Tajikistan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-° +°)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
| izenak = [[Emomalii Rakhmon]]<br />Kokhir Rasulzoda
| subiranotasun_mota = Independentzia
| subiranotasunaren_gertaerak = [[SESBSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBetik]]etik
| subiranotasun_urtea = <br />[[1991]]eko [[irailaren 9]]a
| azalera_zerrendan_kokapena = 92.
42. lerroa:
'''Tajikistan'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf Euskaltzaindiaren 38. araua]</ref>, [[Tajikera]]z: Тоҷикистон / تاجیکستان / Tojikiston, Asiako erdialdeko estatua, itsasbazterrik gabea, Sobietar Batasun ohiko errepublika izana. Izenak ''Tajik-en Herria'' esan nahi du. Hiriburua [[Duxanbe]] da. Beste hiri nagusiak [[Khojand]] (Leninabad izana) eta [[Kuljab]] dira.
 
Muga hauek ditu: iparraldean, [[Kirgizistan]]; ekialdean, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]]; hegoaldean, [[Afganistan]]; mendebaldean eta ipar-mendebaldean, [[Uzbekistan]].
 
== Geografia ==
54. lerroa:
[[Fitxategi:Tajik Kids.jpg|thumb|left|300px|[[Tajik]] etniakoak dira Tajikistango biztanle gehienak. Irudian, tajik etniako haurrak.]]
 
Tajikistango biztanleen erdiak baino gehiago [[tajik]] [[etnia]]koa da; etnia hori da Asia erdialdean turkiarren sailekoa ez den bakarra. Uzbekak % 25 eta errusiarrak % 3,3 dira. Erlijioen banaketa hau da: musulman suniak, % 80; musulman xiitak, % 5. Burujabetasunaren garaia arte, errusiar asko bizi zen Tajikistanen, baina burujabetasuna lortu zuenez gero, [[migrazio|emigrazio]] nabarmena izan da errusiarren taldean. Tajikistango hizkuntza ofiziala tadjikera da, baina errusiera eta tokian tokiko dialektoak erabiltzen dira. Biztanleen bi heren-edo hegoaldean bizi dira, nekazari-inguruetan; heren bat inguru bizi da hirietan (inguru hartako urbanizazio-maila apalena duen herrialdea da). Asiako erdialdeko beste herrialde batzuen antzera, biztanle kopurua bizkor ari da igotzen (% 1,4, 1999ko estimazioen arabera), eta % 41 inguruk 15 urte baino gutxiago du. [[Bizi- itxaropen|Bizi-itxaropena]]a 64 urtekoa da.
 
== Historia ==
[[Pamir]]reko mendialde bakartuena izan ezik, Tajikistango historia antzinako [[Baktriana]] eta [[Sogdiana]] (Transoxiana) lurraldeei lotua egon da. [[K. a. VI. mendea|K. a. VI.]]-[[K. a. IV. mendea|K. a. IV. mendeen]] bitartean, persiar [[akemenestar Inperioa|akemenestarren]]ren mende egon zen lurraldea, eta geroago, K. a. 331-250 urteetan, [[Alexandro Handia]]ren eta haren ondorengoen mende. Geroago, [[Kusan]] erresuma (K. o. I.-IV. mendeak), [[sasandar]]rak eta [[Turkia]]ko khanerriak ([[552]]-[[740]]) lurraldea beren mende hartzen ahalegindu ziren.
 
[[VIII. mendemendea]]ann, arabiarrek [[Amu Daria]] ibaia igaro eta tadjiken lurraldea, Sogdiana, menderatu zuten. Arabiarren [[islam]]izazioari uko egin zioten [[Zoroastro]]ren jarraitzaileak mendietan babestu ziren. [[X. mendemendea|X. mendetik]]tik aurrera, lurraldea turkiar musulmanen mendean egon zen, [[Genghis Khan|Gengis Khan]] mongoliar ([[XIII. mendemendea]]a) eta [[Tamerlan]] tartariar ([[XIV. mendea]]) konkistatzaileen mendean erori baino lehen. [[XVI. mendemendea]]arenren hasieran, Uzbekiako khanerriko probintzia bihurtu zen. Tadjikek Asiako erdialde osora hedatu zen turkiar kulturaren zabalkundeari aurre egin zioten, beren hizkuntza galdu gabe.
 
[[XVIII. mendemendea]]arenren erdia arte, tadjikak [[Bukharako emirerriaEmirerria|Bukharako emirerriaren]]ren mende egon ziren, baina orduan, afganiarrek Amu Daria ibaiaren hegoaldea eta hego-mendebaldea hartu zituzten, han bizi ziren tadjikak eta tadjiken kulturaren hiri nagusietako bat zen [[Balkh probintzia|Balkh]] barne. [[1860]] eta [[1870]] geroztikako urteetan, [[ErrusiakoErrusiar Inperioa|Errusiako Inperioak]]k Asiako erdialdean egin zituen konkisten ondorioz, [[Zeravshan]] eta [[Fergana probintzia|Fergana]] ibarretako tadjikak errusiarren mende geratu ziren. Bien bitartean, [[1868]]an, Bukharako emirerria Errusiaren [[protektoratu]] bilakatu zen.
 
=== Tajikistan, Sobietar Batasuneko Errepublika Sozialista (SESB) ===
[[ErrusiarErrusiako Iraultza|Errusiar Iraultzaren]]ren ondoren, Tajikistango lurraldea [[1918]]ko apirilean sortu zen Turkistango Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoaren eta [[Bukharako emirerriaEmirerria|Bukharako emirerriaren]]ren artean banatua zegoen. Baina [[1920]]an, Tajikistango parterik handiena hartzen zuen Bukhara Sobietar Batasuneko errepublika bihurtu zen, eta [[1921]]aren hasieran, Sobietar Batasuneko gudarosteek [[Duxanbe]] eta [[Kuljab]] konkistatu zituzten. [[1922]] eta [[1930]] bitartean, [[basmatxi]]ek [[boltxebike]]ei aurre egin zieten. [[1924]]an, Tajikistango Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa sortu zen, Uzbekiako Sobietar Errepublika Sozialistaren barruan. [[1925]]ean, [[Gorno-Badakshan]] errepublika autonomoa sortu zen [[Pamir]]ren, Kara-Kirgiziako eta Tajikistango lurrekin. [[1929]]ko abenduaren 5ean, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko errepubliketako bat izatera pasatu zen Tajikistan. Urte horretan bertan, [[Khodjan]]go eskualdeak Tajikistanekin bat egin zuen. Gobernuak islamaren aurkako eta ateismoaren aldeko jarrera izanagatik, erlijio-maisu musulmanek, ezkutuan, lanean jarraitu zuten.
 
[[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxoven]]en [[Perestroika]]rekin batera, askatasun handiagoa eman zitzaien islamari eta nazionalismoari.
 
=== Independentzia ===
77. lerroa:
 
== Ekonomia ==
Tajikistan munduko herrialderik behartsuenetako bat da: berak du Sobietar Batasun ohiko barne-produktu gordin apalena, eta pobreena da errepublika sobietar ohietan. Nekazaritza da ekonomiaren oinarri nagusia; gehien lantzen den gaia [[kotoi]]a da, baina fruta, laboreak, mahatsa, barazkiak etab. ere lantzen dira. Baliabide natural ugari dago, baina kopuru txikietan guztiak: zilarra, urrea, [[uranio]]a, ikatza eta [[tungstenowolfram|tungstenoa]]a; petrolio eta gas naturaleko erreserbak ere badira. Industria askotarikoa da, nekazaritzari eta energia-ekoizpenari lotua bereziki. Industriak eta laborantza-abeltzaintzak antzeko portzentajea hartzen dute barne-produktu gordinean. Tajikistango ekonomia oso ahulduta gelditu zen 1992ko gerra zibilaren eraginez ([[droga-trafiko]]a eta [[kontrabando]]a zabaldu ziren), eta Moskuren laguntzak eten eta merkatuak galdu izanaren ondorioz; ekonomiaren aurrerapenerako eragozpen handia dira, orobat, klima gogorra eta komunikabide txarrak. Errusiaren eta Uzbekistanen laguntzen mende eta [[laguntza humanitario]]aren mende egon zen garai hartan Tajikistango ekonomia, bertako behar oinarrizkoenak asetzeko. 1997an bake-hitzarmena sinatu zen arren, arazo larriak izan zituzten gerrako iheslariak eta borrokalariak bertako ekonomian txertatzeko.
 
== Erreferentziak ==