«Durangoko bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
== Durango 1936an ==
 
Garai hartan Durango [[Bizkaia|Bizkaiko]] hiri garrantzitsuenetako bat zen: 8.797 biztanle zituen erroldatuta. Gerra hasi zenean, Durangoko Udalaren alkatea [[karlismo|karlista]] zen, [[Adolfo Uribasterra]]. [[Comunión Tradicionalista|Tradizionalistek]] zortzi zinegotzi zeukaten udaletxean, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|Alderdi Jeltzaleak]]k hiru eta [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularrak]] bi<ref name="Irazabal">{{Erreferentzia|url=http://books.google.es/books/about/Durango.html?id=wtj8HAAACAAJ&redir_esc=y|izena1=Jon|abizena1=Irazabal Agirre|izenburua= 1937 martxoak 31 Durango |egile1-lotura= Jon Irazabal |argitaletxea= Gerediaga Elkartea|urtea= 2001 |lekua= Abadiño| isbn= 2910007990854}}</ref>.
 
== Aireko erasoak 1936ko gerran ==
[[espainiako Gerra Zibila|1936ko gerragerran]]n hegazkin eraso gogorra jasan zuen lehenengo hiria [[Otxandio]] (Bizkaia) izan zen. [[Uztailaren 22]]an, goizean, herriko jaietan, 57 pertsona geratu ziren Andikonako plazan hilda. Populazio zibilaren aurkako hegazkin-erasoak beste lekutan ere egin ziren: [[Irun]], [[Donostia]]... baina gogorrenak Durango eta [[Gernika-Lumo|Gernikakoak]]koak izan ziren.
== 1936ko irailaren 25eko bonbardaketa ==
== 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak ==
[[Fitxategi:Placa bombardeo Durango.JPG|left|300px|thumb|]]
1937ko martxoaren 31n 07:00etan [[Soria]]tik ([[Espainia]]) bonbardaketa astuneko 24. taldeko 213 eta 214. eskuadrilako [[Savoia S-81]] bederatzi hegazkin aireratu ziren. 08:00etan [[Logroño]]tik (Espainia) [[Fiat Cr-32]] hamazortzi ehiza-hegazkin abiatu eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] gainean elkartu ziren Soriatik irtendakoekin. Handik formazioan joan ziren [[Idiazabal]]eraino. Idiazabal gainean bira eman eta eskuadrila bakoitzak bere helbururantz hartu zuen: 213. eskuadrilako bost hegazkin, Victtorio Cannaviello buru zutela, [[Elorrio]]rantz joan ziren, eta 214. eskuadrilako beste lau, Gildo Simini buru zutela, Durangorantz<ref name="Irazabal"/>.
Elorriora 50 kiloko 88 bonba utzi zituzten jausten. Durangora 214. eskuadrila sortaldetik sartaldera sartu zen goizeko 08:30 aldera, Kurutziagatik aurrera hiriaren diagonalik luzeena egin eta, bonbardaketako lau hegazkin haiek 50 kiloko 80 inguru bonba bota zituzten.
Aurreko bonbardaketaren albisteak frogatzeko etorritako lekuko ingelesak izan zituen bonbardaketa honek. [[Hewet Johnson]], [[Canterbury]]ko dean edo burua; [[John MacMurray]], [[Londres]]ko unibertsitateko filosofia irakaslea, [[Monica Whateley]], ''[[London County Council]]''ekoa; [[Margaret Beer]], idazlea eta beste. Bonbak botatzen eta ehiza-hegazkinak ihesean eta gordeleku bila zebilen jendea metrailatzera jaisten zirela ikusi zuten. Canterburyko deanaren lekukotasuna garrantzitsua izan zen nazioartean zibilizazioaren aldeko gurutzada katolikoaren argudio frankista desmuntatzeko<ref name="Irazabal"/>.
 
19:00etan beste bonbardaketa bat heldu zen Andra Maria eta Santa Ana artera. [[LehergailuLehergai]]lu su-eragileak ere izan omen ziren, eta suak hartu zituen Artekale, Goienkale eta Kalebarriko etxeak.
== 1937ko apirilaren 4ko bonbardaketa ==
== Planifikazioa ==
Durangoko bonbardaketa Bizkaiaren kontrako erasoaldiaren planifikazioaren barruan egindako erasoa izan zen<ref name="eitb">{{Erreferentzia|url=http://www.eitb.com/eu/albisteak/osoa/860601/durangoko-bonbardaketa-75-urte--hegazkin-faxisten-airebonbardaketa/|egilea=[[Euskal Irrati Telebista|EiTB]]|izenburua= Durangok duela 75 urteko bonbardaketako biktimak omendu ditu| data= 2012-03-31}}</ref>. ''Ejercito del Norte'' delakoaren komandante [[Emilio Mola]] jeneralak erasoaldirako planak zehazten hasi zenerako zeregin behinena eman zion aireko erasoei<ref name="Correo2012"/>. Mola jeneralak herritarrei propaganda orriak airetik bota zizkien errendizioa eskatzen, bestela, Bizkaia birrinduko zuela agindu zuen, "horretarako bitarteko nahikoak zituela".
 
Bizkiaren kontrako erasoaldiaren planifikazioan Emilio Mola, ''Brigadas de Navarra''ren komandante [[Juan Vigon]] eta [[Espainiako Aire Armada|Aire Armada frankistaren]] buru [[Alfredo Kidelan]]ekin batera, alemanek ere parte hartze zuzena izan zuten. [[Wolfram von Richthofen]]ek eta ''[[Kondor Legioa]]'' zelakoaren logistika zerbitzuek egin zuten aire erasoen planifikazio teknikoa. Han zen [[Hugo Sperrle]] ere, Kondor Legioko komandantea. Bai eta Velani aire jeneral italiarra ere, armada italiarra berrantolatzen zen artean Gasteizera etorri zena.
Bizkaiaren aurkako erasoaldian, [[Manuel Aznar]] kazetari frankistaren arabera, 50.000 soldadu eta 500 edo 700 hegazkinek hartu zuten parte.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] eta Durangoko bonbardaketa ulertzeko Emilio Mola eta enparauak nondik zetozen jakin behar da. [[Maroko]] aldean [[Abd el Krim|Abd el-Krim]] eta bere arrifarren aurka Armada espainolak erabilitako metodoak espainolen arteko borrokara ekarri besterik ez zuen egin.
 
Izua zabaltzea zen Emilio Molaren helburua gerra hasieratik. Hitzez hitz esan zien [[Nafarroa]]ko alkateei 1936ko uztailaren 19an: {{esaera2|Hay que sembrar el terror. Hay de dejar sensación de dominio eliminando sin escrúpulos ni vacilación a los que no piensen como nosotros.}}
{{Esaera2|Gero Durangoko herri txikiaren martirioa gertatu zen, 1937ko martxoaren 31n, populazio zuriaren kontra ezagutzen den bonbardaketarik izugarriena munduaren historian.}}
 
Gogoratu behar da ordurako italiarrek populazio beltzaren kontra [[AbisiniaEtiopiako Inperioa|Abisinian]]n aire eraso eta sarraski gogorrak eginak zituztela. [[1935]]eko [[abenduaren 22]]an, 8.000 soldadu [[etiopia]]rrek [[Adi Quala]] inguratu zutenean, italiarrek hegazkin-bonbardaketa latza egin zieten, [[iperita]] edo [[ziape-gas]]a jaurtiz. 1925-1927ean Espainiako abiazioak [[Rif]]eko populazio zibila bonbardatu zuen behin eta berriro [[Abd el- Krim|Abd el-Krimen]]en Rifeko errepublika eraisteko ofentsiban, kasu honetan ere ziape -gasa ere erabiliz.
 
Bando nazionalaren bozeramaile eta historiagileen joera nagusia gertaerak minimizatzea izan zen. Manuel Aznar, Juan Vigon, Jesus Salas Larrazabal eta halakoentzat Durangon ez zen ia ezer gertatu<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.deia.com/2012/04/01/politica/euskadi/bombas-por-palabras| egunkaria =[[Deia]]| izena=Iban|abizena=Gorriti|data=2012-4-1| izenburua= Bombas por palabras}}</ref>. Ezer egin bazuten, gune militarren kontrako erasoa izan zen, eta gainerako guztia propaganda gorria litzateke. [[Ricardo de la Cierva]]k, esate baterako, 1970. urtean esan zuen Gernikan 12 pertsona baizik ez zirela hil.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibila Euskal Herrian]]
 
== Kanpo loturak ==
252.705

edits