'''Khoisanak''' hegoaldeko [[Afrika]]ko [[khoikhoi|khoi]] eta [[san herria]]k batzen dituen etnia-taldea da.
[[Goi PaleolitoPaleolitoa|Goi Paleolitotik]]tik, Sangoan izeneko kultura ehiztari-biltzaileak hegoaldeko Afrikan finkatu ziren. Gaur egungo san eta khoi herrietako ezaugarri fisikoek bat egiten dute sangoan kulturetako hezurrekin. Biek itxura fisikoa eta hizkuntza-familia antzekoak dituzte. Argi dirudi khoiak sanengandik urrundu zirela aldameneko [[bantu]]en abeltzaintza ([[behi]]ak eta [[ahuntz]]ak) bereganatuta. Khoisan herriak, beraz, hegoaldeko Afrikako jatorrizko biztanleak izan ziren, bantuen migrazioek hegoaldera jo baino lehenagokoak, eta, jakina, [[europa]]rren [[kolonialismo|kolonizazioaren]] aurretik ere.