«Georgia»: berrikuspenen arteko aldeak

308 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Removing Link GA template (handled by wikidata))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| izenak = [[Giorgi Margvelashvili]]<br />[[Irakli Garibashvili]]
| subiranotasun_mota = Independentzia
| subiranotasunaren_gertaerak = [[SESBSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBetik]]etik
| subiranotasun_urtea = <br />[[1991]] [[apirilaren 9]]
| azalera_zerrendan_kokapena = 118.
}}
 
'''Georgia'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ({{lang-ka|საქართველო|Sakartvelo}}, {{IPA|sɑkʰɑrtʰvɛlɔ}} ahoskatua) [[Europa]]ren ekialdeko estatua da, [[KaukasoKaukasia|Kaukasoko]]ko eskualdean [[Itsaso Beltza]]ren ertzean kokatua. Mugakide ditu [[Errusia]] iparraldean, [[Azerbaijan]] ekialdean, [[Armenia]] eta [[Turkia]] hegoaldean. 1991. urtera arte Sobietar Batasuna ohiaren errepublika federatuetako bat izan zen. Georgiako mugen barruan, Itsaso Beltzaren ondoan, [[Abkhazia]]ko eta [[Adjaria]]ko errepublika autonomoak daude, eta baita [[Hego Osetia]]ko lurralde autonomoa ere
 
Hiriburua [[Tbilisi]] da.
[[Fitxategi:Satellite image of Georgia in May 2003.jpg|left|thumb|180px|Georgia satelite irudian]]
 
Georgia [[Itsaso Beltza]]ren ekialdeko kostan kokatua dago, [[Kaukasia|Kaukaso]] mendietan. Hauek [[Europa]] eta [[Asia]]ren arteko muga naturala izanik, herrialdea bi kontinenteetan dagoela esan daiteke. [[Kaukaso Handia]] mendikatek, iparraldean, [[Errusia]]tik banatzen du eta bertan kokatzen da [[Xkhara|Shkhara]] mendia (5204 [[metro|m]]), Georgiako tontor garaiena eta Europako bigarrena. Hegoaldeko [[Kaukaso Txikia]]k (3301 [[metro|m]]) [[Turkia]] eta [[Armenia]]tik banatzen ditu. Mendilerro hauek berezkotasun kultural eta linguistikoen jatorrian daude, eskualdeak bakanduak egon baitira historian zehar. Mendien artean bi ibar daude, Mtkvari (Kura) ibaiarena, [[Kaspiar Itsasoaitsasoa|Kaspiar Itsasoan]]n isurtzen dena, eta Rioni ibaiarena, Itsaso Beltzera doana. Hauek [[ordoki]] zabalak osatzen dituzte estatuaren erdialdean.
 
Lurraldearen heren bat basoa da. Georgia bi arro oso desberdinetan banatzen du Suram goi-ordekak (900 m). Mendebaleko Georgia emankorra da eta jende asko bizi da bertan; bertan dira Itsaso Beltza eta Rion ([[Kolkhis]]) ibaia; klima hezea eta beroa da hangoa. Ekialdeko Georgia barnealdekoa da; eremu zabal menditsua da, eta [[klima kontinental]]a du, lehorragoa; landareak estepako aldekoak dira.
== Gizartea ==
 
Georgiarrak dira errepublikako biztanle gehienak (% 70). Gainerakoen banaketa hau da: % 8,1 [[armenia]]rrak, % 6,3 errusiarrak, % 7,5 azerbaijandarrak, % 3,2 osetiarrak, % 2 [[abkhazia]]rrak, beste batzuk, % 5. [[EmigrazioMigrazio|Emigrazioa]]a ez da handia izan, sobietar aroaren amaiera arte behintzat. Georgiar nazioaren batasuna bertako berezitasunak (kulturalak nahiz hizkuntzazkoak) ezabatu gabe egin da; berezitasun horiek antzinako erreinu eta printzerrietan oinarritzen dira, eta oraindik ere badute eraginik bizitza politikoan. Horrela, georgiar talde desberdin asko dago, eta berez georgiar direnak errepublikaren erdialdean bizi dira. Hala, badira, besteren artean, [[turkiera]]z mintzatzen diren georgiarrak, erlijioz musulmanak (meshkhetak), [[Iosif Stalin|Stalinek]]ek 1943-1944 urteetan Asiako erdialdera deportatu zituenak; haien itzultzeko eskubidea arazo bat da gaur georgiar biztanle eta agintarientzat. Biztanle gehienak georgiar [[ortodoxo (argipena)|ortodoxoak]]ak dira (% 75), baina badira errusiar ortodoxoak (% 10), musulmanak (% 11), armeniar apostolikoak (% 7), eta beste batzuk ere. Hizkuntza ofiziala georgiera da (% 71), baina garrantzitsuak dira halaber errusiera (% 9), armeniera (% 7) eta azeria (% 6). Gainerako talde etniko edo nazioei dagokienez, batzuk aspalditik bizi dira lurralde honetan. Hala, abkhaziar herria, paleokauskasiarra, Erdi Aroan erreinu indartsua izandakoa, biztanle guztien % 2 baino ez da gaur egun (bere lurraldean ere gutxiengoa da, % 17), sobietar aroaren aurreko Errusiar konkistaren eta kolonizazioaren bortizkeriaren ondorioz, ikaragarriak izan baitziren orduan abkhaziarrek pairatu zituzten txikizioak eta deportazioak. Osetiarrak biztanle guztien % 3,2 dira, baina Hego Osetian % 70 dira. Gehienbat kristau ortodoxoak dira, eta hizkuntza indo-europarra erabiltzen dute. Hego Osetiak Ipar Osetiarekin elkartu nahiak (Ipar Osetia Errusiar Federazioaren baitan dago), oso gatazka gogorrak eragin ditu Georgian 1991z gero. Armeniarrak dira oraindik Georgiako gutxiengo nagusia (% 8,1). Oso aspalditik bizi dira hiriburuan eta kostaldeko hirietan, eta batez ere, Armeniako mugako lurraldeetan (hango biztanleen % 70-90 dira). [[Azerbaijan]]darrak ere (% 7,5) hegoaldean bizi dira gehienbat, eta errusiarrak (% 6,3), militarrak izanik asko, oso banatuak daude. [[Judu]] gehienak [[Israel]]era joan dira. Georgiar biztanleen proportzioa, oro har, handitu egin da mendearen hasieraz geroztik, eta aldi berean murriztu egin da gutxiengoena, nahiz eta gutxiengoen emakortasun tasa handiagoa den. Georgiako [[urbanizazio]] tasa (% 58, 1995ean), Sobietar Batasun ohikoaren batez bestekoa baino apalagoa da, eta nekazaritzan oinarrituriko ekonomiaren adierazgarri da hori. Familiak oraindik handiak dira (4,7 kide batez beste), [[usadio|tradizio]] eta balio [[patriarkalpatriarkatu|patriarkalak]]ak gordetzen dira (abegitsuak izatea, ohorearen zentzua, emakumeen bertutea, zaharrei zor zaien errespetua), ezkontza mistoak oso gutxi dira horiek guztiak arkaismoaren eta modernotasunaren nahasketaren ondorio dira, kaukasiar gizarteen bereizgarria.
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Georgiako historia}}
 
Egungo Georgiako lurraldean [[Harri AroAroa|Harri Arotik]]tik etengabe finkatu da gizakia. Kaukaso hegoaldean bizi diren herriak K.a. VII. urtean iritsi bide ziren hara [[Mesopotamia]]tik ihesi, hiriak osatuz eta metalurgia menderatuta. Hiru erreinu eratu ziren garai hartan: [[Kaket]] ekialdean, [[Kartili]] erdialdean, eta [[Kolkida]] mendebalean. [[K. a. IV. mendea]]n, [[Georgiako Erresuma]] batua sortu zen. [[Akemenestar Inperioa|Persiarren]] mende erori ondoren, [[Alexandro Handia]] jabetu zen Georgiaz. K.a. 65. urtean Ponpeiok herrialdea hartu eta [[Antzinako Erroma|Erromaren]] mende geratu ziren georgiarrak. Gero persiarren esku geratu ziren berriro.
 
Kristautasuna IV. mende inguruan sartu zen eta estatuko erlijiotzat [[319]]an jo zen. Elizak eta monasterioak eraiki ziren, eta horiekin batera literatura indartu zen. Herrialdearen batasunean ere lagundu zuen.
 
Azkenik arabiarrak VII. mendeko bigarren erdialdean sartu ziren Georgian. VIII. mende bukaeran eskualde batzuek askatasuna erdietsi zuten berriro, eta Bagrat III.ak (974-1014) batu zituen Georgiako ekialdea eta mendebala, Tbilisi hiria izan ezik. [[David III.a Eraikitzailea]]k (1089-1125) kendu zien hiri hura arabiarrei (1122). Thamar (1184-1213) erreginaren garaietan izan zen handiena Georgiaren indarra, Itsaso Beltzetik [[Kaspiar Itsasoitsasoa|Kaspiar Itsasora]]ra eta Iparreko Kaukasotik Irango Azerbaijanera eta Erzerum-era zabaldu baitzuen. Gainerako mundu kristauarekiko loturak, mundu [[musulman]]arekiko hartu-emanak eta nazioko literaturaren garapenak zein estatuko kontsolidazioak [[XII. mendea|XII.]] eta [[XIII. mendemendea|XIII. mendeetako]]etako Urrezko Aroa ekarri zuten. Pizkunde hau arte eta [[kultura]] sekularrean gorpuztu zen, baita [[filosofia]] zein [[politika]] arloetako aurrerapenak ([[erlijio]] eta [[etnia]] tolerantzia esaterako). XI. mendetik XIII. mende erdia arte, Georgiako kultura asko indartu zen, batez ere arkitektura (Bagrat eliza, Kutaisi [XI. m.], [[Ghelatiko monasterioa]]) eta literatura aldetik (Rustaveli). Garai horri [[mongol]]darren inbasioak ekarri zion amaiera [[XIII. mendea]]n. Timur-i-Lang-ek ([[Tamerlan]]) xahutu zuen 1386. eta 1401. artean, eta [[Konstantinopla]] erori zenean (1453) mendebaleko kristau herritik urrun gelditu zelarik, turkiarrak eta persiarrak lurraldea hartzen saiatu ziren hiru gizaldiz elkarren lehian, eta azkenik persiarren babespeko lurralde bilakatu zen (1736).
 
1783an [[Errusia]]ren laguntza eskatu zuen, eta 1801ean Georgiako ekialdeko lurraldea bereganatu zuen eta XIX. mendean zehar gainontzekoa. Nekazaritza eraberritzeak eta esklabotasuna debekatzeak ez zuen hobekuntzarik ekarri lurraldera eta, hala, 1893an alderdi [[sozialdemokrazia|sozialdemokrata]] sortu zen ezkutuan, Stalin buru zuelarik.
 
Zenbait hamarkada geroago, elite [[nazionalismo|nazionalista]] eta modernista bat sortu zen, zeinek antzinako estatu loriatsua berriro eraikitzea proposatzen zuen. [[1918]]an, ametsa gauzatu zen [[Georgiako Errepublika Demokratikoa|Georgiako Errepublikako]] jaiotzarekin (1918-1921), mentxebikeen kontrolpean eta Alemaniaren babespean. Nolanahi ere, sobietar Errusiak okupatu zuen berriro, [[1922]]an [[Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista|SESBeko errepublika]] bat izateko, [[Transkaukasia]]ko parte gisa. 1936ko abenduan, ordea, Transkaukasiatik banatu zen eta errepublika sozialista izan zen.
 
[[Fitxategi:OP13.JPG|thumb|left|180px|Iraultza Arrosa, [[Tbilisi]]]]
 
1989tik aurrera matxinada nazionalistak gertatu ziren, eta [[Zviad Gamsajurdia]]k Georgiaren burujabetasuna deklaratu zuen 1991n. 1991. urteko abenduan Sobietar Batasunetik banatu zenetik, gatazka etnikoak eta zibilak ugariak izan ziren independentziaren lehen urteetan, eta 1994. urtea arte ez zen hasi herrialdea egonkortzen. [[Hego Osetia]]ko arazoa baretu samarra egon da 1994ko udaberriaz geroztik, baina Georgia mendebaldean istiluak ez dira baretu abkhaziar indarren eta georgiarren artean. Errusiar bakegileak daude eskualde batean zein bestean, eta [[NBENazio Batuen Erakundea|NBEko]]ko batzorde begirale bat dago [[Abkhazia]]n. Gatazka horiek direla-eta, Georgiak oraindik 250.000 bat lagun ditu herrialdearen barnean bere jaioterritik alde eginak. 1995ean, konstituzio berri bat onartu zen, eta presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren, aski libreak eta egiazkoak. 1996an, ekonomia berrikuntzak bideratzeko, eta Legebitzarra profesionalagoa egiteko, egitarau zorrotz bat jarri zuen gobernuak abian. Bortizkeria eta krimen antolatua errotik moztu ziren 1995ean eta 1996an, baina ustelkeria handia da oraindik ere. Hainbat urrats egin du Georgiak azken urteotan Errusiarekiko mendekotasuna gutxiagotzeko, besteak beste, kosta zaintzeko itsasontziak erosi ditu 1997an, Itsaso Beltzean errusiar itsasontzien ordez haiek ezartzeko. 1998an, Errusiarekin izenpeturiko hitzarmen baten ondorioz, Itsaso Beltzeko bere kosta partearen kontrola hartu zuen Georgiak bere gain, eta Turkiarekiko lehorreko mugaren erdiaren kontrola. 1997tik aurrera, Georgiako Legebiltzarra gero eta gogorrago agertu da Errusiako militarrek georgiar lurraldean duten presentziaren kontra. 1998. urtean, [[Eduard ShevardnadzeXevardnadze|Shevardnadze]] presidentearen kontrako eraso bat izan zen, aurreko lehendakari Gamsakhurdiaren aldekoek egina. 1999an Abjaziako parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen, baina [[Tiblisi]]k ez zuen onartu. 2001ean Georgiak eta Abjaziak ez erasotzeko hitzarmena izenpetu bazuten ere, liskar handiak sortu ziren. 2003ko parlamenturako hauteskundeetan Shevardnadzeren alderdiak irabazi zuen, baina milaka lagunek zalantzan jarri zuten garaipen hura eta manifestazio handiak izan ziren kaleetan. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean, [[2003]]an odolik isuri ez zuen [[Arrosako Iraultza]] deitu zen mugimendu hark Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen, oposizioko hainbat alderdi elkartu egin ziren [[Mikheil Saakaxvili|Mikhail Saakashvili]] hautagaitzaren (Alderdi Nazionala) alde eginez. [[NATOIpar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOn]]n sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea ziren haren helburu nagusiak.
 
2004an Saakashvilik lehendakaritzarako hauteskundeak (%96tik gora) eta baita parlamenturako hauteskundeak ere. Hego Osetian ere hauteskundeak egin ziren urte horretan, baina Tbilisik ez zituen onartu, eta Hego Osetiaren eta Tblisiren arteko borrokak larritu egin ziren. Errusiarekiko harremanek ere okerrera egin zuten, eta Saakashvilik Estatu Independenteek Elkartea utzi eta [[Europar BatasunBatasuna|Europar Batasunera]]era hurbilduko zela iragarri zuen; Moskuk ehunka georgiar atxilotu eta deportatu izana salatu zuen Georgiak. 2008an Osetiako separatisten eta Georgiako gudarostearen arteko borrokak sortu ziren, eta gerra piztu zen Georgiaren eta Errusia, Osetia eta Abjaziako separatisten artean. Georgiako armada Hego Osetiara abiatu zen eta Tskhinvali bonbardatu zuen (Hego Osetia); genozidioa salatu zuen Errusiak Georgiaren kontra. Urte horretan bertan, Europar Batasunak behatzaile zibilak bidaltzea erabaki zuen, bake akordio bat lortzeko xedez. Gatazka horiek gorabehera, Saakachvilik lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen 2008an.
 
== Barne gatazkak ==
[[Errugbi]]a oso kirol arrakastatsua da, [[Lelo burti]] joko tradizionalaren antz handia baitu, [[Georgiako errugbi selekzioa]]k maila polita dauka.
 
[[FutbolaFutbol]]a ere badago Georgian. [[Georgiako futbol liga|Georgiako liga]] eta [[Georgiako futbol kopa|Georgiako kopa]] urtero jokatzen dira. [[FC Dinamo Tbilisi|Dinamo Tbilisi]] da garaipen gehien dituen taldea, [[Sobietar Batasuneko Futbol Liga]] eta [[Sobietar Batasuneko Futbol Kopa|Kopak]] ere irabazi zituen, baina lorpenik handiena 1981eko [[Europako Futbol Errekopa|Europako Errekopa]] izan zuen. Beste talde ezagun batzuk [[FC Torpedo Kutaisi|Torpedo Kutaisi]] eta [[FC Lokomotivi Tbilisi|Lokomotivi Tbilisi]] dira.
 
== Erreferentziak ==
252.705

edits