Ashikaga shogunerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Ashikaga Shoguns lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Ashikaga shogunerria''' ([[japoniera]]z 足利幕府, Ashikaga bakufu), [[Ashikaga klana|Ashikaga klaneko]] shogunek [[1336]] eta [[1573]] bitartean ezarritako bigarren erregimen feudal militarra izan zen. Garai hau, [[Muromachi aroa]] bezala ere ezagutzen da, eta, bere izena, [[KiotoKyoto|Kiotoko]]ko Muromachi guneari zor dio, shogunerri honetako hirugarren shoguna izan zen Yoshimitsuk, bere egoitza ezarri zuen tokia dena.
 
Shogunerri hau [[Ashikaga Takauji]]k sortu zuen, Enperadorearen alde zegoena aurreko [[Kamakura shogunerria]]ren aurka, Ashikaga klanak, gobernu inperialarekin banatutako boterea izan baitzuen, Kamakura shogunerriak izan zuena baino are handiagoa. Baina shogunerri ahul bat izan zen, Kamakura shogunerriarekin edo [[Tokugawa shogunerria]]rekin alderatuz gero. Tokiko botere gehiena, oraindik, probintzietako [[daimyō]]en esku zegoen, eta shogunerriaren botere militarra, nagusiki, hauek Ashikaga klanari zioten leialtasunaren mende zegoen. Daimyoen feudoak geroz eta boteretsuago bihurtzen ari zirenez, eta botere egarria zutenez, honek, shogunerriaren amaieran, gerra zibil bat eragin zuen, [[Sengoku Aroa|Sengoku aroa]] bezala ere ezagutzen dena.
 
Ashikaga shogunerria, [[1573]]an suntsitua izan zen, [[Oda Nobunaga]]k, shogunerri honetako hamabosgarren eta azken shoguna izan zen Yoshiaki kargutik bota zuenean, Kiototik kanporatuz. Ordutik aurrera, hogeitamar urte igaroko ziren, [[1603]] arte, urte honetan, Japoniako azken shogunerria ezarri zelarik, Tokugawa shogunerria.