«Asteroide»: berrikuspenen arteko aldeak

24 bytes added ,  Duela 4 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Removing Link FA template (handled by wikidata))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:(253) mathilde.jpg|thumb|200px|right|[[253 Mathilde]], C motako asteroidea.]]
 
'''Asteroideak''' espazioan zehar dauden gorputz solido eta forma irregularrekoak dira, [[planeta]]k baino txikiagoak. Lurretik ikusita, [[izar]]rak dirudite. Horregatik,[[John Herschel]]ek izen hori eman zien. Ezagutzen diren asteroide gehienak [[Marte (planeta)|Marte]] eta [[Jupiter (planeta)|Jupiter]] artean biraka ari dira [[asteroide gerrikoa]] deitzen den gunean.
 
[[Giuseppe Piazzi|Piazzi]] italiar astronomoak 1801ean lehena aurkitu zuenetik ([[Zeres (planeta nanoa)|Zeres asteroidea]]), beste hiru bat mila asteroide aurkitu dira, eta urtero aurkitzen dira gehiago. Asteroide horietako handiena Zeres bera da, 950 kilometroko diametroarekin. Hurrena [[Pallas asteroidea]] da, 552 kilometrorekin, eta [[Vesta asteroidea]], 521 kilometrorekin. Dena den, Zeres asteroidea, gaur egun, [[planeta nano]]tzat jotzen da.
 
== Ezaugarriak ==
Heterogeneoak izatea da asteroideen ezaugarri nagusia: haien gainaldea irregularra da; [[biratze ardatz]]a norabidetua dute itxuraz, eta errotazio periodoa, askotarikoa.
 
Asteroideak, planetak bezala, Eguzkiaren inguruan biraka ibiltzen dira. Asteroide gehienen orbitak Marte eta Jupiter artean mugitzen dira, baina bakar batzuk Eguzkitik gertuago daude. Lurraren orbita ebakitzen duten asteroideei ''Apolo asteroide'' deritze. Lurraren orbita ebakitzen dutenez, Lurrarekin talka egin dezakete. 1937an [[Hermes asteroidea]] Lurretik 748.300 kilometrora igaro zen. Zientzialari batzuen ustez asteroide batzuk gertuago ere igaro dira. Izan ere, bada teoria bat, dinosauroen bat-bateko iraungitzea azaltzeko, asteroide edo kometa batek Lurra jo zuela dioena: talkaren ondorioz sortu zen hauts-hodeiak eguzki-argia Lurrera iristea eragotzi zuela urteetan, eta horren ondorioz dinosauroen heriotza eragin zuen hotz- eta iluntasun-aldi luzea izan zela. Asteroide bati argazkia egin zion lehen espazio-ontzia [[Galileo (misioespazio espazialamisioa)|Galileo]] zunda izan zen, 1991n ''Gaspra'' asteroidetik oso hurbil igaro zenean. Ordu arte zientzialariek Lurreko teleskopioen bidez baizik ezin izan zituzten aztertu asteroideak.
 
Beste asteroide batzuk asteroide gerrikotik at aurkitzen dira; hori da, adibidez, Kironen kasua. 1977an aurkitu zen asteroide horrek 350 kilometroko diametroa du, eta Saturno eta Uranoren artean du orbita. Eraztunetik kanpo daude orobat Apolo asteroideak, hogeita bat gorputzek osatuak, Lurraren orbita gurutzatzen dutenak; eta Troiarrak, Jupiterren orbitan bi taldetan, haren aurretik eta atzetik, higitzen direnak.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Asteroideen zerrenda|Asteroide-zerrenda]]
* [[Chicxulub kraterra]]
 
252.705

edits