Abraham: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
91.117.252.2 (eztabaida) wikilariaren 4719648 berrikuspena desegin da
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
[[Biblia]]ren arabera [[Kaldea]]ko [[Ur]] herrian jaio zen. Abraham [[Terah]]ren semea zen, eta Nahor eta Haran bere anaiak ziren. Abraham [[Sara (Biblia)|Sarairekin]] ezkondu zen. Sarai agorra zen eta ezin zuen seme-alabarik izan. Hori dela eta, Sarai emazteak [[Agar]] mirabea eman zion Abrahami emaztetzat eta Abrahamek haurdun utzi zuen. Agar haurdun gelditu zenean mesprezuz begiratzen hasi zitzaion Sarairi. Sarai izugarri haserretu egin zen eta Agarrek ihes egin behar izan zuen. Ihesi zihoala, Jainkoaren aingerua agertu zitzaion eta esan zion bere etxekoandrearengana itzultzeko eta bere semeari [[Ismael]] izena jartzeko. Halaber, Ismael borrokalaria izango zela eta beste anaia guztiengandik aparte biziko zela esan zion. Umea jaio zenean Abrahamek Ismael izena jarri zion.
 
Urte batzuk geroago, Abrahami [[JainkoaJainko]]a agertu zitzaion eta ituna egin zuen ondorengo gehiago eduki zitzan. Jainkoak bere izena Abrahamengandik aldatu zion eta ituna belaunaldiz belaunaldi gordetzea eskatu zion. Gainera bera eta bere ondorengoek Jainkoarekiko zuten konpromisoa erakusteko zakil-muturra [[erdainketa|erdaindu]] beharko zuten. Horrez gain, Jainkoak Abrahami esan zion aurrerantzean bere emazteari Sarai ez deitzeko, baizik eta Sara, eta modu horretan Sararekin seme-alabak eduki ahalko zituela. Semea eduki zuen eta Isaak izena jarri zion Jainkoaren aginduz.
 
Behin batean Jainkoak Abraham deitu zuen eta Isaak bere semerik kutunena Jainkoak adierazitako Moria lurraldeko mendi batean sakrifiziotzat eskaintzea eskatu zion. Abrahamek Isaak semea [[aizto]]arekin hiltzera zihoanean Jainkoaren aingeruak zerutik dei egin zion eta umeari kalterik ez egiteko esan zion. Abrahamek alde guztietara begiratu zuen eta ahari bat ikusi zuen sasien artean. Aharia hartu zuen eta semea hil ordez, aharia oparitzat eskaini zion Jainkoari. Bigarrenez, Jainkoaren aingerua agertu zitzaion eta bere semea Jainkoari ez ukatzeagatik bera eta bere ondorengoak bedeinkatuko zituela esan zion.