Helikoptero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Helikopteroa''' helize horizontal bat edo bik jasotako eta higiaraziko [[aireontzi]] mota da. Izena [[frantses]]ezko ''hélicoptère'' hitzetik datorkio, Gustave de Ponton d'Amecourtek lehen aldiz erabilia [[1861]]ean.
 
[[Leonardo da Vinci]] antzeko ibilgailua asmatu zuen [[Pizkundea|Pizkunde]] garaian, baina [[XX. mendea]]ren hasiera arte ez zituzten lehenengo hegaldiak egin. Izan ere, Jacques eta Louis Breguet anaia [[frantzia]]rrek [[1907]] burutu zuten lehendabizikoa, ''"Gyroplane No.1"'' izeneko ibilgailuarekin. Urte batzuk geroago, [[Juan de la Cierva]] [[espainia]]rrak, [[1923]]an, ''"autogiro"'' izena zuen ibilgailua asmatu zuen.
 
[[Helizea]]ri mugimendua errotore bertikal batek ematen dio, eta hori mugitzeko bi era dira: mekanikoki, errekuntza motor baten energia engranaje batzuen bidez helizera igorriz, eta helizean finko dituen erreakzio [[turbina|turbinen]] eraginez. Lehenengo moduan, eta erreakzio efektuaren eraginez, helikopteroaren fuselajeak errotorearen aurkako norabidean biratzeko joera du; arazo hori konpontzeko motor nagusiak bultzatutako helize horizontal orekatzaile bat du helikopteroak isatsean. Bigarren moduan, erreakzioko helikopteroetan, fuselajea eta errotorearen artean transmisio mekanikorik ez dagoenez gero, ez da halakorik gertatzen.