Abraham Olano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Abraham Olano lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
30. lerroa:
11 urterekin hasi zen bizikletan ibiltzen [[Oria]]ko txirrindularitza eskolan. Behe mailako kategorietan hainbat garaipen lortu ondoren, pistako txirrindularitzan finkatu zituen bere helburuak, jubeniletako [[Espainia]]ko Pista Txapelketan garaipena lortu zuelarik olinpiar pertsekuzioan (Etxegoyen, Pérez eta Juárezekin batera) eta geldiko zein abiadurako kilometroko proban.
=== Afizionatu maila ===
Afizionatu mailan [[Kaiku (argipena)|Kaiku]] taldean ibili zen, eta sprinter lanetan nabarmendu. [[ADO]] planean parte hartu zuen, [[Bartzelona]]ko [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetan]] aritzeko. Profesionaletan hasi zenerako errodatzailea zen.
=== Profesional maila ===
==== 1992: Debuta ====
1992an profesional mailara igaro zen, CHCS taldean hasi zelarik, baina hau ez zenez aurrera irten Lotusera igaro zen. Urte horretan bertan [[Ordiziako Klasika|Ordiziako Sari Nagusia]] irabazi zuen.
 
Hurrengo urtean [[CLAS-Cajastur]] taldean aritu zen garaipenik lortu gabe.
40. lerroa:
1994ean CLAS-Cajastur taldea Mapei taldearen barruan barneratu zen, taldekideen gehiengoak talde berrian sartu zirelarik, Olano eta [[Tony Rominger]] barne.
 
Urte hartan bertan [[Asturiasko Itzulia]] eta [[Alcobendasko Klasika]] irabazi zituen, hala nola [[Kataluniako Itzulia|Volta a CatalunyaCatalunyako]]ko etapa bat.
 
Hala ere, denboraldiko garaipen garrantzitsuenak Espainiako txapelketetan lortu zituen, bi probatan (erlojupeko zein errepidean) gailendu zelarik.
48. lerroa:
Hortik gutxiagora bere karrerako une garrantzitsuena iritsi zen, [[Txirrindularitzako Munduko Txapelketak|Errepideko Munduko Txapeldun]] bilakatu zenean [[Duitama]]n. Lasterketa honetan Olano bakarrik heldu zen helmugara, nahiz eta azken txanpan gurpila zulatu zuen. Podiumean bere taldekide [[Miguel Indurain]] eta [[Marco Pantani]] lagun izan zituen.
==== 1996: Italiako Giroan podioa ====
[[1996]]an Olanok Italiako Giroa zein Frantziako Tourra lehiatu zituen. Lehenengoan hirugarren izatea lortu zuen, lidertzan zegoelarik azkenaurreko etapan maillota galdu zuelarik. [[Frantziako TourTourra|Frantziako Tourrean]]rean ordea bederatzigarren postua lortu zuen, taldekako estrategia txar bat jarraitu ondoren. Honek Olanok taldea uztea eragin zuen denboraldiaren amaieran.
 
[[AbuztuaAbuztu]]nan [[1996ko Udako Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetan]] [[Zilar]]rezko Domina lortu zuen Erlojupeko proban, bere taldekide [[Miguel InduráinIndurain|Miguel Induráinen]]en atzetik.
 
==== 1997: Banesto taldean ====
[[1997]]an [[Banesto]] taldera joan zen Olano, talde aldaketa honetan [[Manolo Beltrán]], bere konfidantzazko txirrindularia, berarekin eraman zuen. Batzuek [[Miguel InduráinIndurain|Miguel Induráinen]]en ordezkotzat jo zuten, Olano [[Nafarroa|nafarra]] erretiratu eta gutxiagora iritsi zelako, baina bere ezaugarriak nahiko desberdinak ziren.
 
Urte honetan Olanok laugarren postuan amaitu zuen Frantziako Tourra, bere sailkapenik nabarmenena frantziar itzulian.
63. lerroa:
Taldea Tourretik at geratzeko gertu izan zen, Manolo Saizek antolakuntzarekin izandako arazoak zirela eta, baina azkenean parte hartzeko eskubidea eman zieten eta Olanok seigarren izatea lortu zuen. Espainiako Vueltan berriz ere lider izatea lortu zuen eta erlojupeko saio bat irabazi zuen, baina saiheski bat pitzatuta zeukala lasterketa utzi behar izan zuen, [[Jan Ullrich]] alemaniarra garaile suertatu zelarik amaieran.
==== 2000: Lorpen handirik gabeko urtea ====
[[2000]]. urtean Olanok laugarren amaitu zuen [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetako]] erlojupeko saioa [[SidneySydney|Sidneyn]]n eta erlojupeko bat irabazi zuen Espainiako Vueltan. Ez zen oso urte arrakastatsua izan txirrindulari gipuzkoarrarentzat.
==== 2001: Podiuma Italiako Giroan ====
Urte honetan Olanok Giroan lehiatzea erabaki zuen eta hemen bigarren postua lortu zuen, podiumera igoz [[Gilberto Simoni]] garailearekin eta [[Unai Osa]]rekin batera. Lasterketa bukatu eta egun batzuk geroago Anoetako belodromoan Orduko Errekorra hobetzen saiatuko zela iragarri zuten eta egun batzuk geroago Bordelen, baina ez zuen ahaleginik egin..