Abraham Maslow: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Abraham Maslow lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
11. lerroa:
Batxilergoa [[1930]]ean bukatu zuen, maisu izan zen [[1931]]n eta [[1934]]an doktoretza bukatu zuen, psikologian, Winsconsineko Unibertsitatean. Urte horretan, ''Maslowren beharren jerarkiaren teoria'' proposatu zuen, hau da, gizakiaren motibazioari buruzkoa teoria. Graduatu eta urtebetera, New Yorkera itzuli zen E. L. [[Thorndike]]rekin [[Columbia]]ko Unibertsitatean lan egiteko eta, bertan, sexualitateari buruzko ikerketa batean saiatu zen.
 
Brooklyn Collegen klaseak ematen hasi zen eta, bere bizitzako aldarte honetan, Estatu Batuetara, eta bereziki Brooklynera, zetozen europar etorkin askorekin elkartu zen; [[Alfred Adler]], [[Erich Fromm]] edo [[Karen Horney]] izan ziren hauetako batzuk eta [[Gestalt]] edo [[Sigmund Freud|Freuden]]en inguruko hainbat psikologo ere bai.
 
[[1951]]n, [[Brandeis]]en, Psikologiako departamentu buru izatea iritsi zen, horrela hamar urtez bertan lanean aritu zelarik eta [[Kurt Goldstein]] ezagutu zuen; honek bultzatu zuen ''autoerrealizazio'' kontzeptuaren garapenera eta Maslow bere teoria propioa lantzen hasi zen. [[Psikologia humanistikoa]]ren alde egin zuen eta garrantzi handia izan zuen osatzen joango zen teorian.
 
Psikologiako hirugarren tendentziaren sortzaile kontsideratzen zaio, beste biak Freuden [[psikoanalisiapsikoanalisi]]a eta [[Watson]]en [[konduktismoa]] hartzen direlarik.
 
Bere azken urteak erdi erretiratua iragan zituen [[Kalifornia]]n; [[1970]]eko [[ekainaren 8]]an, hil zen, urteetan gaixo egon ondoren, miokardio infartu baten ondorioz.