodriguez]]: ''Justizia Interditaren Poetika'', Donostia, Utriusque Vasconiae, 2013. Bertan, aipatu Trantsizioari Frankismo berantiarra deitzen dio.</ref> Oraingo Espainiako Erregea Francok izendatu zuen, ondorengotza legean. Bestetik, prozesu horrekiko aldekotasuna erakutsiz, '''Espainiako trantsizio demokratikoa''' izenaz ere aipatzen da.
 
Espainiako trantsizioak ez du ekarri diktadurarekiko etenik. Gerra Zibilean Errepublikaren aurka matxinatutakoek eta erregimen frankistak egindako krimenei [[amnistia]] eman zitzaien, artean guztiz frankistak ziren [[Espainiako ArmadaIndar Armatuak|Espainiako Armadako]]ko buruen mehatxupean, eta geroztik [[Espainiako Gobernua]]k ez du oraindik frankismoa ofizialki gaitzetsi. Espainia da, munduko demokrazien artean, diktadura garaiko Estatu terrorismoa ikertu ez duen bakarra. Estatuak berak edo estatuak bultzatuta egindako eskubide urraketa ugari oraindik ofizialki onartu, ikertu eta zuzendu gabe daude. Eskubide urraketa horien artetik nabarmenena oraindik hobi komunetan ehortzita dauden 88.000 gorpuena da. Munduko estatu burujabe guztien artetik, Espainia da desagertutako pertsona gehien dituztenetan bigarrena: [[Kanbodia]]k baizik ez dio aurrea hartzen.<ref>Alejandro TORRÚS: [http://www.publico.es/441527/al-menos-88-000-victimas-del-franquismo-continuan-sepultadas-en-fosas-comunes «Al menos 88.000 víctimas del franquismo continúan sepultadas en fosas comunes»], ''Público'', 2012-08-30.</ref> Espainiako Justiziak, frankismoaren krimen horiek berak ez ikertzeaz gainera, kanpokoek ikertzea ere eragozten du.<ref>{{es}} Amnesty International: ''El tiempo pasa, la impunidad permanece'', Amnesty International, 2013.</ref>
 
== Joan Karlos I.a erregea, diktaduraren jarraitzaile gisa ==
[[Fitxategi:Juan carlos I dominio pubico.JPG|left|thumb|150px|Egungo Espainiako erregea, [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos I.a]].]]
 
[[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos I.ak]]k bere erregetza [[frankismoafrankismo]]renaren legalitatea apurtu gabe hasi zuen. Mugimenduaren Printzipioei zin egin zien, eta frankismoan onartutako gorteen aurrean koroatu zen. Estatuaren Lege Organikoa errespetatu zuen bere lehen gobernuburua izendatzeko. Bere lehen hitzaldian sistema politikoa aldatzeko borondatea adierazi zuen.
 
[[Francisco Franco|Franco]] jenerala hiltzean, [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos Borboikoa]] [[Espainia|Espainiako ErresumaErresumako]]ko errege izendatu zuten [[1975]]eko [[azaroaren 22]]an, Francok indarrean jarritako oinordekotza legeari jarraituz. Ordutik aurrera, plan bati jarraituz eraman zen ''trantsizio'' izeneko prozesua. Plan hori mendebaldeko herriek, [[Espainia]]ko eta nazioarteko [[kapitalismo]]ak, oposizioko alderdi nagusienek eta frankismoaren erregimenaren barruko koadroek jarri zuten martxan. Helburua, estatu frankista homologatutako estatu demokratiko bihurtzea izan zen.
 
Plan horren arazoa beste bat zen: Aldaketa proposatzen zuten mugimenduek gehiegizkotzat har zitezkeen garaipenak ez lortzea hain zuzen. Horrela, frankismoaren koadro guztiek bere lekuetan jarraituko zutela ziurtatu zen, funtzionarioen mailatik hasi (irakasle, polizia, epaile, mediku... izan), eta militarretaraino iritsiz. Halaber, koadro politiko gehienek ere ziurtatua zuten bere jarraipena, "zentroko" partidu berrian ([[UCDZentro Demokratikoaren Batasuna|UCDn]]n). Jarraipena zainduko zen, estatuburutik hasi eta estatuaren azken ordezkariraino. [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza KatolikoKatolikoaren]]aren estatus bereziari eusteko asmoz pausua eman zen konkordatu berri baten bitartez, [[1978]]ko [[konstituzioakonstituzio]]a baino lehen hitzartua. Konkordatu horrek, Eliza Katolikoari estatus fiskal berezia ematen zion, hezkuntzan eta diru laguntzetan pribilegio egoera mantentzen ziona.
 
Gauzak horrela, sustraitutako botere hauen guztien eta aldaketazale ziren besteen arteko lehia gisa jokatu ziren urte horietako aldaketa guztiak. Gehiegizko eskaeren aurrean [[armada]]ren mehatxu inplizitu eta esplizituak gertatu ziren, oraindik jendearen memorian zirauen [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko Gerra]] eta haren osteko errepresio bortitzaren beldurra baliatuz, jendartea posizio mugatu batzuetan mantentze aldera.
49. lerroa:
== Monarkiaren lehen gobernua ==
 
[[Carlos Arias Navarro]]k [[1976]]eko urtarriletik uztailera lehen gobernua eratu zuen. Hasiera batean argi eta garbi jo zen jarraipenaren alde zegoen gobernu bat osatzera: [[Manuel Fraga|Manuel Fraga Iribarne]] (Gobernazioa), [[Jose Maria Areiltza]] (Atzerri Arloak), [[Antonio Garrigues]], (Justizia). Kristau-demokrata bat ezarri zen, [[Alfonso Osorio]] (Presidentetza), eta [[frankismo]]aren aparatuetako bi aditu: [[Rodolfo Martín Villa]] (Sindikatuak) eta [[Adolfo Suárez|Adolfo Suarez]] (Mugimenduko ministro). Defentsan frankista amorratu bat ezarri zen: [[Fernando de Santiago]].
 
Aldaketak oso xumeak izan ziren, ''Batzartze eta Elkarretaratze Legea'' (“ley de Reunión y Manifestación”), baimenik gabeko bilerak onartzen zituena eta ''Elkarte Politikoen Legea'' (“ley de Asociaciones Políticas”) [[alderdi politiko]]ak onartzen zituena, partiduak izan gabe.
58. lerroa:
 
=== Jurramendiko gertakariak ===
[[1976]]ko maiatzaren 9an, [[karlismoakarlismo]]a Frankoren partidu bakarreko erregimenaren osagarrietako bat zen, [[Falange]]arekin batera. Urte hauetan karlismoaren bi adar elkarrengandik aldentzen ari ziren eta frankismo osteko aparatuak karlismoa kontrolpetik galtzeko arriskua ikusten zuen.
Hortaz, talde paramilitarrek [[frankismo]]tik aldentzen ari zen adarra zigortu zuten [[Jurramendi]]n urtero karlistek egiten zuten [[ViacrucisKristoren Nekaldia|Viacrucisean]]ean. [[Iratxe]]ko monasteriotik karlisten prozesioa irtetear zegoela harrika eta borra kolpeka hartu zituzten. Erasotzaileetako batek pistola atera eta karlista bat hil zuen. Hori guztia [[Guardia Zibila]] eta [[Polizia Armatua]] hantxe zeudelarik gertatu zen, haiek ezertxo ere egin gabe.
Prozesioak aurrera jarraitu zuenean, mendi gailurrera iristen ari zela, beste hildako bat eta zauritu batzuk izan ziren beste eraso batean. Inguruan hainbeste polizia egonik, gobernua erasotzaileen babesle izan zela salatu zuen oposizio demokratikoak. Oso gutxi auzipetu ziren eraso horiengatik eta denak [[1977ko Espainiako Amnistia Legea|1977ko amnistiak]] askatu zituen.
71. lerroa:
[[GRAPO]] ezker marxistako taldeak, [[1977]]ko urtarrilean bi polizia eta guardia zibil bat hil eta Villaescusa jenerala eta Antonio Oriol Estatu Kontseiluko burua bahitu zituzten.
 
[[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]], [[eusko abertzaleabertzaletasun|eusko abertzalea]]a eta marxismo-leninsmoan oinarritutako iraultzaren aldekoa, Espainiako estatuaren aparatuen aurkako erasoan jarraitu zuen.
 
Ultraeskuindarrek komunisten aurka egin zuten batez ere. [[Atochako sarraskia]]n, [[1977]]ko [[urtarrilaren 24]]an, [[Espainiako Alderdi Komunista]]ko eta [[Langile Komisioak|Langile Komisioetako]] ([[Langile Komisioak|CCOO]]) bost lan arloko abokatu hil zituzten eta lau zauritu.
 
Oposizoko alderdiak "[[Coordinación Democrática]]n" elkartu ziren, gobernuak sektore moderatuenak erakartzeko mugimenduak egiten baitzituen, katalan eta eusko abertzaleak eta [[Espainiako Alderdi Komunista|PCE]] kanpoan utziz. Gobernu barruan tentsioak areagotzen hasi ziren, Carlos Arias Navarrok alde batetik eta Fragak eta Areilzak bestetik, partidu politikoen lege berria indarrean jarri nahi baitzuten. Fernandez Mirandak azkenean legearen alde egitea erabaki zuen. Honekin, erregea eta bere ingurua gobernuburua aldatzearen alde zeudela agerian gelditu zen, eta [[1976]]ko [[uztailaren 5]]ean Arias Navarrok dimisioa eman zuen.
 
== [[Adolfo Suárez]]en lehen gobernua (1976ko uztaila – 1977ko ekaina) ==
93. lerroa:
[[1976]]ko irailean onartu zuten gorte frankistek ''Erreforma Politikorako Legea'' ([[Ley para la Reforma Política]]), praktikan sistema frankistaren atea irekitzen zuena eta prozesu demokratiko bateranzko bidea errazten zuena. [[Fernández Miranda]]ren mugimenduei esker, 425 boto izan zituen alde lege honek Frankok aukeratutako [[Espainiako Gorteak|gorteetan]], 59 aurka eta 13 abstentzio.
 
Ondorengo Erreferendumean, hauteskundeetako erroldaren %77,72k parte hartu zuen eta % 94ek baiezko botoa eman zuten. Ondoren, bidea irekita zegoen Gorte Konstituziogileetako diputatuak aukeratzeko eta Konstituzio demokratiko berria egiteko. Elkarte Politikoen Legea aldatzea izan zen hurrengo pausua, oposizioko partiduek hauteskundeetan parte hartzeko aukera izan zezaten. Horretarako, ''Zigor Kodea'' ere aldatu egin behar izan zen, honen arabera delitua baitzen [[espainia]]r batasunaren aurkako alderdietan ([[abertzaleabertzaletasun|abertzaleak]]ak) eta nazioarteko mugimenduen parte zirenetan ([[Espainiako Alderdi Komunista|PCE]]) militatzea.
 
Epe honetan legeztatu ziren partiduak honako hauek izan ziren:
 
;Eskuin muturra:
* Fuerza Nueva, [[CEDAConfederación Española de Derechas Autónomas|CEDADE]] eta [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|Falange Española]]. Frankismora itzultzea helburu zutenak.
 
;Eskuina:
106. lerroa:
 
;Erdikoa:
* [[Zentro Demokratikoaren Batasuna|Unión de Centro Democrático]] (UCD). [[Adolfo Suárez]]ek sortua. Kristau demokratak, sozialdemokratak, liberalak eta zentroko eskuin eta ezkerreko jendea barnean hartzen zuena. Bertan sartu ziren irekitzearen aldeko frankista batzuk.
 
;Ezkerra:
* [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|Partido Socialista Obrero Español]] (PSOE), hitzaldietan ezkerreko erradikalismoa eta praktikan pragmatismo politikoa txandakatzen zituena.
* [[Espainiako Alderdi Komunista|PCE]]. [[apirilaren 9]]an legeztatua aste santuetako oporretan, bere txostena Auzitegi Gorenetik baimenarekin atera ondoren.
* [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|Esquerra Republicana de Catalunya]] (ERC). [[Espainiako Bigarren Errepublika|Bigarren Errepublika]] garaian [[Katalunia]]ko aitzindaria, ezkerrekoa eta abertzalea.
* [[Euskadiko Ezkerra]] (EE). Euskal Herriko alderdi [[abertzaletasun|abertzale]] eta [[marxismo|marxista]]. [[ETA politiko-militarmilitarra|ETA politiko-militarretik]]retik sortua. Geroago PSOEn sartuko zen.
 
;Ezker muturra:
120. lerroa:
[[1976]]ko uztailan [[amnistia]] partzial bat eman zen, [[1977]]ko martxoan handitua, eta erabatekoa 77ko maiatzean. 1976ko abenduan [[Tribunal de Orden Público]] auzitegiari amaiera eman zitzaion. 1977ko martxoan [[greba]] eskubidea legala zen eta apirilean [[sindikatu]]ak ere bai. 1977ko martxoan Hauteskundeen Legea jarri zen indarrean.
 
Horrek guztiak oposizioko alderdiei sinetsarazi zien aldaketa aurrera zihoala. 1976ko abuztuan, Suarezek [[Felipe González|Felipe Gonzalez]] [[Espainiako LangileenLangile Alderdi Sozialista|PSOEko]] idazkari nagusiarekin bilera eduki zuen. Honen jarrera posibilistek bultzada eman zioten Saurezen proposamenei. Dena den, prozesuaren sinesgarritasuna Alderdi Komunistaren onarpenaren inguruan zegoen. [[Espainiako Alderdi Komunista]] ([[Espainiako Alderdi Komunista|PCE]]) alderdi antolatuena zen, alderdikide gehien zituena. Baina militarrak berau legeztatzearen aurka zeuden, [[1976]]ko irailean Suarezi argi adierazi ziotenez.
 
[[1976]]ean PCEk aurrerakuntza gehiago eskatzen zituen gorte konstituziogileei sinesgarritasuna ematearen truke. [[PSOEEspainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEk]]k, aldiz, 1976ko abenduan Madrilen egindako XXVIII. Kongresuan gorte horietan parte hartuko zuela erabaki zuen. Beraz, Suarez 1977an [[Santiago Carrillo]] PCEko idazkari nagusiarekin biltzen hasi zen, eta negoziazioen ondoren, [[1977]]ko apirilean PCE legezko egin zuen, trantsizio garaiko pausorik arriskutsuena emanez.
 
=== Suárezen gobernua eta armada ===
[[Adolfo Suárez|Suárezen]] urratsak aldaketen aurkako [[Espainiako Indar Armatuak|militarrak]] alboratze aldera eman ziren. Horiek indartsuak ziren gobernuaren eta armadaren baitan. Honela, bere aldeko militarrez inguratu zen, [[Manuel Gutierrez Mellado]] haien buru.
 
"Bunkerra" izenekoa zen aldaketen aurkako sektorea, eta politikoki [[Blas Piñar]]rek eta [[José Antonio Girón]]ek gidatzen zuten, komunikabideetan ''El Alcazar'' egunkaria zen haien bozeramailea eta gobernuan Fernando de Santiago jenerala [[Espainiako Defentsa Ministerioa|Defentsa ministroak]] ordezkatzen zuen. Sindikatuen legeztatzearen ondoren presio handia egin zuten, eta Suarezek kargutik kendu zuen de Santiago ministroa, bere ordez Gutierrez Mellado ezartzeko. Ondoren, [[Espainiako Alderdi Komunista|PCE]] legeztatu zuen. Aldaketek iraultza ez zutela ekarriko demostratzea zen Suarezen helburua. Carrillok lagunduko zion horretan, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] aldiz ez.
 
=== ETA eta GRAPOren erasoa ===
[[Euskal Herria]]n ia iraultza-egoera bizi zen. Herri mugimenduen bultzadak amnistia aldarrikatzera bultzatu zuen gobernuburua [[1977]]an. Kale istiluak larriak ziren manifestari eta polizien artean. [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]], 1976 udako barne eztabaida sutsuen ondoren, erasoaldi bortitz bati ekin zion 1976ko amaiera eta [[1977]]ko hasiera bitartean
 
[[GRAPO]]k leherkariak ezartzeaz gainera, Jose Maria de Oriol Estatu Kontseiluko Presidentea eta Villescusa jenerala bahitu zituen. Bitartean, Atochako sarraskia gertatu zen, non ultraeskuindarrek [[PCEEspainiako Alderdi Komunista|PCEko]]ko eta [[Langile Komisioak|Langile Komisioetako]] sei abokatu hil zituzten.
 
Francoren garaietara itzultzearen aldekoak egoera larri hartaz baliatu nahi izan zuten, eta kaosa salatu zuten.
142. lerroa:
[[1977]]ko [[ekainaren 15]]ean egin eta lau alderdi nagusitu ziren:
 
* [[Zentro Demokratikoaren Batasuna|Unión de Centro Democrático]] (UCD): %31,1
* [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|Partido Socialista Obrero Español]] (PSOE): %28,6
* [[Espainiako Alderdi Komunista|Partido Comunista de España]] (PCE): %9,4
* [[Partido PopularPP|Alianza Popular]] (AP): %8,5
 
Bi alderdi [[nazionalismo|nazionalista]] garrantzitsu agertu ziren zein bere hauteseremuan: [[Euzko Alderdi Jeltzalea]] (EAJ) eta [[ConvergènciaKonbergentzia ieta UnióBatasuna|Pacte Democràtic per Catalunya]] (PDC).
 
[[Espainiako Gorteak|Gorteetan]] [[Espainiako 1978ko konstituzioa|konstituzioa berria]] idatzi zen 1977ko udan eta erreferendumean onartu [[1978]]ko [[abenduaren 6]]ean. Hego Euskal Herrian Abstentzioa %51,2 eta Baietza %34,8 izan ziren<ref>[[Fito Rodriguez]] ''Justizia Interditaren Poetika'', Donostia, Utriusque Vasconiae, 2013. 29. or.</ref>
155. lerroa:
[[Fitxategi:Constitucion espanola 1978.JPG|right|thumb|220px|Konstituzioaren idatzi bat.]]
 
[[1977]]ko ekainean eta [[1979]]ko martxoan [[UCDZentro Demokratikoaren Batasuna|UCDk]]k izan zituen boto gehien eta bere eskuetan eduki zituen gobernuak urte haietan. Hala ere, parlamentuan gehiengo absolutua izateko hitzarmenak egin behar izan zituen. UCDren garaipenak [[Adolfo Suárez]]i [[Espainiako presidentepresidenteen zerrenda|Gobernuko presidentetza]] eman zion.
 
=== Autonomia Aurreko Eskualdeak ===
161. lerroa:
Autonomiak indarrean jarri baino lehen, hauteskundeetako emaitzak ikusita, autonomia aurreko erakundeak sortu ziren [[Katalunia]] eta Euskal Herrian.
 
[[Katalunia]]n, [[1977]]ko [[irailaren 29]]an [[Kataluniako GeneralitateGeneralitatea]]a berreskuratu zen, [[Josep Tarradellas]] lehendakari izendatuta.
 
Euskal Herrian, nafar parlamentariek uko egin zioten Hego Euskal Herriko parlamentarioen biltzarrean parte hartzeari. Bertan, gobernuarekin negoziatu ondoren, [[Eusko Kontseilu Nagusia]] sortzea erabaki zen, [[1978]]ko [[urtarrilaren 6]]an, ondoren [[Eusko Jaurlaritza]] bihurtuko zena.
 
[[Galizia]]n, [[UCDZentro Demokratikoaren Batasuna|UCDren]]ren gehiengoarekin, [[Galiziako Xunta]] sortu zen [[1978]]ko martxoan.
 
=== Gorte konstituziogileak ===
172. lerroa:
Parlamentua ez zen hastapenetan konstituzioa egiteko xedearekin osatu, baina lan horri ekin zioten berehala.
 
[[1978]]ko uztailean [[Manuel Fraga]]ren AP eta [[Santiago Carrillo]]ren [[Espainiako Alderdi Komunista|PCE]] barne, gehiengo batek onartu zuen proiektua parlamentuan. Muturreko ezkerrak, eskuin muturrak eta euskal nazionalistek eman zioten ezetza edo abstentzioa egitasmo honi. Senatuak onartu ondoren, urrian onartu zuten erabat. [[1978]]ko [[abenduaren 6]]an egin zen erreferenduma eta erabateko baiezkoa lortu zuen Espainian. [[Euskal Herria]]n ez: ezezko bozek eta abstentzioak, biak batuta, baiezko botoak gainditu zituzten.
 
Gobernuaren ohiko jardueretan zailtasunak azaleratzen hasi ziren, UCD joera anitzetako jendeen [[koalizioa]] izatearen odnorioz. Honek Suarezen buruzagitza higatu zuen eta tentsioak agerikoak izan ziren 1981ean. Suarezek dimisioa eman zuen. [[Leopoldo Calvo-Sotelo|Calvo-Sotelo]] izendatu zuten gobernuburu. Sozialdemokratek, [[Fernandez Ordoñez]]en gidaritzapean, UCD utzi zuten.
180. lerroa:
=== Otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakera ===
{{sakontzeko|1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea}}
[[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] erasoekin jarraitzen zuen eta militarrek bere desadostasunak gero eta ageriago azaltzen zituzten. Honela, [[1981]]eko [[otsailaren 23]]an [[estatu-kolpe]] bat eman zuten. Milans Del Bosch jenerala [[Valentzia]]n errebelatu zen eta tankeak kalera atera zituen. [[Espainiako Diputatuen Kongresua]] [[Guardia ZibilZibila|Guardia Zibilek]]ek hartu zuten, [[Antonio Tejero]] teniente koronelak gidatuta. Erregearen parte hartzea luze eztabaidatu izan da. Dena dela, [[Espainia]]n, denek adostu dute erregeak salbatu zuela demokrazia gau hartan egindako telebistako hitzaldiarekin.
 
== PSOE gobernuan ==
 
[[1982]]ko urriko hauteskundeetan [[PSOEEspainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEk]]k gehiengo absolutua lortu zuen parlamentuan. Ordurako aldaketa sakonak izan zituen bere programan alderdi honek. [[1979]]ko maiatzeko XXVII. Kongresuan joera iraultzaile oro alboratu zuen [[Felipe González]] idazkari nagusiak. Dimisioa aurkeztu eta gero, bera itzultzeko kondizio gisa aldaketak onartzea exijitu zuen. [[1979]]ko iraileko ezohiko biltzarrean, berriz hartu zuen kargua, baina berak ezarritako baldintzekin.
 
PSOE gobernuan egoteko prestatzen ari zen. [[Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata|SPD]] [[alemania]]rraren laguntza ekonomikoarekin eta Fernandez Ordoñezen sozialdemokratak beragana hurbiltzearekin sektore asko erakarri zituen, bai nazioartean bai [[frankismo]]ko koadroetatik.
 
Hala, [[1982]], [[1986]] eta [[1989]]ko hauteskundeen ondoren, inolako hitzarmenik egiteko beharrik gabe gobernatu zuen [[PSOEEspainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEk]]k, gehiengo absolutuarekin. Honela, bere programako puntu asko lege egin zituen eta autonomia eta udalerri askotako kontrola lortu zuen. Horrekin, trantsizio garaian berria zen egonkortasuna eman zitzaion gobernuari. Frankismoaren azken defendatzaileak konbentzitu egin ziren iraultzaren arriskurik ez zegoela eta aldaketa lasaia gertatu zela.
 
PSOE gobernuan lau legegintzaldietan egon zen. Haietan gertatu zen [[Europar BatasunBatasuna|Europar Batasunean]]ean sartzea, lan arazoetako erreforma, hezkuntzaren eta osasunaren unibertsalizatzea eta autonomien garapena. Baina baita ondokoak ere: krisi ekonomiko larria, industriaren birmoldatze larri eta bortitza, estatuaren zorra handitzea eta batez ere, Euskal Herrian gerra zikina eta ustelkeria kasuen erabateko azaleratzea.
 
=== Europar Batasunean eta NATOn sarrera ===
197. lerroa:
Lehen eskaeratik hogei urteren buruan [[Europa]]k [[Espainia]]ren sarrera onartu zuen. Negoziazio lasterren ondoren sarrera [[1986]]ko [[urtarrilaren 1]]ean egin zen.
 
[[Europako Elkare Ekonomiko]]an sartzea [[UCDZentro Demokratikoaren Batasuna|UCDren]]ren azken gobernuan egin zen. [[Leopoldo Calvo-Sotelo|Calvo-Sotelok]] parlamentuaren baimena lortu zuen. Protokoloa [[1981]]ko [[abenduaren 10]]ean izenpetu zen [[Brusela]]n, iritzi publikoaren gehiengoa aurka egon arren.
 
Gobernuan sartu baino lehen, PSOE Espainia [[NATOIpar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOn]]n egotearen aurka zegoen ofizialki. Behin gobernuan zegoela, ordea, nazioarteko konpromisoek lotuta, [[PSOEEspainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEk]]k iritzia aldatu eta gai honen gainean erabakitzeko erreferendumean [[NATOIpar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOn]]n jarraitzearen aldeko kanpaina gogorra egin zuen, eta baiezkoa lortu erreferendumean.
 
=== Hezkuntza ===
217. lerroa:
[[1988]]ko [[abenduaren 14]]ean greba orokorra egin zen sindikatuen erantzuna adieraziz. Arrakasta osoa izan zuen.
 
Errepideetan 1985tik bikoiztu egin ziren [[autobide|autopista]] eta autobien kilometroak aurreko urteetako utzikeriari buelta eman nahian. [[Trenbide]] sarea aldiz nahiko utzita gelditu zen, kilometro asko utzi ziren bertan behera eta linea berri eta espektakularren alde egin zen benetako gertuko sare funtzional bati ekitea alboratuz.
 
== Azken urteak ==
[[Fitxategi:Bush aznar Crawford 2003.jpg|right|220px|thumb|Aznar eta Bush [[Etxe Zuria]]n.]]
 
[[1996]]an, [[José María Aznar]]ren [[Alderdi Popularra (Espainia)PP|Alderdi Popularrak]] irabazi zituen hauteskundeak. Bere bigarren legegintzaldian agerian gelditu zen [[frankismo]]aren baitako zenbait sektore erabat eraldatu gabe zeudela eta justizia, eliza, ekonomia eta komunikabideetan lehengo diktaduraren baitako ohitura, jokaera eta legeak azaleratzen hasi ziren. [[Espainiako Gerra Zibila]]ren erribisioa egitea helburu zuten lanek agerian utzi zuten frankismoarekin erabat hautsi nahi ez zuen talde zabal bat zegoela [[Espainia]]n.
 
Kontrako joera ere bortitzagoa izan zen [[2000]] urtetik aurrera eta [[José María Aznar|Aznarrek]] [[George W. Bush]]en ultraeskuinarekin egindako aliantzak bere hauteskundeen galera ekarri zuten [[2004]]an, Espainiako politikan trantsizioa amaitzeko borondatea agertzen duten sektoreak indartuz. Gerra Zibilaren oroitzapenaren aldeko mugimenduak libreki sortzearen aldeko joerak ere agertzen hasi dira, eta frankismoaren osteko politikak airean utzitako arazoak erabat konpontzeko borondatea ere bai.