Sébastien Chabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
20. lerroa:
'''Sébastien Chabal''' ([[1977]]ko [[abenduaren 8]]a) hirugarren lerroko posizioan [[Frantzia|frantziar]] [[errugbi]] jokalaria da, gaur egun Racing métro taldean eta [[Frantziako errugbi selekzioa]]n jokatzen du.
 
Bere nazioarteko lehenbiziko agerpena [[2000]]ko [[martxoaren 4]]ean [[Eskoziako errugbi selekzioa]]ren aurka izan zen. Frantziarekin 31 partidu jokatu eta 5 entsegu gauzatu ditu, horietako bi [[2007]]ko [[Sei Nazioen TorneoaTxapelketa|Sei Nazioen Torneoan]]n [[Italiako errugbi selekzioa]]ren aurka, beste entsegu erabakikor bat berriz [[2007]]ko [[Munduko Errugbi Txapelketa]]n [[Ingalaterrako errugbi selekzioa]]ren aurka eta azkenik beste bi entsegu urte bereko Munduko Errugbi Kopan [[Namibiako errugbi selekzioa]]ren aurka.
 
Chabal [[Valence]] hirian jaio eta [[Beauvallon]]en hazi zen. [[2003]]an [[Australia]]n jokatu zen [[Munduko Errugbi Txapelketa]]n parte hartu zuen Frantziako selekzioko jokalari izateko hautatu zuten, lehiaketa honetan [[Ameriketako Estatu Batuetako errugbi selekzioa|Estatu Batuetako errugbi selekzioa]], [[Japoniako errugbi selekzioa]] eta [[Zeelanda Berriko errugbi selekzioa]]ren aurka jokatu zuelarik. [[Sei Nazioen TorneoaTxapelketa|Sei Nazioen Torneoan]]n hainbat aldiz jokatu izan du, [[2007]]an Frantziak irabazi zuena barne.
 
Ospetsu egin duten bere ezaugarriak bizarra eta ile edo kalpar luzea dira, horregatik frantziar errugbizaleek "''L'homme des Cavernes''" (''Leizeetako gizona'') deitzen dute.